Agiri honen bidez HERRITAR BATASUNAk bere analisiak eta gogoetak partekatu nahi ditu Euskal Herri Langilearekin eta munduko gainontzeko Herri Langile guztiekin, Inperialismoaren Munduko Ordena Berria kolokan jarri den kinka larri honetan.
KAPITALISMOAREN KOLAPSOA :
IRAULTZA DA BIDE BAKARRA!
Egun hauetan hilabete egin du Donbasseko Herri Errepublikek eta Errusiako Federazioak kontraofentsiba antifaxistari ekin ziotela. Historiaren motorra den klase borrokak azeleragailua zapaldu du sakonki, eta lurrikara geopolitikoak, ekonomikoak, kulturalak eta militarrak gertatzen ari dira non-nahi gure begi aurrean. Agiri honen bidez HERRITAR BATASUNAk bere analisiak eta gogoetak partekatu nahi ditu Euskal Herri Langilearekin eta munduko gainontzeko Herri Langile guztiekin, Inperialismoaren Munduko Ordena Berria kolokan jarri den kinka larri honetan.
ERRADIKALA IZATEA , ERROETARA JOTZEA DA
Gertaera uholde honen aurrean, normala da nahasita egotea. Zaila da datuen oihan izugarrian orientatzea. Iraultzaileak garenez, gure betebeharra erradikalak izatea da, hots, arazoen erro sakonetara jotzea, gertatzen ari dena ulertu ahal izateko. Historiaren hari gorria aurkitu, Kapitalismoaren labirintotik bizirik aterako bagara...
Kapitalismoa egunetik egunera kolapsatzen ari da gure begien aitzinean. HERRITAR BATASUNAk urte hauetan behin eta berriz iragarri izan du Sistema Kapitalista bere muga historikoetara iristen ari zela, duela 150 urte baino gehiago Karl Marxek DAS KAPITAL liburu giltzarrian analizatu zuen bezala. Geroago, 1929an, Henryk Grossmann militante komunista iraultzaileak sintesi bikaina idatzi zuen, iraultzaile guztiok arretaz irakurri eta sakonki estudiatu beharrekoa: “Kapitalaren metaketa eta Sistema Kapitalistaren erroiztearen legea”.
Liburua Espainolez eros daiteke, Henryk Grossmann: “La ley de la acumulación y el derrumbe del sistema capitalista”. Siglo XXI editores, México, 1976. ISBN 978-968-23-0433-0, eta Ingelesez dago eskura, dohainik, esteka honetan:
https://www.marxists.org/archive/grossman/1929/breakdown/
Zorrozki laburbilduz, Kapitalismoa garatzen den neurrian, bere kontraesanak areagotzen dira. Kapitalaren metaketa aurrera doan heinean, bere osaera organikoa gero eta altuagoa da, eta ondorioz Burgesiak lortzen dituen irabaziak gero eta urriagoak dira. Kontzeptu klabe hau, Karl Marxek DAS KAPITAL obran, hirugarren liburukian, “irabazien tasaren beheranzko joeraren legea” izendatu zuen. Joera ekonomiko ineluktable honek Kapitalismoa bere kolapso eta hondamendira eramanen du. Kontua da Burgesia, sistemaren sorreratik, kontrajoerak jarri dituela martxan etengabe, sistema bizirik iraunarazteko. Kontrajoera hauek eragin dute mendez mende Kapitalismoaren garapen eta eboluziokrisiez betea, eta XX. mende hasieran Inperialismoa sortu zuten. Monopolioen Kapitalismoa, geroago Transnazionalen Kapitalismo bilakatu dena. Norbaitek honetan sakontzeko gogorik baleza, hona hemen laburpen argia eta mamitsua:
https://marxismocritico.files.wordpress.com/2013/09/38carcanholo1.pdf
KAPITALISMO AGONIKOAREN KOLAPSOA
Kapitalismoaren azken fasea Inperialismoa da, Leninek maisuki 1916an aztertu zuen bezala. HERRITAR BATASUNAren analisia da Kapitalismo agonikoa dela, hain zuzen ere, Inperialismoaren azken fasea, gaur egun bizitzen ari garena. Prest gaude tesi hau eztabaidatzeko nahi lezaketen iraultzaile guztiekin, eta norbaitek gai determinante honetan ere sakontzeko gogorik baleza, jo beza esteka hauetara:
https://proletarios.org/books/LENIN-Imperialismo-fase-superior-del-capitalismo.pdf
https://www.marxists.org/francais/lenin/works/1916/vlimperi/imperialisme.pdf
Norbaitek gaian areago sakondu nahiko balu, eta HERRITAR BATASUNAren analisiak eta ildo politikoa zertan oinarritzen diren jakin, hona hemen hiru testu argigarri, bata Espainolez eta beste biak Ingelesez, Inperialimoaren gaia zientifikoki eta ikuspegi iraultzailetik jorratzen dutenak:
https://iniciativacomunista.org/2022/01/25/la-otan-rusia-y-el-fetiche-del-interimperialismo/
https://resistir.info/livros/imperialism_john_smith.pdf
https://mronline.org/2019/01/02/is-russia-imperialist/
Beraz, azken urteotan ikusten ari garena hauxe bera da: Kapitalismo agonikoaren kolapsoaren hasiera, zeina modu agerian hasi baitzen 2009ko krisi finantzariarekin. Inperialismoaren frakzio hegemonikoa den Oligarkia anglo-yanki-sionista oso kontzientea izan da egitate honetaz hasiera-hasieratik, eta aldez aurretik martxan jarri zituen, 2001az geroztik, mekanismo guztiak Sistema Kapitalistaren erroiztea eragozteko eta Kapitalaren metaketaren beste ziklo historiko bat abiatzeko, II. Mundu Gerra ondoren 1945-1975 urteetan gertatu zen bezala.
