MARTXOAREN 8a EMAKUME PROLETARIAREN EGUNA.

Deskargatu

MARTXOAREN 8a EMAKUME PROLETARIAREN EGUNA.

Bai,emakume proletari,emakume langilearen eguna da eta ez feminismo burgesa ta zapaltzaileak inposatu nahi digun bezala,Emakumeen Nazioarteko Eguna. Emakume Langilearen eguna ospatzeko ideia Klara Zetkin ta Rosa Luxemburg-ena izan zen.

Biak alemaniar komunistak ta K.P.D.ren ( kommunistechen Partei Deuschlands ) sortzaileetakoak.Hasiera batean Martxoan zen ospatzeko,eta gero Martxoaren 8 an erabakitzen da,lehenengo gerra mundialaren aurka  greba iraultzailea egin zuten Errusiar emakume langileei omenez.

            Hamarkadetan zehar feminismo burgesa ta zapaltzaile honek emakume sozialista,komunista ta anarkistak ahaztea lortu du,zeinek lehenengo lerroetan egon dira,haien biziak arriskutan jarri,torturatuak ta erahilak kapital ta burgesiagatik, emakume langilearen eskubideak eskuratzeko konkretuki ta emakume guztientzako eskubideak irabazteko orokorrean.

            Emakume burgesak edo Coco Chanel bezalako nazien laguntzaileak ere eredu giza erabiltzearen helburua du feminismo honek,sistema burges eta kapitalista zapaltzaile gozotu ta zuritzen duen kontakizun batekin.

            Aldi berean gizarte sozial-komunista baten alde emakume iraultzaileen borroka eta sistema kapitalistaren suntsipena ta bere kumeak diren patriarkatua,faxismoa ta nazismoa desagerpena baztertzen eta izkutatzen ditu .

            Ahaztu milaka eta milaka emakume proletari ta langileek bortitzen ez duen lanak lortzeko eta eskubidez dagozkien lan-eskubideak lortzeko duten borroka.

 

GORA EMAKUME PROLETARI.

GORA MUNDUKO EMAKUME LANGILEAK

 

Herritar Batasuna

Deskargatu