KOMUNISMOA ALA EXTINTZIOA! GORA PROLETALGO IRAULTZAILEA!

  Badakigu XX. mendeko iraultzaileek, beren garaietan, “SOZIALISMOA ALA BASAKERIA!” aldarrikatu zutela. Baina gure ustez, Kapitalismo agonikoaren krisi orokorrak eta bere kolapsoaren prozesuak situazioa erabat larritu du, Humanitatearen geroa bera ere kolokan jartzeraino.

Deskargatu Argazkiak 1 Bideo 2 Bideo

KOMUNISMOA

ALA EXTINTZIOA!

GORA PROLETALGO IRAULTZAILEA!

        Badakigu XX. mendeko iraultzaileek, beren garaietan, “SOZIALISMOA ALA BASAKERIA!” aldarrikatu zutela. Baina gure ustez, Kapitalismo agonikoaren krisi orokorrak eta bere kolapsoaren prozesuak situazioa erabat larritu du, Humanitatearen geroa bera ere kolokan jartzeraino. Benetako basakeria hutsa izan baitzen Kapitalismoaren garapena XX. mende osoan zehar. Orain aurre egin behar diogu desafio ikaragarriagoari: sistema kapitalistak planeta osoko oreka ekologikoa irauli du, aldaketa klimatikoa eraginez, eta espezie humanoaren extintzioa posibilitate gisa agerian utziz. Honi gehitzen badizkiogu krisi ekonomiko larria, energia iturrien urritzea eta Inperialismoak abiatutako gerrak eta erasoak , panorama oso kezkagarria da. Hortik gure leloa. Kapitalismo inperialistak gure superbibentzia bera ere arriskuan jarri du. Ekoizpen Modu Komunistak bakarrik ziurta dezake Humanitatearen geroa.

         Planeta mailako klima aldaketari aurre egiteko, jarduera ekonomiko guztiak arrazionalki planifikatu behar dira mundu mailan. Hori erabat ezinezkoa da Kapitalismoaren baitan, non balioaren legeak dena kontrolatzen baitu. Ekonomia planifikatzeko produkzio tresnen nazionalizazioa eta sozializazioa egin behar da, eta horrek badu izen zehatzaa duela 150 urte baino gehiago: SOZIALISMOA.

        Bainan argi dugu Sozialismoa bi Ekoizpen Moduen arteko trantsizioaren garaia besterik ez dela, Kapitalismotik Sozialismorat doan aro zail eta borrokaz betea, zeinean klase sozialak, estatua eta patriarkatua progresiboki desagertuko baitira, etengabeko klase borroken emaitzen ondorioz. Sozialismoan klase borroka ez da desagertzen, areagotu egiten da. Hori da XX. mendeko prozesu iraultzaile guztien ikasgai nagusia: klase borroka egokiro gidatzen ez bada, laster ala berandu estatu aparatuetan eta alderdiaren egituretan estatu burgesia berria sortzen da, zeinak une batetik aurrera Sozialismoa likidatuko duen, edo sakonki balaztatuko eta ustelduko.

         Eta nor da Komunismoa eraikiko duen subjektu politikoa? Proletalgo iraultzailea, gure ustez. Kontzientzia eta praxi iraultzailea batera garatzen dugun langileok. Beraz, Proletalgo iraultzailea klase borroketan eraikitzen den subjektu iraultzailea da, ez da mekanikoki sortzen den zerbait. Teoria iraultzaileak ematen dio langilegoari ahalmena Kapitalismoa suntsitu, Botere politiko eta ekonomikoa bere eskutan hartu, Trantsizio Sozialista abiatu eta Komunismoa eraikitzeko. Teoria Iraultzaile Komunista Zientifikoa. Duela 150 urte Marx eta Engels eraikitzen hasi ziren, eta bere elaborazio prozesua etengabea da, edozein pentsamendu zientifiko bezala. Praxiaren Filosofia praktika iraultzailearen analisi sistematikoan oinarritzen da, ondoren berriro praktikara itzultzeko kiribil amaigabe batean. Teoria praktikatua, praktika teorizatua. “Teoria iraultzailerik gabe ez dago mugimendu iraultzailerik.

         Aurten Maitzaren Lehena egoera politiko larrian ospatuko dugu. Inperialismo anglo-yanki-sionistak sustatu eta eragin du Ukrainako gerra, Errusia suntsitu eta Fronte Multipolar Antiinperialista hobeki ahultzeko. Plandemia ondoren, orain gerra inperialista hau jasan beharko du Euskal Herri Langileak eta munduko gainontzeko Herri Langile guztiek. Oligarkia Globalistak bere botere absolutua atxiki nahi du.

         Guk argi diogu: Inperialismo anglo-yanki-sionistaren derrota gure lehentasuna da. Fronte Multipolarrak Ukrainan irabazten badu, Sirian egin duen bezala, Inperialismoa ahulduko da eta Iraultza Sozialistaren perspektibak hobetuko dira mundu osoan. Donbasseko Herri Errepublikek eta Errusiako federazioak gerra galtzen badute, Inperialismoa indartuko da eta gure aurkako zapalkuntza eta esplotazioa ere bai. Beraz, EUSKAL HERRIA BAI, OTAN EZ! oihukatzen dugu.

         Eta honekin batera, gogorazi nahi diegu euskal langile guztiei iaz esan genuena: “garai gogorrak datoz, antolatu eta borrokatu”. Garai gogorrago horiek hemen daude: inflazioak gogor jotzen gaitu, prekaritateak, langabeziak, esplotazioa lantokietan, murrizketak osasungintzan, irakaskuntzan eta zerbitzu sozialetan, lan istripuak, errepresioa... zerrenda amaigabea da. Oligarkiak bere irabaziak handitzeko Langile Klasea are zorrotzago zukutu eta esplotatu behar du. Eta gupidagabe zapaldu!

         Euskal langileok osatu behar dugu Euskal Herriko Proletalgo Iraultzailea, eta HERRITAR BATASUNAk gogoz eta gogor partze hartzen du prozesu honetan. Batasuna eraiki behar dugu, Euskal Nazio Askapenerako Mugimendu Sozialista Iraulzailea eraikitzeko, Euskal Iraultza Sozialista egiteko, Mundu mailako Iraultza Komunista aurrera eramateko. Ez dago beste biderik, IRAULTZA DA BIDE BAKARRA! Antolatu, formatu eta borrokatu gurekin batera, honekin ados bazaude.

         Hau guztia aldarrikatzeko elkartuko gara maiatzaren lehenean, eguerdiko hamabietan Barakaldoko Foruen plazan, Proletalgoa sinbolizatzen duen estatuaren aurrean. Dei egiten dizugu hara joateko eta HERRITAR BATASUNAn sartzeko.

         Badakigu bidea oso luzea eta korapilatsua izanen dela. Inperialismoa suntsitu ondoren klase borrokak areagotuko dira gainontzeko burgesien aurka, bainan esperantza badugu, laster ala berandu, Langile Klaseak botere osoa eskuratuko duela Euskal Herrian eta mundu osoan, klaserik, estaturik eta patriarkaturik gabeko sozietate libreak sortzeko, ekoizle askeen komunitate burujabeak:

KOMUNISMOA

Herritar Batasuna

2 Bideo 1 Bideo Argazkiak Deskargatu