Comunicados

deskargatu

HERRITAR BATASUNAk

EUSKAL HERRI LANGILEAri:

 

ANTOLAKUNTZA/FORMAZIOA/BORROKA,

EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTAren BIDEAN

 

      Uztailaren hasieran HERRITAR BATASUNAk bere BATZAR NAZIONALA egin zuen.  Bertan denon artean eztabaidatutakoaren berri eman nahi diogu Euskal Herri Langileari, bereziki Euskal Langileriari eta zehazkiago, bere abangoardia den Euskal Proletalgo Iraultzaileari. Hona hemen egindako hausnarketen eta hartutako erabakien laburpena:

PRODUKZIOA

GELDITU!

deskargatu

Bihar, apirilaren 14an, Euskal Herrian, milaka eta milaka langile geure lanpostuetara itzuliko gara, geure biziak arriskuan jarriz.

        Pandemiak bere gailurrera oraindik jo ez duenean, Nafarroa Osoan 1.000 hildakoen langa gainditu dugularik, Hego Euskal Herrian Kapitalaren, Patronalaren eta Espainiako Erresumaren morroi autonomikoak diren Iñigo Urkulluk eta Maria Txibitek amen esan diote Pedro Sanchezen Gobernu koldar eta kriminalaren aginduari. Txotxongilo barregarri batzuk besterik ez direla argiro ageri da, berriz ere. Aberats eta nagusien aginduetara daude hirurak.

Deskargatu

IRAULTZA

SOZIALISTA DA

IRTENBIDE BAKARRA!

        

          HERRITAR BATASUNAk, martxoaren 14ko agirian salatu zuen koronabirusa Inperialismo yanki-sionistak azken hamarkadetan prestatu eta abiatu duen III. Mundu Gerrarako tresna dela.

          Pandemia honen bidez, beste urrats kriminal bat egin du Humanitate osoaren etsaia den elite kapitalista eta kosmopolita globalak, botere planetario absolutua gordetzeko bere ofentsiba orokorrean.

          Gaur, apirilaren 7an, duela hiru asteko salaketa berresten dugu.

Hurrengo igandean, apirilaren 12an, Aberri Eguna, HERRITAR BATASUNAk,

Euskal Herri Langileari honako deialdia egin nahi dio:

Zuen etxeetako lehio, balkoi edo terrazetan Ikurriña, Nafarroako ikur independentista edota Arrano Beltza zintzilika dezazuen. Eta, eguerdiko 12.00etatik 12.30ak arte "Ikusi Mendizaleak" abestia zuen kaleetan entzunarazi.

Gora Euskal Herri Langilea Askatua!!!

Sozialismoaz, Independentzia!!!

Ikusi Mendizaleak

https://m.youtube.com/watch?v=TcIix3avHu0

Nazioarteko Konferentziaren 4. Agiria

BURGESIAREN ERASOAREN AURKA, HERRI LANGILEEN ALIANTZA IRAULTZAILEA!

Burgesiak, COVID-19ko pandemia estalgarri, mundu mailako langile-klasearen aurka eta, gure borroka-eremu espezifikoan, Espainiako Erresuma izeneko estatu kapitalista eta inperialistak zapaldutako nazio bakoitzeko Herri Langile guztien aurka eragin duen eraso ankerraren aurrean, Nazioarteko Konferentziako kideak diren AGORA GALIZA-UNIDADE POPULAR, HERRITAR BATASUNA eta NACIÓN ANDALUZA erakundeek honako hau adierazi nahi dugu:

KORONABIRUSA INPERIALISMOAREN GERRARAKO TRESNA DA

           Aurreko agirian, martxoaren 3koan, “Euskal Langileriaren independentziaren alde”, esan genuen biziki susmagarria iruditzen zitzaigula COVID-19 eritasuna Txina eta Estatu Batuen arteko gerra komertzialaren erdian agertu izana. “Txiripa ote? Geroak erranen” idatzi genuen. Hamaika egun joan dira harez geroztik.

