URRIAK 9, IRAULTZA INPERIALISMOAREN AURKA
https://indarnafarroa.eus/urriak-9-iraultza-inperialismoaren-aurka/
Gaur, urriak 9, Che Guevararen hilketaren 57. urteurrenean, Higueran, INDAR-ELKARGUNE KOMUNISTA kolektiboak Cheren figura eta ideologia aldarrikatu nahi ditugu: antiinperialismoa eta iraultza sozialista.
«Al imperialismo ni un tantito así…”. Herrien askapenerako borrokak eta borroka iraultzaileak inperialismoaren injerentziaren aurrean Cheren teoria eta praktika gidatu zituzten. Kuba, Kongo edo Boliviako iragan mendearen erdialdeko borroka antiinperialistek segida dute gaur egun Palestina, Libano edo Burkina Fasoko herriak egiten ari diren borroketan. Sionismoaren edo Afrikako kolonizazio frantsesaren aurkako erresistentzia-borrokak.
Inperialismoaren aurkako borroka Euskal Herrian ere ate joka dugu.
NATOrentzat ezinbestekoa den Bardeako tiro-poligonoa hor da eta gure herria OTAN erakunde terroristan bortxaz integratuta dago, nahiz eta gure herriak EZETZ argi esan. Ahaztu gabe enpresen eta gobernuen lankidetza Israelgo egitura militarrekin eta kolonizazio-egiturekin. Inperialismoaren aurkako borroka hemen hasten da.
Inperialismoa gizateriaren etsairik handiena da, langileon esplotazioaren bermatzailea eta herrietako kolonizatzailea. Sozialismoa da horren etsai ahaltsuari aurre egiteko bide bakarra. Gaurko iraultzaileon lana da egungo testuingurua eta egoerak mimoz aztertzea, beharrezko matxinadak bultzatzeko. Berriro ere ideia iraultzaileak erein eta zabaltzea langileen artean, prekarietatean eta pobrezian bizitzera kondenatuak: kapitalismoaren kateen menpeko, «munduko genozida errespetatuena», Chek zioen moduan.
Urriaren 9an gure egiten ditugu Cheren ideia iraultzaile eta antiinperialistak. Cheren ereduak kapitalismoaren eta bere kudeatzaile den OTANen aurkako borrokan gidatzen gaitu: «Pertsonak hil daitezke, baina sekula ez haien ideiak»
¡¡ Hasta la victoria siempre !! Garaipenera arte!!
Batu borroka antikapitalista eta antinperialistara!!