Oligarkiaren helburu estrategiko hau kontuan hartu gabe, ez dago gaur egungo egoera geopolitikoa ulertzerik. Kapitalismoa hil ala biziko borrokan sartu da, eta Basapiztia kapitalista edozein gauza egiteko prest dago bizirauteko. Baita Humanitatearen zati handi baten exterminioa ere! “Mende Amerikar Berria” antolatu nahi dute etengabeko gerren bidez, harik eta hegemonia absolutua planeta osoan berriz eskuratu arte. Ikus dezagun nola hasi zen gerra iraunkorraren prozesua, zeinaren erroa XX. mendeko 70-80 urteetan sortu zèn Neoliberalismoraino iristen baita.
2001eko irailaren 11an Oligarkia Globalistak antolatu zituèn autoatentuak estrategia ofentsibo honen baitan ulertu behar ditugu. Ekintza terrorista hauen bidez XXI. mendeko lehen bi gerra prebentiboak legitimitate osoz abiatu zituzten Ameriketako Estatu Batuek: Afganistan eta Irak. Hala ere, dena 1989an abiatu zen, Inperialismoak Gerra Hotza Sobiet Batasunari irabaztean...
Sobiet Batasuna eta Bloke Sozialistaren kolapsoa gertatutakoan, eta Txinak merkatu ekonomiaren alde egin zuèn apustua sendotu ondoren, USA jaun eta jabe zen mundu unipolar batean, non botere absolutua baitzuten: ekonomikoa, politiko, militarra, kulturala... Garaia iritsia zen hegemonia totala sistematikoki erabiltzeko, Amerikar Inperioa beste ehun urtez luzatzeko.
“Munduko Ordena Berria” 1989ko abenduaren 20an abiatu zuten, Berlingo Harresia erori ondoren, Amerikako Estatu Batuek Panama inbaditzean. Geroago kontsolidatu zen, 1991tik aurrera, Yugoslaviaren suntsitze genozidarekin. Humanitatearen etsaia den Oligarkia anglo-yanki-sionistak gerrak non-nahi lehertu zituen hamarkada horietan, urtero nazio bana suntsitzen baitzuten: Palestina, Irak, Afganistan, Libano, Siria, Yemen, Libia, Sudan, Haiti, Somalia...
“Gaizkiaren Ardatza” aipatu zuen George Bushek 2002an: USAk birrindu behar zituèn estatuen zerrenda. Irak guztiz xehetuta, Iran eta Korea oraindik ez dituzte suntsitu. Kuba eta Venezuela ere ez. Momentuz... Inperialismoaren asmoak ez dira aldatu. Lehentasunak, aldiz, bai...
Hala ere, gerra hauek guztiek, eta bere bidez egindako lapurreta eta arpilatze sistematikoek ez zuten lortzen Kapitalismoaren krisi terminala sendatzea, ezta estabilizatzea ere. Gero eta nabariagoa da, 2009 krisiaz geroztik, sistema bizirik mantentzeko irabazien tasa igo behar dela kosta ahala kosta, eta hori lortzeko bide bakarra dagoela: lehengaiak eta lan indarra merkatzea. Esplotazio kapitalista zorroztea eta areagotzea planeta osoan. Honek ezinbestez behartzen du Inperialismoa gainirabazien iturri posible guztiak bilatzera, edonon, edonola, edonoiz.
Horretarako, gerra eta erasoen ziklo amaigabe batean murgildu ziren. Sistema Inperialistaren kontrol absolututik kanpo zeudèn estatuak suntsitu edota erabat subordinatu behar ziren kosta ahala kosta. Honek esan nahi du XX. mendeko iraultzetatik sortutako estatu erlatiboki burujabeak eta oraindik guztiz menderatugabeak militarki inguratzea eta erasotzea: Txina, Errusia, Iran, Kuba, Venezuela, Korea, Nikaragua, Aljeria, Vietnam, Bolivia, Yemen, Siria...
Mundu unipolar bat lortu, USAren mende, eta bere inguruan, sateliteak: Erresuma Batua, Kanada, Australia, Zeelanda Berria, Europar Batasuna, Japonia ... Guztien gainetik, Sionismoaren elitearen estrategia globalista.
Ikuspegi geopolitiko honetan kokatzen dugu koronabirusaren pandemia. 2020ko martxoaren 14ko agirian esan genuen argi eta garbi koronabirusa Inperialismoaren gerra tresna zela. Komeni da duela bi urte esan genuena hemen errepikatzea, bere garaian jende askok ez baitzuen ongi ulertu, eta orain, aldiz, baditugu denok aski elementu orduan esan genuena hobeki ulertzeko:
KORONABIRUSA INPERIALISMOAREN GERRA TRESNA DA
“Euskal langile iraultzaile guztiek jakin behar dute Inperialismo hegemonikoa den bloke anglo-saxoi-sionistak, eta bere adierazpen estatal nagusia den Ameriketako Estatu Batuek, bere sateliteak diren Erresuma Batuarekin eta Israelen izen historikoa usurpatu duen kolonia sionistarekin batera, gupidagabeko gerra globala abiatu dutela Humanitate osoaren aurka, haien Langile Klaseak ere barne. Klase borroka aurkitzen baita gertarera hauen guztien bihotzean. Beren helburua, agonia genozidan aurkitzen den Sistema Kapitalista iraunaraztea da, eta bereziki Sistema Inperialistan elite, klase eta estatu hauek duten hegemonia absolutua. Horretarako, edozein gauza egiteko prest daude, egunotan ikusten ari garen bezala.
(...) Borroka hau luzea eta gogorra izanen da, eta mundu mailakoa. Ez dugu zalantzarik Herri Langileok irabaziko dugula, Venezuelatik Palestinara, Kubatik Yemenera, Txiletik Siriara, Iraketik Filipinetara, Boliviatik Koreara. Lehenago adierazi izan dugun bezala, bat egiten dugu Erresistentzia Antiinperialistaren Ardatzarekin, beti ere argi eta garbi azalduz gure helburua mundu mailako Iraultza Sozialista dela, klase, estatu eta patriarkaturik gabeko planeta aske baten bidean.
