2024ko otsailaren 13a, Torturaren aurkako eguna

Deskargatu

2024ko otsailaren 13a,

 Torturaren aurkako eguna

         1981eko otsailaren 13an, Espainiako errepresio-indarrek Joseba Arregi ETAko militantea torturatuz hil zuten Madrilen. Hortik dator torturaren aurkako eguna Euskal Herrian. Dozenaka mila euskal militante torturatu dituzte Euskal Herriaren askapen nazional eta sozialaren aldeko borrokan.

         Hori esanda, ez gara aspertuko azpimarratzeaz tortura ez dela soilik okupatzen eta esplotatzen gaituzten estatuen esbirroen bidez pairatzen dugun kalte fisiko, psikologiko eta morala, haien zipaioen lankidetza sutsuarekin. Torturak euskal langileen bizi-baldintza gero eta okerragoekin ere badu zerikusia, alderdi guztietan. Bai ekonomiaren aldetik, bai moralaren aspektutik, aisialdiaren esparrutik, askatasun indibidual eta kolektiboen arlotik, esplotazioaren aurkako borrokarako eskubidearen eta abarren aldetik ere.

         Zalantzarik gabe okerrera egingo duen egoera horren aurrean, bizkortasun handiagoz edo txikiagoz, borrokatzeko aukera besterik ez dugu. Hori gure esku dago eta ezin digute kendu. Ildo horretan, antolatzeko eta borrokatzeko deia egiten dugu. Denok dugu leku bat borrokarako basakeria kapitalista eta inperialistak herriekin eta bere langile klaseekin ez amaitzeko.

         Bestalde, torturaz ari garela, ezin dugu salatu gabe utzi Palestinako herriaren aurka duela 75 urtetik erakunde sionista, kolonial eta inperialista egiten ari den genozidioa. Aurreko 30 urteetan, palestinarrek inperialismo ingelesaren bota zapaltzailea jasan behar izan zuten. Beraz, duela 105 urtetik ez dute minutu bateko atsedenik izan.

          Palestinako herriak sarraski asko jasan ditu okupazioa eta esplotazioa aldi luze honetan. Nakba baino lehen, Nakba garaian (1948), Sabra eta Chatilan (1982), eta denbora guzti honen zehar genozidioa edota euren lurraldetik kanporatzea etengabeki pairatu behar izan duten sarraski basatiak.

          Hala eta guztiz ere, 2003ko urriaren 7an, («Al-Aqsaren Erauntsia» izenburu zuen ekintza, alegia) Palestinako Erresistentzia politiko eta militarraren operazio ausart eta burutsuaren ondoren, Estatu sionista herri palestinarraren aurka egiten ari den basakeria muga guztiak gainditzen ari da azken 4 hilabeteetan. Garbiketa etnikoaren frogak ukaezinak dira, nahiz eta Nazioarteko Zigor-arloko Auzitegiak sionismoari eta bere aliatuei herri palestinarraren sarraskiarekin jarraitzeko aukera eman. Publikoa da medikuen eta osasun-langileen sarraskia eta bizi-azpiegitura sanitarioa suntsitzearena.

         Publikoa da kazetarien, kultura eta kirolari ospetsuen sarraskia. Epaiketarik gabeko atxiloketaren ondorengo exekuzioak, elikagairik eza, eragindako gosetea, hotza, milaka mutilatu, hildako milaka haur, ikasle, irakasle emakume… Hori guztia Ipar Amerikako, Ingalaterrako, Frantziako, Alemaniako eta abarretako estatu terroristen finantzaketaren eta babesaren pean.

          Batzuek argi eta garbi laguntzen dute material edo inteligentzia militarra bidaliz, edo laguntza kentzen diote UNRWAri, ezinbestekoa dena gizarte palestinarraren biziraupenerako. Beste batzuek, EAEko Espainiako autonomiako (Euskal Autonomia Erkidegoa) Gipuzkoako Foru Aldundiak saritzen du, hain zuzen ere, sionismoarekin ekonomia zein politika aldetik kolaboratzen duen enpresa bat (CAF, Beasain), sionistentzako azpiegitura bat sortuz eta, ezinbestez, palestinarrak beren lurretatik kanporatzea dakarrena.

          Era berean, EAEn, nabarmena da euskal burgesiaren telebista erakundeak (EITB) aurkezten duen informazioa eta nola aurkezten duen, Palestinarekin zerikusia duen guztiari dagokionez. Erakunde sionista-ren aldekoa, goragalea eman arte. Kapitalaren lubakia ere bada, eta bide batez esanda, NATOrena.

          Argi dago ezin dela borrokatu zapaldutako subjektu nazional eta sozialaren okupazioaren, inposaketaren, ukazioaren eta esplotazioaren aurka, planteamendu pozoituekin. Bi estatu demokratikoren konponbideaz ari gara, bata palestinarra eta bestea sionista.

          Benetako tranpa pozoitua da planteamendu hori. «Israel»ek bere estatua desegin behar du, legitimoa ez delako. Okupatzailea, kolonizatzailea da eta jatorrizko palestinar herria akabatu nahi duena. Beraz, Estatu bakarra egon daiteke eta hau palestinarra izango da eta Palestinako lurralde historiko guztiak barnebilduko ditu. Hau da, Jordan ibaitik Mediterraneo itsasoraino.

          Elkartasuna Palestinako herriarekin, bere Erresistentziarekin eta bere emantzipazio nazional eta sozialaren alde borrokatzen duen herri eta langile klase ororekin. Erabateko askapenerako helburu horrek lotzen gaitu borrokan ari garen langile klase eta herriekin.

Amnistia osoa!

Independentzia eta sozialismoaren alde!

Euskal Estatu Sozialista sortzearen alde!

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua

2024ko otsailaren 13a

Deskargatu

Texto completo en: https://eh.lahaine.org/2024ko-otsailaren-13a-torturaren-aurkako

GEHIEN IRAKURRI

AZKEN BERRIAK