Urtarrilaren 29an Bilbon eta Iruñean GKS-k deitutako manifestazioetara joateko deia egiten du.

Herritar Batasuna erakunde iraultzaile sozialista euskaldunak urtarrilaren 29an Bilbon eta Iruñean GKS-k deitutako manifestazioetara joateko deia egiten du.

Deskargatu     

  Urtarrilaren 29an Bilbon eta Iruñean

GKS-k deitutako manifestazioetara

joateko deia egiten du.

             Herritar Batasuna erakunde iraultzaile sozialista euskaldunak urtarrilaren 29an Bilbon eta Iruñean GKS-k deitutako manifestazioetara joateko deia egiten du.


        Herritar Batasunatik argi ikusten dugu kapitalistek langileon esplotazioa areagotzeko eraso handi bat bultzatzen ari direla. Zeinaren partea diren langile-klasearen kalterako egindako lege-aldaketak. Eta alderdi sozialdemokrata guztiek, autonomistek zein espainolistek, babestu egiten dituztenak, gainontzeko alderdi burgesekin batera.

 

        EAJk eta PSOE-EE haren betiko laguntzaileak burgesiaren diktadura indartzen ari direla ikusten dugu ere bai. Covid 19aren aitzakia erabiliz, herria ondo kontrolatzeko legeak sortzen, covid pasaportea eta nahitaezko txertaketa ezartzen, 80ko hamarkadara atzera egin duen Euskal Osasun Publikoaren desegiten, enpresak funts "putreen" bidez saltzen...

 

        Horregatik guztiagatik, urtarrilaren 29ko manifestaziora joateko deia berresten dugu, eta erakunde iraultzaile sozialista guztiei ekintza-batasunerako deia helarazten diegu, Euskal Iraultza Sozialistaren zutabeak, Munduko Iraultza Sozialistaren zati den aldetik, jartzen hasteko.

 

 

Herritar Batasuna

Deskargatu