GOGORATZEN
NI NEU IZAN NAIZELA
1970ko abenduaren 30eko gau ikaragarri han ondoren, lastategi horretan harrapaturik, lehenengo aldiz birrindu gintuzten. Eguerdian “land rover”-etara igo gintuzten.
Komandante izarra txapelan zuena, jeisteko agindu eman zuen eta “bilurrak kendu eta korrika egin dezala”. Zutunik jartzen behartu ninduen. Ez nintzen mantentzeko kapaza. Leher eginda nengoen. Bilurrak kendu zizkidaten eta mosketoien ipurtondoekin berriro kolpeatzen ninduten. Lurrera bota nintzen guardia bati hanketatik eutsiz. Ulertu nuen. “Ihesaldiaren legea zen.”
Gu geundenetik gertu Burgosera zihoan autobus bat igaro zen. Arritutak begiratzen gintuzten. Komandanteak “land rover”-etara igotzea agindu zigun eta Burgoseko guardia zibilen kuarteletara eraman gintuzten.
ORAIN DELA 50 URTE
7 egun izan ziren, hamar galdeketa, ehundaka kolpe, egunez eta gauez. Edozein ordutan galdeketa egiten ziguten. Eta txapela beltza zuen komandantea izan zen galdeketak eramaten zituena. Une baten belauniko, eta eskuak atzetik loturik neukazala, nire pistolagatik galdetu zenidan, nik beti ukatu egin nuena: guardia batek “Mauser” bat hartu zuen eta kolpeka hasi zitzaidan, lehenengo burura. Lurrera erori nintzen eta bizkarrean jotzen jarraitu zuen. Edozein kolpetan hortxe geldituko nintzatekeen. Hitz egin ala ez, banekien berdin zela. Konortea galdu nuen. Eraman ninduten. Egoera hau berriro errepikatu zen. Guardi bat hil nuela errepikatu zuten…Inoiz nire bizitzan ezagutu egin dut hainbeste amorrurik. Komandantengan sentitu nuena eta guardiengan baita ere. Batek torturatzailearen errola ezin zuela jasan ere ikusi nuen. Inoiz ez dut urtarrileko 7 egun hoien zehar bizi nuena berriro sentitu.
Burgoseko Kartzela Probintzialean utzi gintuenean zuzendaria zerbitzu buruarekin agertu zen. Hara eraman ninduen Guardia Zibilari esan zuen nire egoeran zegoen inor ezin zuela bere espetxean onartu. Burutik odolez nengoen, pelbisetik, bizkarretik…baina momentu horretan etxe horretan onartzea nahi nuen (kartzelan). Guardia zibilen eskuetan ezin ginen bizirik atera.
Fernando Valverde auzitegiko medikuari deitu zioten. Zuzendariak bere bizkarrak zaintzen zituen.
Geroago, O´Connor Komandantea buru zen Gerra kontseiluan hizlariaren gaitzespenez gain tortura horiek azaldu nituen. Astiro, oso astiro hitz egin nuen.
Honen ondoren, erorketa baten ondorioz, bi militar sumario zabaldu zizkidaten (“itzelezko sumarioak”). Bi leherketa garrantzitsuak ziren. Espetxean Prieto komisarioa eta bere taldea agertu ziren. Aitorpenak sinaturik zeuzkaten leherketen errua niri egotziz.
Galdeketaren ostean, zigor-gelara eraman izan nintzen. Salaketa ihesaldi prestaketarena zen. Presondegiaren zuzendaria Prudencio de La Fuente zen.
Leku berrietan esperientzia berriak bizi behar izango nituzke. Baina Burgoseko Presondegairen 9.gela horretako lehenengo aldiak markatu ninduen. Itzelezko bi sumarioak ireki berri zizkidaten. Bizitza osoa aldatu egin zen. Ez zegoen etorkizun posiblerik.
Eta horrela egun bat eta beste bat… 2m1/2bider 3ko mundu horretan. Guztiz beltza zen tunela bat zen. Ez nintzateke inoiz ezertaz damutuko eta inoiz ez nuke egingo. Oroitzapen beltzekin ere ez naiz soilik geratu.. Iraganera lotzen zaituzte. Eta nire askatasunetik bizi eta borrokatzea behar dut.
Egun batean, ezer ez nuela galtzeko sentitu nuen… eutsi nion eta indartsu sentitu nintzen, inoiz bezala. Ezer ere izateari ohitu nintzen. Guztiz pozik sentitu nintzen. Ni nintzen, hori aurkitu nuen, nire nortasuna.. Holan jaio nintzen behin honetan; bizitza indar osoz sentitzeko, askea izateko herri aske batean. Izateko. Ni neu izan naizela.
Ez gara biktimak, eta ez gara izango.
Euskal Herrian iraultzaren alde Espainiako diktadura faxistaren aurka borrokatu zen. Bat askoren artean.
Txikito: zure leialtasun sinplea... gure bidea da
mari