Lehentasuna, une hauetan, Inperialismo hegemoniko yanki-sionista fronte guztietan derrotatzea da, III. Mundu Gerrak eztanda egin baino lehenago. Eta leherketa kriminal hori gertatzen bada, Estatu Batuak eta bere satelite guztiak garaitzea, Stalingraden eta Berlinen Langile eta Nekazarien Armada Gorriak II. Mundu Gerran egin zuen bezala.”
INPERIALISMOAREN PLANGINTZA ETA OFENTSIBA GLOBALA
Zorigaitzez, III. Mundu Gerrak eztanda egin du, non eta Ukrainan, II. Mundu Gerra hasi zèn Poloniatik ez oso urrun. Ukrainaren mendebalde osoa orduan Poloniako lurraldeak ziren. Historiaren ironia tragikoak... Inperialismo anglo-yanki-sionistaren plangintza eta ofentsiba globala ongi aztertu behar dugu, bere geoestrategia ulertu ahal izateko. Bestela, aise desorientatuko gara gertaeren etengabeko zurrunbiloan eta taigabeko gerra propaganda toxikatzailean. Iparroratza beti argi: Inperialismoaren aurka borrokatu beti, aurkitzen den tokoan aurkitzen dela, Iraultza Sozialista helburu dugula. Klase independentziari eutsi, estrategikoki, eta unean uneko aliantza taktikoak egin.
Inperialismoaren ofentsiba globala laburbiltzeko, fase honetan Errusia eta bere aliatuak, Bielorrusia eta Donbasseko Herri Errepublikak garaitu nahi dituzte Ukrainan. Inperialismoaren garaipena ezinezkoa balitz, eta hala dirudi, OTANek fronte berriak irekiko dizkio Errusiari etengabe, hura higatu eta odolustu nahian: Georgia, Finlandia, Azerbaijan, Suedia, Estonia, Letonia, Lituania, Polonia, Hungaria, Eslovakia, Errumania, Bulgaria, Txekia... Berriki Kazakhstanen saiatu ziren fronte berria irekitzen, bainan Errusia eta Txina azkar indargabetu zuten krisia. Hats handiko estrategia da aurrean duguna, urte luzez iraunen duena. Horretarako prestatu behar dugu.
Ukraina demokratiko eta neutral baten alde gaude, eta horregatik babesten dugu Errusia eta Donbasseko Herri Errepublikek abiatu duten kontraofentsiba antifaxista. Ukrainan gaur egun ilegalak eta jazarriak diren alderdi guztiei dagokie lehenbailehen Batasun Nazionaleko behin-behineko Gobernua osatzea, Zelensky sionistaren erregimen nazifaxista neutralizatzea eta gerrari amaiera ematea, behin kontraofentsiba antifaxistaren helburuak lortuta. Hori da irtenbide egokiena.
Bainan ez gaitezen engaina. Inperialismoak gerrak xaxatzen saiatuko da behin eta berriz, hala Errusia makurrarazteko, nola Txina belaunikarazteko ere. Eta berdin-berdin egin nahi du Fronte Multipolarreko estatu guzti-guztiekin: Iran, Korea, Kuba, Yemen, Venezuela, Nikaragua, Palestina, Libano, Irak, Bolivia, eta abar. Hauxe da Joe Bidenek azken egunetan aipatu duen eta USAk lideratu behar duen Mundu Ordena Berria. Mundu Unipolarra, alegia.
Errusiak abiatu duen kontraofentsiba antifaxista zinezko Rubikon zeharkatzea izan da, ez baitago atzera bueltatik. Gerra ziklo honetatik aterako gara, edo Inperialismoaren erabateko garaipenarekin, edo bere hondoratzearekin. Mundu Unipolarra ala Mundu Multipolarra, ez dago erdibiderik. Historiaren fase berri batean murgildu gara: Modernitate kapitalistaren amaiera.
Beraz, iraultzaileok oso kontziente izan behar dugu Inperialismo anglo-yanki-sionista benetako IV REICH dela, nazifaxisten oinordeko zuzenak. Egunotan horixe bera ikusten ari gara Ukrainan, eta lehenago, 1945etik, hain zuzen ere, horixe bera ikusi izan dugu beti. Paperclip Operation, adibidez, non 1.600 zientifiko nazi baino gehiago eraman zituzten Alemaniatik Estatu Batuetara, armagintzaren ikerkuntza lan egiteko. Haien artean, Wernher Von Braun, geroago NASAko eleduna izan zena.
Euskaraz: Paperclip Operazioa - Wikipedia, entziklopedia askea.
Espainolez: https://es.wikipedia.org/wiki/Operaci%C3%B3n_Paperclip
Frantsesez: Opération Paperclip — Wikipédia (wikipedia.org)
Bainan beharbada Paperclip Operation haren adibiderik paradigmatikoena, Reinhard Gehlen jeneralaren historia da, zeina lotura zuzena baitu gaur egungo OTANekin eta GLADIO sareekin. Nazia goitik behera, ODESSA antolakundeaen sortzaileetako bat izan zen. Bere lana, SSak babestea zen, haiei ezkutalekuak lortuz Espainia frankistan, edota Hego Amerikan. Reinhard Gehlenek lan handia egin zuen urte luzez Ukraina, Estonia, Letonia eta Lituaniako nazi faxistekin, haien artean, Stepan Bandera. Jeneral nazi hau Alemania Errepublika Federaleko zerbitzu sekretuen burua izan zen. Hona hemen aingerutxoaren biografia, denen eskura:
Espainolez: https://es.wikipedia.org/wiki/Reinhard_Gehlen
Frantsesez: https://fr.wikipedia.org/wiki/Reinhard_Gehlen
Ingelesez: https://en.wikipedia.org/wiki/Reinhard_Gehlen
Stepan Bandera, nazifaxista ukrainarrari buruz:
Euskara: https://eu.wikipedia.org/wiki/Stepan_Bandera
Espainola: https://es.wikipedia.org/wiki/Step%C3%A1n_Bandera
Frantsesa: https://fr.wikipedia.org/wiki/Stepan_Bandera
Naziak Espainian, zerrenda ofiziala:
https://es.wikipedia.org/wiki/Anexo:Nazis_reclamados_a_Espa%C3%B1a_por_el_Consejo_de_Control_Aliado
Aipa ditzakegu bi nazi ezagun, Otto Skozerny eta Léon Degrelle, biak Espainia frankistan lasai bizi izandakoak, edota Ante Pavelic, ustatxa nazifaxista kroaten buruzagia, Madrilen babestu zena eta hantxe exekutatua izan zena. Eta beste hamaika mila, bainan uste dugu argi gelditu dela 1945ean III. REICHeko koadro eta funtzionario naziak masiboki integratu zirela Inperialismo yankiaren egitura guztietan. CIAn, OTANen, NASAn, Pentagonoan, Unibertsitaeetan...