EUSKAL LANGILERIAREN INDEPENDENTZIAREN ALDE!

          Gaur, 2020ko martxoaren 3an, HERRITAR BATASUNAko militanteok Euskal Langileriaren eguna aldarrikatu nahi dugu, 1976an Gasteizen burgesia espainolistaren polizia frankistak egin zuen sarraski terroristaren oroimenez.   

     Monarkia neofrankistaren lehen urrats odoltsuak

          Bost langile tiroz asasinatu zituzten diktadura faxistaren txakurrek, gogo-bihotzean betiko iltzaturik gelditu zaizkigunak: Pedro Maria Martinez Ocio, 27 urtekoa; Francisco Aznar Clemente, 17 urtekoa; Romualdo Barroso Chaparro, 19 urtekoa; Jose Castillo García, 32 urtekoa, eta Bienvenido Pereda Moral, 30 urtekoa. 150 langile baino gehiago balaz zaurituak izan ziren. Zorigaitzez, ez zen Burgesiak langileon aurka egin zuen lehendabiziko masakrea, ezta azkena ere. Klase zapaltzaileek etengabe erabiltzen dute biolentzia zapalduon aurka, beren klase interesen arabera, beren diktadura, Botere Burgesa, alegia, iraunarazteko.

IRAULTZA DA BIDE BAKARRA

HERRITAR BATASUNAKO BATZAR NAZIONALAREN AGIRIA

           2020ko hasiera honetan, HERRITAR BATASUNAko Batzar Nazionalak gaur egungo klase borrokaz duen analisia partekatu nahi du Euskal Herri Langilearekin eta munduko iraultzaile guztiekin.

Argalaren pentsamenduak bizirik dirau!


          Orain dela 41 urte, Espainiako Estatuko mertzenarioek jarritako bonba batek suntsitu zuen Argalaren gorputza. Ez, ordea, haren pentsamendua. Hauxe da utzi zigun ondarea eta bizirik dagoena.


          Ondare hori (Etxebarrieta anaiek, V eta VI biltzarrek jorratutako ildoa jarraitzen duena) Independentzia eta Sozialismoa leloan labur daiteke, adierazteko iraultza sozialistak eta euskal estatu independente bat lortzeko borrokak Euskal Herrian prozesu historiko bakar bat osatu behar dutela.

Espainiaren egungo erasoaldia Euskal Herriaren aurka edo

Nafarroako konkista progresibo eta iraunkorraren egungo

fasea

      Gure web orrian orain dela gutxi argitaratutako iritzi-artikulu bikain batek ohartarazten zigun martxan dagoen Espainiako estatuak bultzatutako erasoaldi espainolista (Espainiako estatu-buruaren “bisitak”, espainiar selekzioek Hego Euskal Herriko kirol-instalazioetan lehiatzen, espainiar armadaren agerraldiak gurean:

      Normaltasuna eta alkarbizitza aitzakitzat hartuta, gaur egun bizi dugun kontestu honetan, Espainiako Estatua erasoaldia abiatzen ari da, Hegoeuskalerritarrok espainiar identitatea erabat onar dezagun.

Nazioarteko Konferentziako 3. komunikatua

 

Nazioarteko Konferentziak, munduko mailarako mugimendu iraultzaile sozialista/komunistaren berreraikitzean laguntzeko asmoa duten antolakundeen koordinazioak, irmotasun guztiarekin kondenatzen du Bolivian Oligarkiak eta Inperialismo yankiak burututako estatu-kolpea, Estatu Plurinazionalaren Gobernuaren eta Evo Moralesen bere presidentearen kontra, eta bereziki Herri Langile Boliviar guztiko eta bera osatzen duten nazio desberdinetako bizi-interesen kontra.

