Agiri-14: 70 urte eta gero, NATO eta bere eragin-eremuak

Deskargatu

Agiri-14

70 urte eta gero, NATO eta bere eragin-eremuak

        NATO duela 70 urte baino gehiago sortu zen, bere apologisten arabera, Mendebaldeko Europa eta Estatu Batuak Sobietar Batasunaren balizko erasoetatik defendatzeko. Momentu hartan iruzur bat  eta, arrazoi gehiagoz, egun ere bai.

         Izan ere, 1991n Sobietar Batasunak existitzeari utzi zion, Eta Nato, berriz, ez zen, behin ere, bere desegitea planteatu. Aitzitik, bere jarduera-eremu geografikoa zabaldu zen. Hala, NATOk Afganistanen, Iraken eta Libian esku hartzen duela ikusi dugu. Denak esku-hartze kriminalak, gezurrez justifikatuak eta bere izaera inperialistari buruz zalantza txikienik uzten ez digutenak.

        Gezurrak ez dira hemen amaitzen baina. Egun hauetan, 2022ko urtarrilaren amaieran, NATO tropak Ukrainara eramaten ari da, herrialde hori ustezko errusiar eraso batetik defendatzeko. Baina zeintzuk dira arrisku horren frogak? Errusiako Federazioaren mugen barruan baina Ukrainiaren mugetatik gertu egindako maniobrak. Hori da dena? NATOk ez al du inoiz maniobrarik egin Errusiako mugetatik gertu akaso? Are gehiago, Errusiako diplomaziak historikoki Europako erakundeetan aurkeztu duen puntuetako bat maniobra mota horiek mugatzea izan da, zeinaren aurrean NATOk ez entzutearena egin zuen.

         Era berean, Errusiako Ukraina NATOn ez sartzea bermatzeko aldarrikapena onartezina dela esaten digute, herrialde horren subiranotasuna mugatzen duelako eta Europa "eragin-eremuetan" banatzea dakarrelako.

        Horiek hala, Estatu Batuek onartuko lukete, adibidez, Venezuelak, bere subiranotasuna baliatuz, Errusiarekin edo Txinarekin aliantza militar bat zigilatzea eta, honen ondorioz, haietako herrialderen batek Errepublika Bolibartarraren lurraldean arma estrategikoak jartzea? Koreako Herri Errepublika Demokratikoa ez da subiranoa bere defentsarako armagintza aukeratzeko? Eta Iranek bere energia-politika erabakitzeko?

         Ustezko eragin-eremuei dagokienez, esan behar da Errusiak ez duela eskatzen Ukrainari berarekin aliantza militar batean sartzea, baizik eta halako inon ez sartzeko. Hau da, Europa Inperialistaren eta Errusiaren arteko mugak desmilitarizatzea. Horretan, Errusiako Federazioak SESB ohiaren doktrina jarraitzen du Erdialdeko eta Ekialdeko Europan estatu neutralen alde egiteko. Hau, adibidez, Austrian egin zen eta inork ez zuen jo kaltegarritzat eta SESBk behin eta berriz saiakerak egin zituen alemaniar bateratze bat adosteko printzipio berdinetan oinarrituta, Estatu Batuek eta bere aliatuek baztertu zituztenak. Sozialismoak ez zuen Europa zatitu inperialismoak baizik. Era berean, NATOko kideek Errusiarekiko duten jarrera erasokorra ez da Ukrainarekiko errusiar mehatxu baten ondorioa, inperialismoaren izaerarena baizik. Izaera horrek eramaten du Errusia bere base militarrez inguratu nahi eta ekonomikoki odolustuko duen arma-lasterketa batera bultzatzera. «Erregimen aldaketa» lortzen amaitzeko, «koloreen iraultza” baten bidez, edo esku-hartze armatuaren bidez.

        Hau guztia koiunturaz harago doa. Zeren eta inperialismoa ez baita estatu burgesek besteak beste aukera dezaketen politika. Hau da, kontua ez da presidente yanki «isolazionista» baten eta beste «interbentzionista» baten artean edo erreakzionarioaren eta «liberalaren» artean aukeratzea. Ford eta Chevrolet-en berdinak dira, Carlos Pueblak kantatzen zuen bezala. Eta gauza bera esan behar da Estatu Batuen meneko inperialistei buruz.