Otto Sorzeny, Euskaraz: https://eu.wikipedia.org/wiki/Otto_Skorzeny
Espainolez: https://es.wikipedia.org/wiki/Otto_Skorzeny
Frantesesez: https://fr.wikipedia.org/wiki/Otto_Skorzeny
Léon Degrelle, Euskaraz: https://eu.wikipedia.org/wiki/L%C3%A9on_Degrelle
Espainolez: https://es.wikipedia.org/wiki/L%C3%A9on_Degrelle
Frantsesez: https://fr.wikipedia.org/wiki/L%C3%A9on_Degrelle
Ante Pavelic, Euskaraz: https://eu.wikipedia.org/wiki/Ante_Paveli%C4%87
Espainolez: https://es.wikipedia.org/wiki/Ante_Paveli%C4%87
Frantsesez: https://fr.wikipedia.org/wiki/Ante_Paveli%C4%87
ODESSA antolakunde naziar buruz:
Euskaraz: https://eu.wikipedia.org/wiki/ODESSA
Espainolez: https://es.wikipedia.org/wiki/ODESSA
Frantsesez: https://fr.wikipedia.org/wiki/Odessa_(organisation)
Eta bukatzeko, CIAren sorrera nazia:
Espainolez: https://es.wikipedia.org/wiki/Relaci%C3%B3n_de_la_inteligencia_estadounidense_con_criminales_de_guerra_alemanes_y_japoneses_tras_la_II_Guerra_Mundial
KAPITAL FINANTZARI ANGLO-YANKI SIONISTAREN KOLAPSOA ETA
DOLARRAREN GAINBEHERA
Inperialismoanglo-yanki-sionistaren nagusitasun unipolarraren funtsezko osagaia da finantza-kapital anglo-yanki-sionista (FKAYS aurrerantzean) zeinak Wall Street eta Londreseko City finantza-plaza nagusiak baititu, eta nazioarteko finantzetan erabat hegemonikoa dena.
FKAYSaren hegemonia honek dolarraren moneta-hegemonia du ondorio eta kausa, aldi berean. Honen oinarri materialak, berriz, dira Amerikako Estatu Batuen eta beste estatu inperialisten babes politiko-militarra, alde batetik, eta, bestetik, kapital adar hau osatzen duten enpresen lehiakortasuna.
FKAYS, bere kabuz, gainirabazi inperialisten oso iturri garrantzitsua izateaz gain, gainontzeko kapital inperialisten funtsezko bazkidea ere, azken hauek euren gainirabaziak harrapatu ahal izateko. Areago, nazioarteko finantza-sistema osoa esplotazio inperialistaren tresna bilakatu du eta, gainera, Inperialismoaren tresna politikoa ere bada, Amerikako Estatu Batuek haren aginduetara makurtzen ez diren estatuak zigortzeko bidea duen aldetik. FKAYS-ren sistemaren barruan estatu horien dituzten aktiboak lapurtzen (esaterako, bereziki esanguratsua eta eskandaluzkoa den Venezuelaren urrearen lapurreta, edota egunotan Afganistan eta Errusiaren erreserbak) edota haien mundu-merkaturako sarrera oztopatuz eta garestituz.
Ez da harritzekoa, beraz, Inperialismo anglo-yanki-sionistaren FKAYS-ren nagusitasuna defentsa helburu estrategikoa izatea. Dolarrak nazioartean duen truke-bidea, ordainbidea eta balio-erreserba izateko nagusitasuna defentsa honen parte bat delarik.
Baina ez da harritzekoa ere periferia kapitalistaren hainbat estatu FKAYS eta dolarrarekiko menpekotasuna mugatzen saiatzea. Haientzat duen izaera esplotatzaile eta zigortzailea aski ongi ezagutzen baituta. Honetan Txina izan da aitzindari eta arrakastatsuena. Merkataritzako aldebiko akordioen sistemak sortuz dolarra saihesteko edo, behintzat, mugatzeko. Edozelan ere, politika hauek FKAYS-Dolar sistema ahultzea ekarri dute, zeina areagotu baita azken egunotan Errusia ezarritako zigorrekin. Estatu askok ikusi baitute sistema hori tranpa bat dela. Eta, ondorioz, alternatibak bilatzen ari dira, Txinak irekitako bidea jarraituz.
Bestalde, inperialistek beraiek ere ahuldu dute euren FKAYS-Dolar sistema kuttuna. Krisi kapitalistaren aurrean “diru erraza” delako politikak erabiliz (interes tasa baxuak, “quantity easing”....) dolarra balio-gordailu den aldetik ahuldu dutenak. Dolar batek adierazten duen balioa gutxitzen dutelako politika horiek. Krisia baretzeko eraginkortasuna galtzen dituztenak gainera. Azkenean estanflazioa edo hiperinflazioa ekar baitezakete.
Horiek hala, FKAYS-Dolar sistemak ez dauka luze irauterik. Eragile endogenoek eta exogenoek haren hondoratzea ekarriko baitute. Lehenak izan daitezke krisi kapitalista bat edota finantza-paniko bapatekoa. Bigarrenak izaera geopolitikoa izango dira, seguruenik. Esaterako, Fronte Multipolarraren estatuak sistematik ateratzeko erabaki sendoa, haien arteko merkataritza beste modu batean antolatzeko. Edozelan ere, FKAYS-Dolar sistemaren porrotaren emaitzak izango dira, alde batetik, oraindik ezagutu ez den mundu-depresio handi bat, 1929ko edo 2008ko haiek baino askoz okerragoa, eta, bestetik, mundu- sistema kapitalista moneta- eta merkataritza-gune ezberdinetan zatitzea, joan den mendeko 30en hamarkadaren antzeko panorama batera itzuliz.
