Donbasseko Errepublika antifaxistek eta Errusia antinperialistak otsailaren 24an Ukraina osoan OTANek armatu, babestu eta gidatutako nazien aurka hasitako kontraofentsiba aurrera doa. HERRITAR BATASUNAk bere analisiak Euskal Herri Langileari jakinarazi nahi dizkio.
KONTRAOFENTSIBA ANTIFAXISTA UKRAINAN:
ETA ORAIN, ZER?
Donbasseko Errepublika antifaxistek eta Errusia antinperialistak otsailaren 24an Ukraina osoan OTANek armatu, babestu eta gidatutako nazien aurka hasitako kontraofentsiba aurrera doa. HERRITAR BATASUNAk bere analisiak Euskal Herri Langileari jakinarazi nahi dizkio.
GERRAK OPORTUNISTAK NOR DIREN ARGI UTZI DU.
Lehenik eta behin, gure aurreko agirian esan genuen: “Gerrak argi uzten du nor den nor. Orain ere.” Astebete joan da, eta egun hauetan ikusi dugu nola ustezko “iraultzaileak”, “komunistak” eta “ezkertiarrak” OTANen esanetara makurtu diren lotsagabe. Egiaren ordua iritsi denean, hau da Espainiako Erresuma eta Frantziako Errepublikaren burgesia inperialisten aurka borroka frontalki egin behar izan denean, betiko hipokritak eta oportunistak ikusi ditugu Errusia antiinperialistaren ofentsiba antifaxista kritikatzen eta zeharka kondenatzen. Betiko kontu zaharra...
Antza denez, Donbasseko Errepublikek nazi ukrainarren erasoak, atentatuak, sarraskiak eta bonbardamenduak jasan behar zituzten beste zortzi urtez deus egin gabe, exterminatuak izan arte. Biktima izatea polita omen da posmodernoen mundu idiliko eta absurduan. Baina borrero faxistak akabatzea eta armak eskutan OTANen mertzenario naziak suntsitzea, “Ukrainaren inbasioa” omen da. Errusiak txintik esan barik onartu behar zituen OTANen plan suntsitzaileak eta koloretako kontrairaultzak, azkena Kazakhstanen. Yankiek Ukraina Errusia erasotzeko base militar erraldoi bilakatu zuten 2014az geroztik. Bainan ezin zen ezer egin. Inperialismoaren estrategia globalistaren aurka ezin omen da borrokatu, inpotentziaren ideologo hauen ustez. Bestela, “agresore inperialista” omen zara. Autodefentsarako eskubidea non dago? Faxismoa nola suntsitu behar ote da? Inperialismoaren aurka aritzea ez al da betebehar etikoa? Ala dena antzerkia eta itxurakeria da?
ERRUSIA OBJEKTIBOKI, ESTATU ANTIINPERIALISTA DA.
Errusia objektiboki antiinperialista dela diogu, zeren eta estatu kapitalista izanik ere, ez da inolaz ere estatu inperialista mundu mailako sistema kapitalistan. Ezta hurrik eman ere. Aitzitik, estatu subordinatua da ekonomikoki, politiko eta militarki, OTANek erabat inguraturik eta etengabe mehatxatuta, arrisku bizian. Gerra Hotzaren garaian Sobiet Batasuna uneoro egon zen bezala. Gaur egun Siria, Venezuela, Libano, Kuba, Iran, Korea, eta gainontzeko herrialde antiinperialista guztiak dauden bezala. Hori edonork ikusten du, ez bada OTANen morroi itsua edo Inperialismoaren agentea. Errusiak ezinbestez egin behar du Inperialismoaren aurka, biziraun nahi badu.
Oportunistek eta erreformistek Inperialismo anglo-yanki-sionista eta Errusia maila berean ipintzen dituzte, maltzurki ezkutatuz nor den erasotzailea eta nor erasotua. Nork dituen ehunka base militar mundu osoan, eta nork lagundu dion Siria antisionista eta antiinperilistari? Nork asmatu zituen AL QAEDA, DAESH, ISIS eta gainontzeko terroristak, eta nork borrokatu dituen leku guztietan? Nor da Inperio globala, estatu kapitalista nagusien aliantza politiko-militarra? Estatu Batuak, Erresuma Batua, Palestinan genozidio baten bidez inposatu den kolonia sionista, Kanada, Australia, Zeelanda Berria, Europar Batsuna, Japonia... Eta nor da bigarren mailako estatu kapitalista bat, zeinaren ekonomia Italiaren parekoa den? Globalismoaren planak ziren Ukrainatik, Georgiatik, Kazakhstandik Errusia erabat inguratzea, eta ondoren suntsitzea. Hortik kontraofentsiba antifaxista. Bainan batzuk nahiago dute 1914ko errezetak mekanikoki aplikatzea. Errazagoa da...
