GERNIKA GORRIEK ERRE ZUTEN!

  Horixe bera esan zuten 1937ko apirilaren 29an faxismo nazional-katoliko espainolaren propaganda organo guztiek, aho batez. Hona hemen, hitzez hitz:

Deskargatu

GERNIKA GORRIEK

 ERRE ZUTEN!

        Horixe bera esan zuten 1937ko apirilaren 29an faxismo nazional-katoliko espainolaren propaganda organo guztiek, aho batez. Hona hemen, hitzez hitz:

        “Nuestra aviación no pudo producir ese incendio porque no voló ayer. Es una calumnia infamante. No está en nuestro espíritu. Ellos, los villanos, los saqueadores, los marxistas en una palabra, son los únicos capaces de destruir la ciudad más querida del pueblo vasco, la del árbol sagrado. Los vascos y el mundo entero deben saber que Aguirre ha quemado Guernica. No hay más verdad que esta, que es la única verdad ”

         Eta jakina, Irakeko diktadoreak, Saddam Husseinek, suntsimen handiko armak zituen. Izan, izan zituen, kurdu zibilen kontra edota Iran iraultzaile eta antiinperialistaren aurka erabiltzeko. Inpunitate osoz. Alemania “demokratiko, liberal, kristau eta humanistak” eman zizkion. Inperialismo anglo-yanki-sionistak salatu zuenean, 2003an, ez zegoen suntsimen handiko armarik Iraken. Berdin zion, “Gernika gorriek erre zuten”... Irak ere suntsitu zuten, 1937an Franco genozidaren agindupean zeudèn gerra hegazkin nazifaxistek Gernika kiskali zuten bezala.

         Zenbat Gernika erre egin dute gorriek urte hauetan? Ezin konta... Zenbatzen hasirik: 1954an, abuztuaren 2an eta 3an, Vietnamen, Tonkingo badian, iparraldeko komunistek bi gerra itsasontzi estatubatuar eraso zituzten. Gezurra zen, jakina...

         Karibeko irla ttipia den Granadan, 1983an, bertako iraultzaileak base militar sobietiko bat eraikitzen ari ziren, Kubak misilak jar zitzan eta beste mila katramila... Ronald Reaganek esan zuen, beraz... Gezurra zen, jakina...

         Panaman, 1989an, Noriega presidentea, zeina CIAko agentea baitzen, droga trafikoan sarturik omen zebilen (noski, CIAkoa zen-eta!), eta bistan da, demokrazia salbatu behar zen eta batez ere, itsasarteko kanalaren kontrola, noski! 4.000 jende zibil bonbardamenduetan hil zituzten. Droga trafikoarena gezurra zen, jakina...

        Kuwaiten, 1991an, Irakeko diktadorea zèn Saddam Husseinen soldadu gupidagabeek haur jaioberriak atera zituzten maternitateko inkubagailuetatik, hotzez, gosez eta egarriz hil zitezen. Gezurra zen, jakina...

        Somalian, 1993an, demokrazia salbatu behar zen eta sionista mediatikoa den Kouchner mugarik gabeko medikuak bere showa egin zuen arroz zaku batzuekin. Demokrazia ez, baina Somaliako Herriaren petrolioa bai “salbatu” dutela ia 30 urtez. Inbasioa justifikatzeko esan zuten guztia gezurra zen, jakina...

         Yugoslavia suntsitu zutenean Inperialismoa anglo-yanki-sionistak eta franko-alemanak, gezurrak ezin kontatuzkoak izan ziren. Kosovoko “genozidiotik” hasita, serbiarren kontzentrazio zelaietan egindako argazki ikaragarri hartaraino. Extremista nazionalista guztiek gerra krimenak egin zituzten Inperialismoak telegidatutako gerla ikaragarri hartan, bainan arrazoi geopolitikoengatik, serbiarrek egiten zituztenak bakar-bakarrik erakusten ziren inkomunikabideetan. Belgrad bonbardatu zuten, eta bi mila herritar zibil asasinatu. Hori egiteko arrazoia gezurra zen, jakina...

         2001ean USAk Afganistan inbaditu zuen, irailaren 11ko atentatuak talibanek egin zituztelakoan, eta Osama Bin Laden bertan bizi zelakoan. Dena gezurra zen, jakina...

         2003an, Iraken berriz, betiko kontu zaharra: suntsimen handiko armak omen zeuden eta istorio... Colin Powell pre-Obama jatorrak ONUn erakutsi zuen froga berdaderoa, flasko batean. Gezurra zen, jakina...

        Sirian, azken urteotan, Baxar Al Asadek bere Herria sarraskitu du, eta masakratu, eta zernahi egin du. Dena gezurra zen, jakina...

        Libian ere, 2011ko urriaren 20an, kamaren aurrean torturatu eta hil egin zutèn Gadaffi bere Herriaren aurka genozidio bat egiten ari zen, eta, noski, OTANek Humanitatea salbatu behar zuen, beste behin ere. Dena gezurra zen, jakina...

         Zenbat Gernika erre dituzte gorriek mende hauetan? Maine gerra itsasontzia espainolek lehertu zuten Kuban 1898an...

        1915ean Lusitania itsasontzi zibilean ez ziren armak eta lehergailuak ezkutuka eramaten, herritar zibilak ezkutu gisa erabilita...

         1942an, estatu batuarrek ez zekiten aldez aurretik Pearl Harbourren eraso japoniarra izanen zenik, eta horregatik ez zituzten beren gerra hegazkinontziak hortik atera lehenago...

         1846-1848 urteetan USAk Mexikori bere lurraldearen erdia kendu zion egia berdaderoak esanez eta juztizia eta askatasuna defendituz...

        Koronabirusa pangolin eta saguzahar baten ezkontza mirakulosotik sortu zen Txinan, zeren azal horizta horiek zernahi jaten dute, zerri zikinak... Eta bistan da, Ukrainan ere, Gernika gorriek erre egin dute aste honetan... Beti bezala.

         Putin presidenteak honela izendatu zuen Inperialismo anglo-yanki-sionista duela gutti: GEZURRAREN INPERIOA.

         Gu sozialista iraultzaileak gara, eta Putin presidentearekin ez gaude ados hamaika mila gauzetan, hori kontu jakina da. Batez ere, guk Sobiet Batasuna berreraiki nahi dugulakotz, eta bertan nahi baititugu Ukraina eta Errusiako Errepublika Sozialistak. Baita Nafarroako Errepublika Sozialista ere!

         Bainan ados gaude Putinekin bi gauzatan: kontraofentsiba antifaxistan eta OTAN/USA/UK/Europar Batasuna/AUKUS eta tutti quanti, GEZURRAREN INPERIOA direla.

         CHE Guevarak esan zigun aspaldian: “Inperialismoaz ez fidatu, ezta honelako pittirrinka batez ere!” Eta gu bai fidatzen garela CHE Guevaraz!

GORA DONBASS ANTIFAXISTA!

 

GORA ERRUSIA ANTIINPERIALISTA!

 

GORA UKRAINA GORRIA!

 

GORA SOBIETAR ERREPUBLIKA SOZIALISTEN BATASUNA!

 

GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA!

GORA EUSKAL HERRIA SOZIALISTA!

Herritar Batasuna

Deskargatu