Honek guztiak ekarriko du erdigune inperialistako langile-klaseen bizi-maila nabarmen okertzea: aipatutako krisi kapitalistagatik, gainirabazi inperialisten galtzeagatik eta gastu militarra handitzeagatik, zeinak murrizketa gogorrak eraginen baititu osasungintzan, irakaskuntzan, zerbitzu sozialetan, pentsioetan... Herrialde inperialistetan Iraultza Sozialistarako baldintzak sortuko dira beraz. Hala ere, ezin dira baztertu Faxismoa edota Inperialismoak azken erokeria militarista bat egiteko asmoa izatea. Inoiz ez baita ikusi klase zapaltzaile batek bere boterea boluntarioki eta bakebidez abandonatzea derrota militarraz baizik.
Honi buruz sakontzeko, Espainolez, Frantsesez eta Ingelesez:
https://es.wikipedia.org/wiki/Hegemon%C3%ADa_del_d%C3%B3lar_estadounidense
https://www.sinpermiso.info/textos/hegemonia-del-dolar-y-el-crepusculo-del-imperio
https://braveneweurope.com/michael-roberts-the-relative-decline-of-us-imperialism
https://thenextrecession.wordpress.com/2012/08/29/the-republicans-and-the-gold-standard/
FRONTE MULTIPOLARRAREN GARAIPENAREN ALDE
Aurreko agirietan aritu gara honetaz luze eta zabal, beraz, azken hilabetean esandakoa berriz aipatuko dugu hemen:
“Aukera historikoa dugu Inperialismoa suntsitzeko, eta horregatik HERRITAR BATASUNAk bere sustengu kritikoa ematen dio Fronte Multipolarrari. Sustengua, zeren eta Bloke Sozialista hondoratu zenetik lehen posibilitate erreala baita planeta bost mendez esklabizatu duen Mendebaldeko Inperialismoa suntsitzeko. Eta biziki kritikoa, zeren eta sozialista iraultzaileak baikara, eta gure helburu estrategikoa klaserik, estaturik eta patriarkaturik gabeko sozietateak eraikitzea baita. Fronte Multipolarreko estatuetan dagoen estatu kapitalismoarekin ez gara inolaz ere identifikatzen. Bainan estatu kapitalismo horiek antiinperialistak diren heinean, beren erresistentzia babesten eta txalotzen dugu. Argiro mintzatzeko, Errusiaz, Iranez, Txinaz, Kubaz, Venezuelaz, Koreaz, Nikaraguaz, Siriaz, Palestinaz, Yemenez, Libanoz, Irakez, Maliz eta abarrez ari gara.” Otsailaren 25eko agiria.
“Inperialismoaren propagandaz erabat intoxikatuta ez dagoen edonor berehala ohartuko da Fronte Multipolarraren baitan kokatzen direla XX. mendean izan diren Iraultza Sozialista eta Antiinperialista gehienak: Errusia eta Bielorrusia, Txina, Korea, Iran, Kuba, Nicaragua, Venezuela, Siria, Yemen... Herrialde hauek guztiek Inperialismoarekin hautsi eta batzuk Komunismoranzko Trantsizio Prozesu Sozialistak abiatu zituzten. Sozialismoa, gure ustez, Kapitalismotik Komunismoraino luzatzen den trantsizioa baita.
Zorigaitzez, kanpoko eraso inperialistengatik eta barneko estatu burgesiaren intesengatik, gehienek atzera jo behar izan zuten. Erritmo, prozesu eta ondorio oso derberdinekin, beti ere. Sobiet Batasuna kolapsatu zen eta Kapitalismoa berriz ezarria izan zen Bloke Sobietiko guztian. Txinan Kapitalismorantz atzera jo zuen modu progresiboan, sistemaren hausturarik gabe. Koreak gerran segitzen du Estatu Batuen aurka, eta bere lurraldeko hegoaldean leporaino armatuta dagoen kolonia yankia antolatu dute. Kubak kontzesio ekonomikoak egin behar izan zituen ez hondoratzeko. Iranen Iraultza Islamikoa egin zuten, ezaugarri guztiz diferenteak dituen prozesua, eredu sozialistatik urrun, bainan hala ere, Inperialismoaren aurkako borroka frontalean, eta gainontzeko herrialde antiinperialisten laguntzailea: Palestina, Libano, Yemen, Siria, Irak, Venezuela...
Herrialde hauek guztiak gaur egun estatu kapitalismoaren baitan kokatzen ahal ditugu. Bainan hala ere, Inperialismoaren erasoak jasaten segitzen dute etengabe. Zeren eta ez baitira erabat makurtzen bere interesetara. Estatu kapitalistak izanik ere, beren burgesia nazionalak dituzte, eta beren populazioaren ongizateaz hala edo nola arduratzen dira. Eredu kaltegarriak dira Kapitalismoaren periferian miseria gorrian eta zapalkuntza beltzean bizi diren gainontzeko Herrientzat. Fronte Multipolarreko estatu burgesiak gogoz saiatu ziren beren lekutxoa egiten Mundu Ordena Berrian, alferrik. Inperialismoak erabateko sumisioa eta esplotazio absolutua nahi zuen, Afrika osoan lortu duena. Libiaren anikilazioa izan zen gertaera determinantea horretaz ohartzeko.