          Izan ere, egungo inperialismoak, zehazkiago, egungo koiuntura historikorako, Estatu Batuek zuzentzen duten bloke inperialistak burgesia zipaioak behar ditu periferiako estatuetan. Ukraina bera, Jugoslavia ohia, Libia, Irak eta abarrek erakusten duten bezala. Hemen ez da inporta kasu batzuetan jokaldi hau ondo joan zaiela eta beste batzuetan ipurdiko jaurtiketa izan dela. Inporta dena, berriz, da politika inperialistaren logika. NATOko kideen eta Errusiaren arteko gatazka, oro har, eta egungo Ukrainako krisia, bereziki, ulertzeko gakoa dena. Errusiar burgesiaren gaur egun hegemonia den alderdiaren izaera nazionalistak zaildu egiten dio inperialismoari, lehenik eta behin, lurralde izugarriak dituen baliabideei esker lor litezkeen irabazi inperialistak eskuratzea. Bere natura-baliabideei bereziki. Bigarrenik, «adibide txarra» da nazio zapalduetako  burgesientzat zein herri langileentzat. Eta hirugarren eta azkenik, Errusiako Estatua inperialismo yankiarekin eta bere aliatuekin antzeko gatazkak jasaten ari diren beste estatu batzuekin aliantzak ezartzera eraman dezake, horrela planetako beste leku batzuetan gauzak zailduz. 

         Ez dago esaterik, orduan, NATOk nazioarteko zuzenbidea eta demokrazia defendatzen ari dela Ukrainan. Esku-hartze inperialista bat, beste bat gehiago, egiten ari da. Benetako klase posiziotik, eta, beraz, internazionalistatik, langile-masek arbuiatu baino ezin dutela egin. Baina gaur egungo herrialde inperialistetan benetan dauden langile klaseentzat ere, super irabazi inperialistetatik jausten zaizkien birrinek ustelduta eta komunikazio-monopolioek alienatuta egon arren, ulertu beharko lukete, batez ere Europan, NATOren Errusiaren aurkako eraso batek  ondorio oso larriak eta bat ere ez onuragarriak izango lituzkeela langileentzat. Nolanahi ere, klase-kontzientzia duen proletarioei dei egiten diegu NATOren eta gerraren aurkako masa mugimendu zabal bati laguntza osoa emateko, erokeria militarista-inperialistari aurre egiteko eraginkortasun praktikoa izan dezakeena, herri masen kezka zilegi guztiak erabiliz, baina langile-masen kontzientzia igotzeko egoera hau aprobetxatzeari uko egin gabe. Hots, klase kontzientzia antiinperialista eta  iraultzaile mailara igotzeko.

        Horrek esan nahi du borroka ideologikoari ez uko egitea dinamika belikoaren aurka egin dezaketen beste korronte batzuekin, baina antiinperialistak izan gabe ez eta klasekoak ere, eta are gutxiago iraultzaileak. Agiri honetan halako bitara mugatuko gara. Batetik, yankiei eta NATOri europeismotik aurre egiten diotenak daude. Eta, ildo horretatik, Europako «defentsa» eta kanpo politika bateratua eskatzen dute. Hori ikusita esan behar dugu Europako inperialismo bat, posible balitz, ez litzatekeela inola ere hobea izango.

         Bestetik, ezkerrekoa edota"sozialista" omen den diskurtsoarekin Estatu "nazionalak" biziberritzea proposatzen duten horiek ditugu. Hau da, Frantziako eta Espainiako bezalako estatu inperialistak, eta herrien espetxeak, indartzea proposatzen dutena. Bigarren eta hirugarren kategoriako, hurrenez hurren, estatu inperialista hauek Europar Batasunaren zein hegemonia yankiaren aurrean alternatiba gisa aurkeztuz. Jakina, hau utopia erreakzionarioa baino ez da, antiinperialista iraultzaileok borrokatu behar duguna.   

        Amaitzeko, klase kontzientzia duten langileei borrokarako deia errepikatu nahi diegu. Agiri honetan salatutakoaren aurrean zein kapitalismo agoniko honek, baina inola ere ez hila, humanitateari ekarritako kalamidade guztiak. Zeren eta, poetak esan zuenez, ezer gutxi esateko baitugu:

 

Kapitalismoaren bonbardari eskuadrilak hurbiltzen direla ikusita

Haien itsulapiko eta igandetako galtzekin zer gertatuko den

Eta zelan konponduko dugun hau edo bestea iraultzaren ostean

Oraindik galdetzen duten horiei

Bertolt Brecht

 

 

Conferencia Internacional:

Agora Galiza-Unidade Popular

Nación Andaluza

Herritar Batasuna

Deskargatu

 

 

GEHIEN IRAKURRI

AZKEN BERRIAK