BESTE BEHIN ERE ABSTENTZIO AKTIBO ETA

IRAULTZAILEA

       Herritar Batasuna


          Azaroaren 10an egingo diren hauteskundeen aurrean, apirilaren 28an eta Maiatzaren 26an egin zirenen aurrean dei egin genuen bezala, herri langileari abstentzio aktibo eta iraultzailea egiteko deitzen diogu. Kasu guztietan arrazoi berberengatik.

Catalunyako Herri Langileak bidea erakusten digu

"Tirania lege bihurtzen denean, matxinada gure eskubidea da"

Catalunyako Herri Langileak bidea erakusten digu. Eta bereziki, bere sektore proletario iraultzaileek. 

Azken aste honetan erakutsi duten duintasuna, kuraia, adorea, indarra eta kemena miresgarriak dira. Eta eredugarriak guretzat. Hauxe da Euskal Herri Langileak berriz hartu behar duen bidea, sekula santan abandonatu behar ez zuena.  Borrokaren bidea, INDEPENDENTZIA eta SOZIALISMOAren bidea. EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTAren bidea.

Catalunyako Herri Langileak fermuki erantzun dio Espainiako Erresuma neofrankistak politiko katalan burgesei ezarritako epai faxistari.

HERRITAR BATASUNA DONA SUPORT AL POBLE TREBALLADOR CATALÀ

Tal com era de preveure, els mecanismes del regne Opressor segueixen fent la seva comesa, assenyalant l'únic camí que ofereix, la presó.
La classe política catalana, la dreta i la oligarquia catalana, SEMPRE han sigut una de les cuatre potes que han sostingut al regne d’Espanya.

Herritar Batasuna

Kongresuko prozesuan hasten gara

FUNTZIONAMENDU JARRAIBIEAK

 

Hauxe da HERRITAR BATASUNAren Lehen Kongresurako proposatzen den testua: OINARRI TEORIKO ESTRATEGIKOAK.

Edonork egiten ahal ditu ekarpenak, kritikak, iradokizunak, iruzkinak, proposamenak.

Aski duzue zuen datuak ematea formularioa betez: telefono bat edota helbide elektronikoa.

GUDARI EGUNA 2019

GORA ATZOKO, GAURKO ETA BIHARKO GUDARIAK! 

HERRITAR BATASUNAk

EUSKAL HERRI LANGILEAri

 

Muduko Herri Langile guztiok, geure burua askatzeko guduan, eskura ditugun borroka molde guzti-guztiak erabiltzeko eskubidea eta betebeharra dugu. Hori da mendez mende klase sozial zapaldu, esplotatu eta desjabetuon Historiak irakatsi diguna. Klase zapaltzaileek ez dute uzten beren boterea onez eta bakebidez, dohainik eta musutruk. Iraultza egin behar da Askatasuna lortzeko. Iraultza Sozialista. Euskal Iraultza Sozialista.

G7 AKATU!

KAPITALISMOA SUNTSITU!

SOZIALISMOA ERAIKI!

Gaur bertan, arratsaldeko 7:30etan elkartuko dira Euskal Herrian, Miarritzen, hain zuzen ere, G7 izeneko bilkuran, munduko estatuburu inperialistarik boteretsuenak, eta beraz, terroristenak, hiltzaileenak, zapaltzaileenak eta torturatzaileenak: Ameriketako Estatu Batuak, Erresuma Batua, Frantzia, Alemania, Japonia, Kanada eta Italia. Inperialismo kapitalistaren lehen dibisioa, orain arte planeta burdinazko eskuz gobernatu dutenak. Goi bilera inperialista honi itxura demokratiko, liberal, plural eta eskuzabala emateko, bigarren mailako lau estatu gonbidatuta daude: India, Australia, Txile eta Espainiako Erresuma, eta haiekin batera, Afrikako beste bost: Hegoafrika, Egipto, Rwanda, Senegal eta Burkina Faso. Bainan horrelako gonbidapen faltsu eta hipokritekin ez dute inortxo ere engainatzen. Inperialismoaren buruzagien goi bilera da G7.

Artikulu gehiago ...