Honek behartu ditu Fronte Multipolarreko estatu guztiak elkartzen, bizirauteko. Oso anizkuna eta plurala da aliantza hau maila guztietan. Estatu hauek guztiak batu dituen faktorea Antiinperialismoa da. Tentsioa gora joan da azken urteotan, eta azkenean Ukrainan lehertu da. Guk Fronte Multipolarraren garaipena nahi dugu, eta kasu honetan, Errusiarena, honek Inperialismo anglo-yanki-sionistaren amaieraren hasiera ekarriko lukeelakotz. Inperialismoa garaitzen badugu, baldintza hobeak izanen ditugu planeta osoan Humanitateak dituen desafioei aurre egiteko. Errazagoa izan daiteke Komunismoranzko Trantsizio Sozialistak berriz abiatzeko mundu osoan. Iraultza Sozialistak egiteko, alegia. Ez dugu inolako ilusiorik egiten eta badakigu estatu burgesia horiek beren klase interesak badituztela. Klase borrokak erabakiko du munduak nora joko duen...
Horregatik babesten dugu kritikoki Fronte Multipolarra, eta horregatik ematen diogu erabateko sustengua Donbasseko Errepublikek eta Errusiako Federazioak abiatu duten kontraofentsiba antifaxistari. Beren garaipena Inperialismoa ahulduko baitu. Beren derrotak, aldiz, Siriaren erortzea eta Iran, Venezuela, Kuba Korea, Nikaragua eta Txinaren aurkako erasoak ekarriko lituzke. Ez dago erdibiderik, III. Mundu Gerraren fase berrian sartu gara buru belarri. Inperialismoak inposatu digun gerra hau Iraultza Sozialista bilakatu behar dugu. Irabazi ala hil!”
Martxoaren 4ko agiria.
MENDEBALDEKO SAHARAri EGINDAKO TRAIZIOA
Esan dugun bezala, lurrikara geopolitiko aunitz ikusten ari gara egunotan, Errusiaren kontraofentsiba antifaxistaren ondorioz: Inperialismoak orain “berradiskidetu” nahi du Iran, Venezuela eta Txinarekin, Errusia areago isolatzeko eta hobeki suntsitzeko. Ondoren horietariko birekin “adiskidetuko” da berriro, bestea hobeki txikitzeko, eta azkenean, Fronte Multipolarreko estatu guztiak banan banan ezabatuak izanen dira. Yankiak bezain ergela izan behar da sinisteko horrelako amarru infantilarekin Fronte Multipolarreko estatuak engainatzen ahal direla. Libiako Gadaffi horrela ibili zen, eta horrela bukatu. Denon ikusi genuen bere heriotza ikaragarria telebistan. CHEk esan zuen bezala: “Inperialismoaz ez fidatu, ezta honelako pittin bat ere!”
Historikoki Inperialismoaren morroiak izan diren estatuek USAren aginduei ez diete jaramon handirik egin. Horien artean, Turkia, Saudi Arabia, Emirerri Arabiar Batuak... Haizearen norabidea aldatzen ari omen da, eta zapi zikinak ere hara bide doaz. Oso seinale esanguratsua. Inperialismo anglo-yanki-sionistaren garroak ez dira garai batean bezain indartsuak.Hobeki.
Honi gehitu behar dizkiogu Errusiaren kontraofentsiba antifaxista kondenatu ez duten estatuak. Afrikan: Aljeria, Angola, Bangladesh, Burundi, Hegoafrika, Hego Sudan, Kongo, Ekuatore Ginea, Madagaskar, Mali, Mozanbike, Namibia, Afrika erdialdeko Errepublika, Senegal, Sudan, Tanzania, Uganda eta Zinbabue. Asian: Armenia, India, Irak, Iran, Kazajistan, Kirgizistan, Laos, Mongolia, Pakistan, Sri Lanka, Tayikistan,Txina eta Vietnam. Amerikan: Bolivia, El Salvador, Kuba eta Nikaragua. Eta hamabi estatu ez ziren agertu ere egin: Azerbaiyan, Burkina Faso, Kamerun, Ginea, Ginea-Bissau, Maroko, Togo, Turkmenistan, Uzbekistan eta Venezuela. Ikusten denez, planeta honetako biztanleen gehiengo oso-oso zabala. Nor dago isolaturik, orduan? “Nazioarteko Komunitatea” delako hori herrialde inperialistak eta bere morroi fidelak besterik ez dira. Asian bloke ekonomiko, politiko eta militar sendoa sortzen ari da, orain arteko mundu mailako (des)oreka laster irauliko duena. Mundu Multipolarra gero eta hurbilago dago. Esperantza handia...
Baina lurrikararik handiena, Espainiako Erresumaren zilipurdia izan da. Marokoren aurrean belaunikaturik, Mendebaldeko Saharari ikaragarrizko traizioa egin dio Pedro Sánchez sozialdemokratak. Sozialinperialista edo sozialfaxista esan beharko genuke, ikusitakoa ikusita. Hurrengo hilabeteotan ikusiko dugu nola eboluzioantuko den gatazka hau, Mendebaldeko Sahara, Maroko eta Aljeriaren artean. Jakinda Marokoren gibelean Inperialismo osoa dagoela, Amerikako Estatu Batuak, Erresuma Batua, Frantzia, Alemania, eta batez ere, “Israel” izen historikoa usurpatu duen Palestinako kolonia sionista. Mendebaldeko Sahararen eta Aljeriaren laguna izan dira betidanik Errusia eta Kuba, hori kontu jakina da. Panorama konplexua, zinez eta benetan...
Marokok Polisario suntsituko du eraso bortitz baten bidez, eta horretarako Aljeriako lurraldean dagoen Tindufen sartuko da? Ala haratago joanen da eta Aljeria bera inbadituko du, hango gasa eta petrolioa (Europako Batasunak biziki behar dituenak) kontrolatzeko? Hori jakinda, eta Ceuta zein Melilla hiri kolonialak mehatxupean ikusita, baita Kanariak beraiek ere, horregatik belaunikatu da Pedro Sánchez Marokoko errege ustelaren aurrean, umiliazio nabari eta ikaragarria jasanez? Afrika iparraldeko egoera geopolitiko osoa iraultzeko baimena eman dio Inperialismoak Marokori, bertako jendarmea izan dadin? Malik frantsesak espultsatu izanak honekin guztiarekin lotura du?
