GORA ERRUSIA ANTIINPERIALISTA! GORA DONBASS ANTIFAXISTA! GORA UKRAINA GORRIA!

Alta, egiaren ordua iritsi denean, denetariko eta askotariko hipokritak eta oportunistak ikusten ari gara Errusiaran ofentsiba antifaxista kritikatzen eta zeharka kondenatzen. Nola demontre suntsitu behar da faxismoa, orduan?

Deskargatu

GORA ERRUSIA ANTIINPERIALISTA!

GORA DONBASS ANTIFAXISTA!

GORA UKRAINA GORRIA!

        Nazifaxismoarekin ez da eztabaidatzen, suntsitu egiten da!”

        Zenbat aldiz ez ote dugu oihukatu slogan iraultzaile hau? Alta, egiaren ordua iritsi denean, denetariko eta askotariko hipokritak eta oportunistak ikusten ari gara Errusiaran ofentsiba antifaxista kritikatzen eta zeharka kondenatzen. Nola demontre suntsitu behar da faxismoa, orduan?

        Zortzi urtez bakardade osoan, Donbasseko Herri Errepublika antifaxistek Ukrainiako Junta nazi-faxistari aurre egin diote armak eskutan, behar den bezala. Oso prezio garestia ordaindu dute, hala materiala nola humanoa ere. Biktimak eta erasotuak ziren heinean, errazagoa bide zen haien alde agertzea, gu zapaltzen gaituzten estatu kapitalista inperialistekin zuzen enfrentatu gabe.

        Orain, malkoz, izerdiz eta odolez antifaxista heroiko hauek konkistaturiko independentzia konfirmatu denean, Errusiak hasieratik merezi zuten laguntza militarra eman eta kontraofentsibara pasatu direnean, Inperialismo anglo-yanki-sionistaren beso armatua den OTANen etengabeko eraso eta probokazioei gogor eta irmo erantzuten dietenean, hipokritak eta oportunistak kikiltzen dira. Eta gainera, traidore likidazionistak, euskal sozialdemokrazia autonomista, SORTU/EHBildu, alegia, Inperialismoaren alde agertzen da argi eta garbi. Gerrak argi uzten du nor den nor. Orain ere.

        HERRITAR BATASUNAk argi eta garbi esaten du, ahoan legarrik gabe, ozen eta zuzen, Donbass antifaxistaren eta Errusia antiinperialistaren kontraofentsiba babesten dugula, eta helburua dela Ukraina gorria, demokratikoa eta hala erabakitzen badute, sozialista berreskuratzea, eta azken urteotako diktadura nazifaxista behin betikotz suntsitzea. Ez dugu ahazten Ukrainako Partidu Komunista ilegalizatua izan zela, eta gogorki jazartua. Espainiako Erresuman ere, Falangea legala da, eta alderdi iraultzaileak, ilegalak. Ukrainan bezala. Burgesiaren demokrazia, guretzat diktadura!

        Inperialismo anglo-yanki-sionistak, hots, OTANek inposaturiko erregimen neonazia suntsitu ondoren, Ukrainako Herri Langileak erabakiko du askatasunean zer egin nahi duen, Kapitalismo Globalistaren txotxongiloak eta gerrarako tresnak izan beharrean. Sirian egin duten bezala.

        Aukera historikoa dugu Inperialismoa suntsitzeko, eta horregatik HERRITAR BATASUNAk bere sustengu kritikoa ematen dio Fronte Multipolarrari. Sustengua, zeren eta Bloke Sozialista hondoratu zenetik lehen posibilitate erreala baita planeta bost mendez esklabizatu duen Mendebaldeko Inperialismoa suntsitzeko. Eta biziki kritikoa, zeren eta sozialista iraultzaileak baikara, eta gure helburu estrategikoa klaserik, estaturik eta patriarkaturik gabeko sozietateak eraikitzea baita. Fronte Multipolarreko estatuetan dagoen estatu kapitalismoarekin ez gara inolaz ere identifikatzen. Bainan estatu kapitalismo horiek antiinperialistak diren heinean, beren erresistentzia babesten eta txalotzen dugu. Argiro mintzatzeko, Errusiaz, Iranez, Txinaz, Kubaz, Venezuelaz, Koreaz, Nikaraguaz, Siriaz, Palestinaz, Yemenez, Libanoz, Irakez, Maliz eta abarrez  ari gara.

 

Erresistentzia antiinperialistaren alde,

mundu mailako Iraultza Sozialistaren alde!

 

Herritar Batasuna

Deskargatu