Sobiet Batasuna eta Varsoviako Paktua desegin ziren, eta hala ere, OTANek, disolbitu beharrean, gero eta eraso inperialista gehiago egin izan ditu, Yugoslavian, Afganistanen, Iraken, Libian, Sirian eta beste hamaika tokitan. Azken helburua aski ebidentea da: Fronte Multipolarra osatzen duten estatu antiinperialistak suntsitzea, zatikatzea eta gupidagabe esplotatzea: 1991an Inperialismoak lortu zuen mundu unipolar hura berriz ezartzea, su eta gar, Kapitalismoaren agonia luzatzeko irabaziak lortuz hala edo nola, eta horretarako langileen aurkako zapalkuntza gogortzea.
Norbaitek benetako interesa balu jakiteko zergatik diogun hau, irakur beza honako artikulu bikain hau, Adrian Rojas izeneko militanteak argitaratua, non modu zientifikoan frogatzen den Errusia ez dela estatu inperialista, Leninen teoriaren arabera. Beste kontu bat da yankien propagandan eta hipokriten mitologian, jakina. Guk, aldiz, Teoria Iraultzaileari irmoki eusten diogu.
https://iniciativacomunista.org/2022/01/25/la-otan-rusia-y-el-fetiche-del-interimperialismo/
FRONTE MULTIPOLARRAZ
Azal dezagun xehekiago zer den Fronte Multipolarra. Inperialismoaren propagandaz erabat intoxikatuta ez dagoen edonor berehala ohartuko da Fronte Multipolarraren baitan kokatzen direla XX. mendean izan diren iraultza sozialista eta antiinperialista gehienak: Errusia eta Bielorrusia, Txina, Korea, Iran, Kuba, Nicaragua, Venezuela, Siria, Yemen... Herrialde hauek guztiek Inperialismoarekin hautsi eta batzuk Komunismoranzko Trantsizio Prozesu Sozialistak abiatu zituzten. Sozialismoa, gure ustez, Kapitalismotik Komunismoraino luzatzen den trantsizioa baita.
Zorigaitzez, kanpoko eraso inperialistengatik eta barneko estatu burgesiaren intesengatik, gehienek atzera jo behar izan zuten. Erritmo, prozesu eta ondorio oso derberdinekin, beti ere. Sobiet Batasuna kolapsatu zen eta Kapitalismoa berriz ezarria izan zen Bloke Sobietiko guztian. Txinan Kapitalismorantz atzera jo zuen modu progresiboan, sistemaren hausturarik gabe. Koreak gerran segitzen du Estatu Batuen aurka, eta bere lurraldeko hegoaldean leporaino armatuta dagoen kolonia yankia antolatu dute. Kubak kontzesio ekonomikoak egin behar izan zituen ez hondoratzeko. Iranen Iraultza Islamikoa egin zuten, ezaugarri guztiz diferenteak dituen prozesua, eredu sozialistatik urrun, bainan hala ere, Inperialismoaren aurkako borroka frontalean, eta gainontzeko herrialde antiinperialisten laguntzailea: Palestina, Libano, Yemen, Siria, Irak, Venezuela...
Herrialde hauek guztiak gaur egun estatu kapitalismoaren baitan kokatzen ahal ditugu. Bainan hala ere, Inperialismoaren erasoak jasaten segitzen dute etengabe. Zeren eta ez baitira erabat makurtzen bere interesetara. Estatu kapitalistak izanik ere, beren burgesia nazionalak dituzte, eta beren populazioaren ongizateaz hala edo nola arduratzen dira. Eredu kaltegarriak dira Kapitalismoaren periferian miseria gorrian eta zapalkuntza beltzean bizi diren gainontzeko Herrientzat. Fronte Multipolarreko estatu burgesiak gogoz saiatu ziren beren lekutxoa egiten Mundu Ordena Berrian, alferrik. Inperialismoak erabateko sumisioa eta esplotazio absolutua nahi zuen, Afrika osoan lortu duena. Libiaren anikilazioa izan zen gertaera determinantea horretaz ohartzeko.