Hurrengo hilabeteotan izanen ditugu galdera hauen erantzunak. Dena den, martxoaren 26tik 30ra, Antony Blinken USAko Estatu idazkaria Palestinan izanen da, kolonia sionista bisitatzen, eta Zisjordaniako autonomista palestinarrak engainatzen, eta ondoren Aljeria eta Marokora joanen da. Bidaia honek ez du deus onik iragartzen... Adi eta erne! Eta gauza ororen gainetik, gure elkartasun militante eta iraultzailea Mendebaldeko Sahararekin.
BIZITZA GARESTITZEN DA... ZERGATIK IZANEN OTE DA?
Honaino iritsita, garbi dago bizitza garestitzen ari dela Kapitalismoaren kolapsoaren ondorioz, eta gauzak ez direla konponduko sistema kapitalistaren markoan, erreformak eginez eta adabakiak josiz.
OTAN Kapitalismoaren besi armatua izanik, ulergaitza egiten zaigu nola egiten ahal diren manifestazioak Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan “bizitzaren garestitzea gelditu” lelopean, bertan Inperialismoaren antolakunde terrorista eta genozida hau aipatu ere egin gabe. Eta Donbasseko Herri Errepubliken eta Errusiako Federazioaren kontraofentsiba antifaxistaren alde argi eta garbi agertu barik.
Badirudi batzuk uste dutela Komunismoa beraiek asmatu zutela, eta lehenago Euskal Herrian ez zegoela komunistarik, haiek borrokara etorri arte. Espero dugu hurrengo hilabete eta urteotan ezkerkeriaren umekeria hauek alde batera utziko dituztela eta benetako ildo komunista iraultzailea garatuko dutela, horrelako jokaera oportunistak berriro izan gabe.
Klase borrokan ongi definitu behar dira etsaiak, eta zuzen aritu behar da haien aurka, eufemismoak eta itzulinguruak erabili gabe. Mugimendu Sozialistak, eta bereziki GKSk argi eta garbi hitz egin behar du, eta ongi azaldu III, Mundu Gerraren fase honetan noren alde dagoen eta noren kontra. Ninismoak, Inperialismo anglo-yanki-sionista eta Fronte Multipolarra parekatzeak, Proletalgo Iraultzailearen balizko “independentzia politikoa”ren izenean, iruzur teoriko ikaragarria izateaz gain, OTANi zeharka mesede egiten dio.
Milaka gazte manifestatu ziren, bainan ez OTAN aurka... Norentzat izan zen hori mesedegarria, erretolika “marxista” guztiak gorabehera? Euskal Herriak OTANi ez esan zion 1986an. Zergatik ez zen garaipen historiko hau aipatu ere egin Kontseilu Sozialisten lau manifestazioetan? Eta hori, OTAN eraso inperialista baten erdian. Lotsagarria, zinez eta benetan! HERRITAR BATASUNAk badaki GKSn Euskal Herriko gazte iraultzailerik zintzoenak eta borrokalarienak elkartu direla, eta Euskal Iraultza Sozialistaren itxaropena berebn eskuetan dagoela. Horregatik egiten zaigu hain mingarri eta ulergaitz horrelako jarrerak eta jokaerak. Esperantza dugu kritika honek balio izanen duela eztabaida zabala irekitzeko euskal iraultzaileon artean.
GARRAIOLARIEN GREBAZ
Kapitalismo agonikoaren kolapsoa aurrera doan heinean, gero eta sektore sozial gehiago borrokan hasiko dira, merkantzia guztien garestitzeak, inflazioak, denetariko murrizketek, soldaten jeisteak, prekaritateak bultzaturik. Gu zapalkuntzaren aurka borrokatzen diren guztien alde gaude, beti. Bainan honek ez du esan nahi zapalduek eskatzen duten guztiarekin bat egiten dugunik. Garraiolarien greba babesten eta bultzatzen dugu, bainan aldi berean borrokan ari diren sektore guztiei (langileak, nekazariak, pentsionistak, ikasleak...) hauxe esan behar diegu:
EZ DAGO IRTENBIDERIK KAPITALISMOAREN MARKOAN
Ez dugu inolako ilusiorik egin behar. Krisia gero eta gogorragoa izanen da. Estatuek ematen ahal dituzten subentzioak eta dirulaguntzak ez dira aski izanen, eta berehala agortuko dira. Ez Frantziako Errepublikak, ez Espainiako Erresumak, eta are guttiago instituzio burges autonomiko vasco-espainolek eta basque-frantsesek ezin dute Kapitalismo agonikoaren kolapsoa gelditu. Eta hori da gainera heldu zaiguna abiadura handiz. Honek ez du inolaz ere esan nahi hobekuntza ttipien eta konkista partzialen aurka gaudenik. Ezta pentsatu ere, borrokaz lortutako guztia ongi etorria izan bedi! Bainan argiro esan dezagun, beste behin ere: Sistema Kapitalista erroizten eta hondoratzen ari da, eta lelehenbailehen alternatiba komunista eraiki behar dugu. Eta proiekti komunistaren lehen urratsa, Iraultza Sozialista da. Iraultza Sozialistarako prestatu, formatu eta antolatu behar dugu geure burua. Borroka iraultzailerako. Hori da esperantza bakarra gaur egun.
KOMUNISMOA ALA EXTINTZIOA!
HERRITAR BATASUNAk aski ongi daki Iraultza Sozialista ez dela biharko, eta prozesu biziki luze eta korapilatsua izanen dela. Guk Euskal Herri Langileari eta bereziki Euskal Langile Klaseari esan nahi diogu klaserik, estaturik eta patriarkaturik gabeko sozietatea ortzemugan kokatu behar dugula, eta urrats taktiko gisa ulertu Iraultza Sozialista.
