Burgesiak, COVID-19ko pandemia estalgarri, mundu mailako langile-klasearen aurka eta, gure borroka-eremu espezifikoan, Espainiako Erresuma izeneko estatu kapitalista eta inperialistak zapaldutako nazio bakoitzeko Herri Langile guztien aurka eragin duen eraso ankerraren aurrean, Nazioarteko Konferentziako kideak diren AGORA GALIZA-UNIDADE POPULAR, HERRITAR BATASUNA eta NACIÓN ANDALUZA erakundeek honako hau adierazi nahi dugu:
KORONABIRUSA INPERIALISMOAREN GERRARAKO TRESNA DA
Aurreko agirian, martxoaren 3koan, “Euskal Langileriaren independentziaren alde”, esan genuen biziki susmagarria iruditzen zitzaigula COVID-19 eritasuna Txina eta Estatu Batuen arteko gerra komertzialaren erdian agertu izana. “Txiripa ote? Geroak erranen” idatzi genuen. Hamaika egun joan dira harez geroztik.
EUSKAL LANGILERIAREN INDEPENDENTZIAREN ALDE!
Gaur, 2020ko martxoaren 3an, HERRITAR BATASUNAko militanteok Euskal Langileriaren eguna aldarrikatu nahi dugu, 1976an Gasteizen burgesia espainolistaren polizia frankistak egin zuen sarraski terroristaren oroimenez.
IRAULTZA DA BIDE BAKARRA
Egoera politiko eta soziala aztertzeko unean, lau faktore nagusi errepikatzen dira maila guztietan, hala Euskal Herrian, nola zapaltzen gaituzten bi estatu inperialistetan ere, Frantziako Errepublikan eta Espainiako Erresuman. Gauza bera gertatzen da Europan, baita planeta osoan ere. Klase borroka guztiak elkarloturik eta harremanetan baitira.
Argalaren pentsamenduak bizirik dirau!
Orain dela 41 urte, Espainiako Estatuko mertzenarioek jarritako bonba batek suntsitu zuen Argalaren gorputza. Ez, ordea, haren pentsamendua. Hauxe da utzi zigun ondarea eta bizirik dagoena.
Espainiaren egungo erasoaldia Euskal Herriaren aurka edo
Gure web orrian orain dela gutxi argitaratutako iritzi-artikulu bikain batek ohartarazten zigun martxan dagoen Espainiako estatuak bultzatutako erasoaldi espainolista (Espainiako estatu-buruaren “bisitak”, espainiar selekzioek Hego Euskal Herriko kirol-instalazioetan lehiatzen, espainiar armadaren agerraldiak gurean:
CHE-K BOLIVIAN BORROKA EGIN ZUEN
Nazioarteko Konferentziak, munduko mailarako mugimendu iraultzaile sozialista/komunistaren berreraikitzean laguntzeko asmoa duten antolakundeen koordinazioak, irmotasun guztiarekin kondenatzen du Bolivian Oligarkiak eta Inperialismo yankiak burututako estatu-kolpea,
BESTE BEHIN ERE ABSTENTZIO AKTIBO ETA IRAULTZAILEA
Azaroaren 10an egingo diren hauteskundeen aurrean, apirilaren 28an eta Maiatzaren 26an egin zirenen aurrean dei egin genuen bezala, herri langileari abstentzio aktibo eta iraultzailea egiteko deitzen diogu. Kasu guztietan arrazoi berberengatik.
Catalunyako Herri Langileak bidea erakusten digu
Azken aste honetan erakutsi duten duintasuna, kuraia, adorea, indarra eta kemena miresgarriak dira. Eta eredugarriak guretzat. Hauxe da Euskal Herri Langileak berriz hartu behar duen bidea, sekula santan abandonatu behar ez zuena. Borrokaren bidea, INDEPENDENTZIA eta SOZIALISMOAren bidea. EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTAren bidea.
HERRITAR BATASUNA DONA SUPORT AL POBLE TREBALLADOR CATALÀ
Tal com era de preveure, els mecanismes del regne Opressor segueixen fent la seva comesa, assenyalant l'únic camí que ofereix, la presó.
La classe política catalana, la dreta i la oligarquia catalana, SEMPRE han sigut una de les cuatre potes que han sostingut al regne d’Espanya.
Herritar Batasuna Kongresuko prozesua
Hauxe da HERRITAR BATASUNAren Lehen Kongresurako proposatzen den testua: OINARRI TEORIKO ESTRATEGIKOAK.
