ELKARTASUN IRAULTZAILEA DONBASSeko HERRI ERREPUBLIKEKIN!

HERRITAR BATASUNAk dei egiten dio Euskal Herri Langileari ahalik eta elkartasunik handienaz jokatzeko Donbasseko Herri Errepublikekin, zeinak gogorki erasotuak izaten ari baitira. Bereziki lagundu behar diogu Euskal Herria – Donbass Komiteari eskatuko diguten gauza guztietan. Haiek dira urte hauetan lan eredugarria egin dutenak eta orain haiek dute lehentasuna.

Deskargatu

ELKARTASUN IRAULTZAILEA

DONBASSeko HERRI ERREPUBLIKEKIN!

OTANen TERRORISMOAren aurka,

GERRA INPERIALISTAK

IRAULTZA SOZIALISTA BILAKATU!

        HERRITAR BATASUNAk dei egiten dio Euskal Herri Langileari ahalik eta elkartasunik handienaz jokatzeko Donbasseko Herri Errepublikekin, zeinak gogorki erasotuak izaten ari baitira. Bereziki lagundu behar diogu Euskal Herria – Donbass Komiteari eskatuko diguten gauza guztietan. Haiek dira urte hauetan lan eredugarria egin dutenak eta orain haiek dute lehentasuna.

        Agiri luze eta sakonagoa argitaratuko dugu bihar-etzi, bainan orain esan behar duguna biziki argia eta garbia da: OTAN erakunde terrorista eta genozida da, Kapitalismo Inperialistaren beso armatua, milioika hildako eragn dituena bere sorreratik bertatik. Egin dituen inbasio eta eraso inperialisten zerrenda amaigabea da. OTAN da eraso honen errudun nagusi eta bakarra.

        HERRITAR BATASUNAk bere erabateko eta baldintzarik gabeko elkartasun iraultzailea agertu eta erakutsi nahi dio Donetsk eta Luganskeko Herri Errepublikei, Europako antifaxismoaren lehen lerroa eta lubakia. Gudari iraultzale hauen kemena eta heroismoa miresgarriak dira, armak eskutan aurre egiten baitiote Ukrainiako Junta nazi-faxistari, beren babesle den Inperialismo anglo-yanki-sionistari, OTANi eta beren morroi europarrei. Donbassek bidea erakusten digu, Faxismoaren eta Inperialismoaren aurka nola borrokatu behar den. Hortzez eta haginez! Aurrera!

        HERRITAR BATASUNAk adierazi nahi dio Euskal Herri Langileari elkartasunik hoberena eta eraginkorrena, hemen bertan, gure lurraldean borrokatzea dela. Denok ikusten dugu nola gauzak gogortzen ari diren langileontzat, egunetik egun, taigabe. Orain, eguneroko zapalkuntza kapitalista aski izan ez balitz, gerra inperialista bat dugu Europan bertan, gainontzeko gatazka eta gerla guztiak ahantzi gabe: Palestina, Siria, Yemen, Libia, Irak, Libano, Afganistan, Kolonbia... Eraso, blokeo, zigor eta mehatxu inperialistak nonahi: Kuba, Korea, Venezuela, Bolivia eta Nikaraguaren aurka, Txina, Errusia eta Iranen kontra... Kapitalismo agonikoak mundua suntsitu nahi du hil aitzin!

        GERRA INPERIALISTAK IRAULTZA SOZIALISTA BILAKATU! Hori izan behar da kontsigna, Euskal Herrian eta mundu osoan. Kapitalismo Globalistaren krisi orokorra begi bistakoa da. Bere kolapsoa abiatua da, eta Humanitatearen desagertzea ebitatzen ahal duen indar sozial bakarra Proletalgoaren borroka iraultzailea da. Munduko mailako Iraultza Sozialista izan behar da gure helburu, iparrorratz eta norabide. Eta horretarako, antolatu, formatu eta borrokatu behar dugu, kolektiboki, guk aukeratutako antolakundean. Nork bere hautua eginen du. Iraultza da bide bakarra!

Adi mobiliazio guztietara!

Denok kalera!

Guztiok borrokara!

No pasarán!

Jotake, irabazi arte!!!

 

HERRITAR BATASUNA

Deskargatu