HERRITAR BATASUNAren Kordinakunde Nazionala Batzarren artean biltzen den organoa da, eta bere eginkizuna Batzar Nazionalaren ebazpenen jarraipena ta dinamizazioa izango da.
Herrita Batsunaren Batzar Nazionalean
Onartutako dokumentua
ANTOLAMENDU-PRINTZIPIOAK:
1.- HERRITAR BATASUNAren egitura guztietako batzarretan oinarritzen da.
HERRITAR BATASUNAren Kordinakunde Nazionala Batzarren artean biltzen den organoa da, eta bere eginkizuna Batzar Nazionalaren ebazpenen jarraipena ta dinamizazioa izango da.
2.- Pertsona guztiek ildo taktiko eta estrategikoetako erabaki guneetan parte hartuko dute berdintasun baldintzetan.
3.- HERRITAR BATASUNAren atal bakoitzak arduradun bat izango du erakundearen garapenaren arabera,eta Batzar Nazionalaren zerbitzura egongo da.
4.- HERRITAR BATASUNAren erabaki-guneak Nazional, Eskualde, Auzo eta Taldeetako batzarrak izango dira.Aliantza harremanak eta sareak kideen artean zabal daitezke,HERRITAR BATASUNA ren zuzentasuna eta ildo estrategikoa arriskuan ez baldin balira/balego.
5.- HERRITAR BATASUNAren ezaugarri estrategikoek, ikuspuntu taktikotik,beste talde edo erakunde batzuekin aliantza soziopolitikoa ez dute galarazten ,bere independentzia,erabakiak eta ekintzak moteei eutsiz.
6.- HERRITAR BATASUNAren partaidetza eta masa kritikoa areagotzeko haren prestakuntza sustatu eta bermatu egingo da. BORROKA IDEOLOGIKOA ETA IDEIEN BATAILA FUNTZESKOAK DIRA GURETZAT.
7.- HERRI BATASUNA arestian aipatutako printzipio eta irizpeak abian jarriz,Espainiako eta Frantziako estatu inperialisten aurka borrokatzeko tresna bihurtuko da,estatu horiek gure herrialdean dituzten aparatu guztiak suntsitzeko eta Nafarroako Euskal Errepublika Sozialista Munduko Iraultza Sozialistaren zati gisa eraikitzeko.
LIBRE NAHI DUEN HERRI BATEK EZ DIO UKO EGIN BEHAR EDOZEIN MOTATAKO BORROKARI.
Herritar Batasuna