EUSKAL HERRIA BAI¡¡¡ OTAN EZ¡¡¡

  Hego Euskal Herriak 1986ko erreferendumean OTANi ezetz esan zion arren espainiar Estatuak erakunde honetan sartu gintuen eta orain argi ikusten dugu horren ondorioa. Beraz Euskal Herriko Fronte Antiinperialista eraiki dugu, puntu hauetan oinarrituz:

Imprimir

EUSKAL HERRIA BAI¡¡¡ OTAN EZ¡¡¡

https://ehfai.wordpress.com/

       Hego Euskal Herriak 1986ko erreferendumean OTANi ezetz esan zion arren espainiar Estatuak erakunde honetan sartu gintuen eta orain argi ikusten dugu horren ondorioa. Beraz Euskal Herriko Fronte Antiinperialista eraiki dugu, puntu hauetan oinarrituz:

           1.- NATO Inperialismo Anglo-Yankee-Sionistaren hegal armatua eta sistema kapitalistaren funtsezko elementua da. Bloke Sozialista erasotzeko eta suntsitzeko sortu zen baina SESBren desagerpenaren ostean ez zen desegin eta ekialderantz indartzen eta hedatzen jarraitu du, Errusiar Federazioa inguratu eta suntsitzeko helburu nabariarekin.

           2.- Hamarkadetan zehar, NATO planeta osoan zehar hainbat krimen eta inbasioren erantzule izan da.

           3.-NATOk erabateko hegemonia proiektu bat du, bera, bere monopolioak eta transnazionalak nagusi diren mundu unipolarrean.

           4.- NATO eta bere Estatu kapitalista hegemonikoa, Estatu Batuak, Ukrainako egungo egoeraren erantzule dira, Ukrainako nazi-faxistei botererako sarbide zuzena eman zienetik, 2014ko estatu kolpea bultzatuz. Benetako bakeak eskatzen du Ukraina ez bihurtzea NATOko estatu txotxongilo bat, Inperialismoak Errusiar Federazioa erasotzeko kanoia izanez. Gerra hau geldiarazi dezakeen irtenbide justu bakarra hori da. Inperialismoaren interesa gerra luzatzea da Ukrainako eta Errusiako herriak elkarren aurka jarriz. Herrien interesa bakea da, NATO desegitea eta Inperialismoa desagertzea.

Horregatik guztiagatik, Euskal Herriko Fronte Antiinperialistak exigitzen du:

       -Gure herria NATOtik eta Europar Batasunetik berehala ateratzea, Herri Langileentzako benetako kartzela kapitalista eta inperialista delako. Baita erakunde honen eta bere politika genozidioaren erabateko desagerpena ere.

       -Populazioaren pobretzea suposatzen duen gastu militarrak gastu sozialetara bideratzea.

       -Desmilitarizazioa eta faxismoari aurre egiteko beharrezko neurri guztiak hartzea, besteak beste, Ukrainako gobernu txotxongiloari laguntza ukatzea.

       -Gerra propaganda etetea, bai komunikabideetan, bai kulturan eta hezkuntzan ere.

       Helburu antikapitalista eta internazionalista bikoitz hori lortzeko Iraultza Sozialistaren garaipena, herrien burujabetza eta independentzia behar da.

Euskal Herriko Fronte Antiinperialista

Imprimir

GEHIEN IRAKURRI

AZKEN BERRIAK