Eta bitartean? Bitartean hasi antolatzen eta borrokatzen lehenbailehen, gurekin, HERRITAR BATASUNArekin, edo nahiago duzun antolakunde iraultzailearekin. Batzarrak antolatu herri eta auzoetan, lantegi eta fabriketan. Elkartasun proletarioa ehundu eta eraiki emeki emeki. Eta hasi zabaltzen oinarrizko programa bat Euskal Herriarentzat eta Europako nazio guztientzat: banku ororen nazionalizazioa, energia enpresen nazionalizazioa, garraio enpresa nagusien nazionalizazioa, lurjabe handien eta terratenienteen lur guztien nazionalizazioa, elikagaien enpresa guztien nazionalizazioa, multinazional guztien nazionalizazioa, irakaskuntza sistema guztiaren nazionalizazioa, komunikabideen nazionalizazioa, Euskal Herria eta gainontzeko nazio guztiak OTAN eta Europar Batasunetik ateratzea, armada inperialisten disoluzioa, baita polizia burges guztienak ere, eta abar eta abar... Programa sozialista iraultzaile bat behar dugu, lehenbailehen, Kapitalismoaren kolapsoari aurre egiteko, beranduegi izan baino lehen. HERRITAR BATASUNA prest dago horrelako programa elaboratzeko gurekin batera borrokatu nahi duten antolakunde eta militante guztiekin, hurrengo hilabeteotan. Bizkor ibili beharko dugu!
HERRITAR BATASUNAk ez du deus ere asmatzen. Teoria Iraultzaile Komunista Zientifikoan aurkitzen ditugu ideia hauek guztiak. Hona hemen testu biziki egokia une hauetan:
Leninekin batera, guk ere galdera hau egin nahi diegu Euskal Herriko irauktzaile guztiei: “Aurrera jotzen ahal dugu Sozialismoarantz joatearen beldu bagara?” Bada garaia Sozialismoaren aktualitatea mahai gainean jartzen hasteko. Arantzaleak portuetan geldirik, garraiolariak borrokan, fabrikak ixten, lehengairik gabe, gosearen eta exkaxiaren beldurra zabaltzen langileen artean, III, Mundu Gerraren danbor hotsak noiznahi eta non-nahi... Langileak esnatzen hasiko dira noizbait? Guk uste dugu baietz, baina zorigaitzez, kolapsoak eraginen du kaosa nagusitzen delarik bakar-bakarrik. Guru dagokigu alternatiba iraultzailea pazaratzea.
ANTOLATU, FORMATU ETA BORROKATU GUREKIN!
Honaino iritsi bazara, horrek esan nahi du gogo eta kontzientzia iraultzailea duzun seinale. Azken agirietan esandakoa errepikatuko dizugu hemen, eta aurrea jo, lagun eta burkide!
“Gure agirietan behin eta berriz errepikatzen dugun bezala, antolatu, formatu eta borrokatu behar dugu. Ez dago beste irtenbiderik. III. Mundu Gerran buru belarri sartu gaituzte oligarkia inperialistek. Lehenago koronabirusa zabaldu zuten, Txinari eraso egiteko eta beren neurri totalitarioak ezarri ahal izateko “plandemia”ren bidez. Badirudi momentuz gerra biologiko hau geldituko dutela, beren helburuak partzialki lortuta. Orain, Kapitalismoaren krisi terminala are larriagotuko du Ukrainako gerrak. Klase borrokak gogortuko dira mundu osoan, Langileriaren miseria eta zapalkuntza handituko direlakotz maila guztietan. Leherketa sozialak ikusiko ditugu hurrengo hilabeteotan mundu osoan. Guri dagokigu eztanda horiek Iraultza Sozialista bilakatzea.
Euskal iraultzaileak garenez, gure eginkizuna, Iraultza Sozialista gure marko nazionalean egitea da, hots, Euskal Iraultza Sozialista prestatzea, hortzez eta haginez, mundu mailako Iraultza Sozialistaren baitan. Eta horretarako, batasuna sortu behar dugu euskal iraultzaile guztion artean, Euskal Nazio Askapen Mugimendu Sozialista Iraultzailea eraikitzeko, Euskal Herriaren Independentzia eta Sozialismoa lortzeko. Nafarroako Euskal Errepublika Sozialista, alegia, Euskal Estatu Sozialista. Argi izanik borroka hau mundu mailakoa dela, eta Euskal Herri Langileak Internazionalismo Proletarioaz jokatu behar duela beti, egoismo nazionalik gabe. Euskal Herria libre nahi dugu, munduko gainontzeko Herri guztiekin berdintasunean eta ahizpatasunean bizitzeko, anaikiro. Klaserik, estaturik eta patriarkaturik gabeko planeta batean.
Gure betebehar internazionalista da, orain eta hemen, Donbass eta Errusiaren kontraofentsiba antifaxista babestea, eta horrekin batera, munduan zehar Inperialismoaren eta Kapitalismoaren aurka diren gainontzeko borroka guztiei laguntzea: Palestina, Yemen, Siria, Kolonbia, Mendebaldeko Sahara, Filipinak, eta abar. Vietnam asko beharko dira Basapiztia faxista behingoz suntsitzeko. Denok batera lortzen ahal dugu, bakoitza bere aldetik jai dugu!
Une gogorrak dira, eta are gogorragoak etorriko dira. Iraultzaileok 1914n bizi izan zen bakardade latza ezagutuko dugu hurrengo hilabeteotan, Inperialismoak sortu duen histeria itxuraz pazifistak eta txobinismo OTANzaleak isolaturik. Gogor eutsi behar diegu Iraultza Sozialistaren banderari eta Antiinperialismoaren iparorratzari. Inperialismo anglo-yanki-sionistak eragindako pandemiek eta gerrek Kapitalismoaren krisi terminala azeleratuko dute. Klase borrola gordinduko da hurrengo urteotan, eta horren ondorioz, Langileria eta gainontzeko zapaldu guztiak beren alienazioaren lozorrotik esnatuko beharko dira. Orduan, Iraultza Sozialistaren garaia etorriko da.”
Ez dugu deus gehiago esateko. Aski kalaka! Animo, antolatu eta borrokatzera!
GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA!
GORA EUSKAL HERRIA SOZIALISTA!
Erresistentzia antiinperialistaren alde,
mundu mailako Iraultza Sozialistaren alde!
GORA DONBASS ANTIFAXISTA!
GORA ERRUSIA ANTIINPERIALISTA!
GORA UKRAINA GORRIA!
IRAULTZA DABIDE BAKARRA!!!
Herritar Batasuna