Honek behartu ditu Fronte Multipolarreko estatu guztiak elkartzen, bizirauteko. Oso anizkuna eta plurala da aliantza hau maila guztietan. Estatu hauek guztiak batu dituen faktorea antiinperialismoa da. Tentsioa gora joan da azken urteotan, eta azkenean Ukrainan lehertu da. Guk Fronte Multipolarraren garaipena nahi dugu, eta kasu honetan, Errusiarena, honek Inperialismo anglo-yanki-sionistaren amaieraren hasiera ekarriko lukeelakotz. Inperialismoa garaitzen badugu, baldintza hobeak izanen ditugu planeta osoan Humanitateak dituen desafioei aurre egiteko. Errazagoa izan daiteke Komunismoranzko Trantsizio Sozialistak berriz abiatzeko mundu osoan. Iraultza Sozialistak egiteko, alegia. Ez dugu inolako ilusiorik egiten eta badakigu estatu burgesia horiek beren klase interesak badituztela. Klase borrokak erabakiko du munduak nora joko duen...
Horregatik babesten dugu kritikoki Fronte Multipolarra, eta horregatik ematen diogu erabateko sustengua Donbasseko Errepublikek eta Errusiako Federazioak abiatu duten kontraofentsiba antifaxistari. Beren garaipena Inperialismoa ahulduko baitu. Beren derrotak, aldiz, Siriaren erortzea eta Iran, Venezuela, Kuba Korea, Nikaragua eta Txinaren aurkako erasoak ekarriko lituzke. Ez dago erdibiderik, III. Mundu Gerraren fase berrian sartu gara buru belarri. Inperialismoak inposatu digun gerra hau Iraultza Sozialista bilakatu behar dugu. Irabazi ala hil!
HIRUGARREN MUNDU GERRAREN FASE BERRIAN SARTU GARA
III. Mundu Gerra zehazki noiz hasi zen esatea biziki zaila da. Gauza bera gertatzen da I. eta II. Mundu Gerrekin, jakina. Prozesu progresiboa izan da, zenbait mugarri ukan dituena. Prozesu oso konplexua izan da, bainan errazteko, hamar urtetan behin ezarri ditugu etapak, hobeki oroitzeko. 1991.an, Yugoslaviaren suntsipena eta Serbiaren aurkako eraso inperialista. 2001.ean, oligarkia yanki-sionistak irailaren 11an egindako autoatentatuak, eta ondorioz Afganistanen eta Iraken inbasioak. 2011.an, Siriaren kontrako agresio eta DAESH/ISIS talde terroristaren sorrera. 2021.ean Errusiak Estatu Batuei eman zien ultimatuma, OTAN ekialderantz gehiago ez zabaltzeko eta segurtasun bermeak eskuratzeko, eta ondorioz, Donbasseko Errepublika antifaxisten independentzia onartzea eta kontraofentsiba antifaxistari ekitea. Gerra lehertzeko goranzko kiribila izan da hau...
Orain fase berrian sartu gara, eta bakoitzak noren alde jokatuko duen erabaki behar du. Balizko neutralismo eta indiferentzia “proletarioa”k Inperialismoari eta OTANi mesede egiten dio, eta objektiboki lagundu. Ez gaude 1914an, eta Errusia ez da Inperio tsarista, ezta Sobiet Batasuna ere. Egoera zehatzaren azterketa zehatza egin behar da, ez errepikatu Leninen orduko tesiak baizik eta Leninen metodo materialista dialektikoa, Marxen metodo berbera, CHE Guevarak hain maisuki aplikatu zuen berbera egoera nahasi eta korapilatsu honetan baliatu. Horretan saiatzen gara gu.
Guk argi dugu: Fronte Multipolarrarekin, Inperialismo anglo-yanki-sionistaren aurka. Behin garaipena lortuta, hau da, estatu inperialista horiek suntsitu eta erdigune kapitalistan Iraultza Sozialistak nagusitu ondoren, Mundu Multipolarra eraikiko dugu. Humanitateak bide eta aukera desberdinak ukanen ditu bere helburuak lortzeko. Guk Mundu Multipolar horretan Iraultza Sozialistaren alde segituko dugu borrokan, harik eta klaserik, estaturik eta patriarkaturik gabeko sozietateak eraiki arte. Komunismoa, alegia. Bide luze eta zaila izanen da, baina lortuko dugu!
Garbi dago, beraz, Fronte Multipolarrari ematen diogun sustengu kritikoa guztiz taktikoa dela, Inperialismoa elkarrekin suntsitzeko. Ondoren, estatu burgesia horiekin seguraski enfrentatu beharko dugu, baldin eta Kapitalismoan segitu nahi badute. Zer gertatuko den ez dakigu, klase borrokak erabakiko du. Dakiguna da guk ez dugula amore emanen harik eta klaserik, estaturik eta patriarkaturik gabeko sozietateak lortu arte, inolako zapalkuntzarik gabeko Herri libreen Federazioa. Hori da bide bakarra Humanitatea bizirik irauteko hurrengo mendeetan. Bide bakarra!