Edonork egiten ahal ditu ekarpenak, kritikak, iradokizunak, iruzkinak, proposamenak.
GUDARI EGUNA 2019 GORA ATZOKO, GAURKO ETA BIHARKO GUDARIAK! HERRITAR BATASUNAk EUSKAL HERRI LANGILEAri
Muduko Herri Langile guztiok, geure burua askatzeko guduan, eskura ditugun borroka molde guzti-guztiak erabiltzeko eskubidea eta betebeharra dugu. Hori da mendez mende klase sozial zapaldu, esplotatu eta desjabetuon Historiak irakatsi diguna
HERRITAR BATASUNAk HERRI LANGILE KATALANARI: EUSKAL HERRIAN ETA CATALUNYAn, IRAULTZA DA BIDE BAKARRA!
HERRITAR BATASUNAk bere indar guztiez kondenatzen ditu Espainiako Erresuma izeneko estatu inperialista, torturatzaile, etnozida eta terroristak atzo Catalunyan egin zituen atxiloketak.
G7 AKATU! KAPITALISMOA SUNTSITU! SOZIALISMOA ERAIKI!
Gaur bertan, arratsaldeko 7:30etan elkartuko dira Euskal Herrian, Miarritzen, hain zuzen ere, G7 izeneko bilkuran, munduko estatuburu inperialistarik boteretsuenak, eta beraz, terroristenak, hiltzaileenak, zapaltzaileenak eta torturatzaileenak:
BIHAR, DENOK ORREAGARA!
HERRITAR BATASUNAk dei egiten dio Euskal Herri Langileari, eta bereziki Euskal Langileriari bihar, abuztuaren 15ean INDEPENDENTZIAREN EGUNERA joateko. Askotariko aukerak daude parte hartzeko, hasi Orreaga Fundazioak antolatzen duen mendi martxa, zeina 10etan abiatuko baita Auzperriko frontoitik,
SOZIALDEMOKRAZIA AUTONOMISTAREN SATELIZAZIOA ETA EUSKAL IRAULTZAREN GAURKOTASUNA
Nafarroa Garaian, okupazio militarraren menpeko gobernu autonomiko espainolaren osatze prozesua biziki argigarria izan da. Denok dakigunez, PSOEko Maria Txibitek, autonomia erkidego horretako presidenteak bere gobernua osatu berri du, Geroa Bai/PNV, Podemos eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin.
NAZIOARTEKO ADIERAZPENA MUGIMENDU IRAULTZAILE SOZIALISTA/KOMUNISTA BERRERAIKITZEAREN ALDE
Kapitalismoaren fase inperalistak miseria eta gosea, langabezia, soldata baxuak eta prekarietate laborala, gatazka etnikoak eta arpilatze gerrak, bestrik ez du eragiten, eta Planeta ondorio kalkukaezinak dituen krisi ekologiko batera eramaten du, zeinak gure espeziea arriskuan jartzen baitu.
MAIATZAK 1 : LANGILERIAK SOZIALISMOA, SOZIALISMOAZ INDEPENDENTZIA!
Aurtengo Maiatzaren Lehena bi gertaeren argitan eginen dugu. Bata, sistema kapitalistak ezkutatua eta isildua, Estatu Frantseseko txaleko horien mugimendu langile borrokalari miresgarri eta heroikoa. Bestea, sistemak handizki zabaldua eta hedatua, Estatu Espainoleko hauteskunde orokorren ikuskizun triste eta negargarria.
BERRIZ ERE, ABSTENTZIO AKTIBO ETA IRAULTZAILEA!!
Agiri honen bidez HERRITAR BATASUNAk berresten du bere erabakia, hau da, 2019an Euskal Herrian okupazio militar frantses eta espainolaren menpe eginen diren hauteskundeetan abstentzio aktibo eta iraultzailea egitea.
Gazte- eta ikasle-mugimenduaren zenbait militantek pairatutako jazarpen polizialaren aurrean
Gazte- eta ikasle-mugimenduaren hiru kide, gutxienez, jazarpen polizial larriak sufritu dituzte: segimenduak, mehatxuak, telefono-dei anonimoak... Honen aurrean, Herritar Batasunak gazte hauei, lehenik eta behin, gure elkartasunik sakonena adierazi nahi die. Bai eta haien ausardia txalotzea ere.