IRAULTZA BIDEA EUSKADIN KLASE BURRUKA ORO ALDETIK
Azterketa maxista leninista baten bereizitasuna, klase Interesak aztertzean datza, halegia, klase interes bat eta bestean artean dagoen etsaigoa garrantzi handiko etsaigo edo aurkatasuna bereizi etsaigo batek dituen trukera edo itxura ezoerdinak; etsaigo baten alde nagusia eta alde morroia, e. a.
Hau dugu bide m.l. aztertzeko, honela heltzen da proletargoa bere interes materialak ezaA gutzera. Eta bere politika eta programa ezagutze hontan oinharritzen ditu.
Orduan, marxistaAleninisten programa politikoa ez da lagunak bilatzeko teknika bat, proletargoaren klace interesen egiazko irudia baizik.
Klase burrukak Euskadin dituen tankera bereiziak aztertzen diranean, haietan, arkitzen dira munduko beste tokl batzuetan arkitzen diran zantzuak.
Gizarte kapitalista guztietan proletargoa eta burgeseria interesko etsaiak direla, jakina da. Eaina kapitalismo monopolista bilakatzean etsaigoa ere aldatzen da. Burgeseriaren zati baten interesak monopolizko haremanen kontra jartzen da geroz eta gogorrago.
Sistema kapitalisma guztien oinharrizko etsaigoa ez da deusezten, baina era desberdinaz agertzen da. Proletargoaren eta burgesiaren zati aurreratzailearen arteko klase etsaigeoa bigarren mailan gelditzen da eta lehenengo mailan agertzen dira proletargoak burgesiaren zati aurreratzailearen interés berdina monopolismoaren ekoizpen haremanen aldatzeko. Hau da, monopolisma aldian etsaigo nagusia eta iraultzako funtsa.
Euskadin aurkltu dlteke etsaigoa klase herrikoi batzuek eta sistema monopolista artean, klase jabetxauna ez da burgesi oroa, oligarkia baizik. Proletargoa eta burgeseriaren zati bat oligarkiaren aurkikoak agertzen dira oligarkiaren jabetza eta berak jarrittako haremanak deusezteko batera doaz ..eres iraule honek elkartzen ditu
Euskadiko klase burrukaren zer hau beste herri batzuetan ere aurkitzen da.
Kapital nonopolismoaren aurkako burruka iraulea herrikoia da eta ez proletargoarena solik. Beraz, Kapitalismo monopolista lurreratzen duen iraultza ez da iraultza Sozialista bat, iraultza Herrihoi bat baizik Proletargoak bere lagunekin egina. Lehengo monopolista haremanen ordez Iraultzak jarritako nerrikoi demokrazia hori soziahsmoaren sortzea da. Halegia, gizarte sozialistaren lehenbiziko era, eta batean kapitalismotik sozialismorako bidea.
Proletargoaren iraultzako helburua, halegia, klase jabetzaduna deuseztu sozialismoa jazotzeko. hune hontan iriultza Herrikoiaren helburuaren era hartzen du, klase jabetzaduna burgeseri oroa ez denez, oligarkia oaizik eta nonen aurka batera jotzen dute proletargoak eta herriko burgeseriak.
Orain kritikatzon ari geran idazlanetan, euskal burgeseriaren zati baten ekintza politikoa Espainiako Estaduaren aurea Burgos'ko epaiketa zelata, esaten da:
«no podemos hacer abstracción y considerar a Monzón y a los suyos abstractamente, fuera « de lo que en estos momentos representan. Que no podemos afirmar que son patriotas nacionalistas de derecha pero de oposición al franquismo y quedarnos tan tranquilos con ese descubrimiento».
Egitan, klase interesak baino sakondu behar dugu. Horrela uste, behintzat. Baina ez da hori egiten idazlan horietan.
Behin ere ez dute aipatzen euskal burges eriaren zati honen eta oligarkiaren Estaduko burrukaren bide materialak. Nola aipatu V Burruka honen izatea ere ukatzen dute-ta. Burgos’ko epaiketa ondoko egoeraz ari dirala, esaten dute: «Ya que el sistema no pueda recuperarla directa mente (...) trata de recuperarla al menos para el carácter general de la ideología burguesa». Noiztik oligarkiak ideologi burgesa osoki eta burgeieri osearen interesak eusten ditu, eta ez egitan ardura zaiona, hau da, herrikoi burgesariaren eta proletargoaren interesen aurka doazen bere interés monopolistak ?
Hiru lan hauen idazleak ikusten duten klase burruka bakarra burgeseria eta proletargoaren artekoa da. Idazle hauentzat burgeseri abertzale «derecha» hutsa besterik ez da.
Baina burgeseri absrtzalea eskubia bada, eskubia da, bal eta oligarkia, biak eskubia dira eta beraz proletargoaren arerioak. Baina esan diteke ere herrikoi burgeseria oligarkiaren ezkerra dela. Orduan nungoa da gehiago, ezkerrekoa ala eskubikoa.
Horrelako adigai zehaztugabeekin ezin diteke inora joan. Bakarrik «ezkerkeri» huts eta esan nahi gabeko keinuz beterik dagoen batera.
Klase interesen azterketa zehatzik egiten ez bada, erreza da honelako galdera harrigarriak egitea: «hasta que punto la alianza revolucionariia de los abertzales debe ser una alianza de clases?» (Frente). Noiztik dira politiko elkarteak klase elkarteak, oinharriaz, ez, direnak?
Erantzuna galdera baino harrigarriagoa da: «depende del programa que tome».
Zehaztugabekeri hutsean ari gera. Baina klase bakoitzaren interesak aztertzen ez badira, ezin zalgu harritu behar agerpena oinharritua egotea helburu subjetibo hutsetan.
«Para los comunistas se trata de realizar un programa que salvando la independencia de clase del proletariado, posibilite a éste la dirección de la lucha nacional y por tanto el máximo de aliados, es decir, se trata de que el programa que lancemos sea admitido por el proletariado, « más arrantzales, más baserritarras, más estudiantes, más profesiones liberales... Este sería un programa verdaderamente popular.» (Frente).
Hauek esaten dutenez, komunistak eratu behar dira, programa bat proletargoak burruka abertzalea zuzentzeko eta lagun gehienak edukitzeko. Baina programa agente komerzialak egiten duten bezala, egin beharrean proletargoaren interes objetiboak agertzen konformatuko bagina, lagunak — egiazko lagunak bere klasearen interesak gai garrantzitsuenetan ados dagozenak — bakarrik etorriko zitzazkigute.
ZUTIK nº-62 1971
https://www.abertzalekomunista.net/images/Liburu_PDF/MLNV/VI_BATZARRA/ZUTIK_62-Iraultzakin_burgeseri_abertzaleak_duen_zer_ikusia-1971.pdf