Areago, Inperialismo anglo-yanki-sionista garaitu ondoren Sistema kapitalistarekin segitu nahi izatea, kriminala izateaz aparte, suizida izanen da. Planetak bizi duen krisi ekologiko globala konpontzen edo gutxienez leuntzen ahal duen sistema bakarra, planifikazio sozioekonomikoa da, Herriaren beharrak asetzea helburu duen Produkzio Modu Kolektibista eta Komunitarioa, erabilpen balioen produkzioan oinarritzen dena, ez truke balio eta plusbalioaren produkzioan. Egoerak berak behartuko du Humanitatea horrelako sistema sozioekonomikoa eraikitzen, zeren bestela Kapitalismoak eragin duen kolapsoa eta hondamendia geldiezinak izanen baitira. Produkzio Sistema honetara iristeko Trantsizio Sozialista ezinbestekoa da. Eta Produkzio Sistema honen izena, Komunismoa. Horregatik:
KOMUNISMOA ALA EXTINTZIOA!
ETA ORAIN, ZER EGIN?
Gure agirietan behin eta berriz errepikatzen dugun bezala, antolatu, formatu eta borrokatu behar dugu. Ez dago beste irtenbiderik. III. Mundu Gerran buru belarri sartu gaituzte oligarkia inperialistek. Lehenago koronabirusa zabaldu zuten, Txinari eraso egiteko eta beren neurri totalitarioak ezarri ahal izateko “plandemia”ren bidez. Badirudi momentuz gerra biologiko hau geldituko dutela, beren helburuak partzialki lortuta. Orain, Kapitalismoaren krisi terminala are larriagotuko du Ukrainako gerrak. Klase borrokak gogortuko dira mundu osoan, Langileriaren miseria eta zapalkuntza handituko direlakotz maila guztietan. Leherketa sozialak ikusiko ditugu hurrengo hilabeteotan mundu osoan. Guri dagokigu eztanda horiek Iraultza Sozialista bilakatzea.
Euskal iraultzaileak garenez, gure eginkizuna, Iraultza Sozialista gure marko nazionalean egitea da, hots, Euskal Iraultza Sozialista prestatzea, hortzez eta haginez, mundu mailako Iraultza Sozialistaren baitan. Eta horretarako, batasuna sortu behar dugu euskal iraultzaile guztion artean, Euskal Nazio Askapen Mugimendu Sozialista Iraultzailea eraikitzeko, Euskal Herriaren Independentzia eta Sozialismoa lortzeko. Nafarroako Euskal Errepublika Sozialista, alegia, Euskal Estatu Sozialista. Argi izanik borroka hau mundu mailakoa dela, eta Euskal Herri Langileak Internazionalismo Proletarioaz jokatu behar duela beti, egoismo nazionalik gabe. Euskal Herria libre nahi dugu, munduko gainontzeko Herri guztiekin berdintasunean eta ahizpatasunean bizitzeko, anaikiro. Klaserik, estaturik eta patriarkaturik gabeko planeta batean.
Gure betebehar internazionalista da, orain eta hemen, Donbass eta Errusiaren kontraofentsiba antifaxista babestea, eta horrekin batera, munduan zehar Inperialismoaren eta Kapitalismoaren aurka diren gainontzeko borroka guztiei laguntzea: Palestina, Yemen, Siria, Kolonbia, Mendebaldeko Sahara, Filipinak, eta abar. Vietnam asko beharko dira Basapiztia faxista behingoz suntsitzeko. Denok batera lortzen ahal dugu, bakoitza bere aldetik jai dugu!
Une gogorrak dira, eta are gogorragoak etorriko dira. Iraultzaileok 1914n bizi izan zen bakardade latza ezagutuko dugu hurrengo hilabeteotan, Inperialismoak sortu duen histeria itxuraz pazifistak eta txobinismo OTANzaleak isolaturik. Gogor eutsi behar diegu Iraultza Sozialistaren banderari eta Antiinperialismoaren iparorratzari. Inperialismo anglo-yanki-sionistak eragindako pandemiek eta gerrek Kapitalismoaren krisi terminala azeleratuko dute. Klase borrola gordinduko da hurrengo urteotan, eta horren ondorioz, Langileria eta gainontzeko zapaldu guztiak beren alienazioaren lozorrotik esnatuko beharko dira. Orduan, Iraultza Sozialistaren garaia etorriko da.
GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA!
GORA EUSKAL HERRIA SOZIALISTA!
GORA DONBASS ANTIFAXISTA!
GORA ERRUSIA ETA UKRAINA
ANTIINPERIALISTAK!
GORA MUNDUKO IRAULTZA SOZIALISTA!
HERRITAR BATASUNA