ARGALA GOGOAN DENOK ARRIGORRIAGARA!

HERRITAR BATASUNAk bat egiten du bihar, abenduaren 21ean, arratsaldeko zazpi t'erdietan Arrigorriagan, Urgoiti pasealekuan eginen den kontzentraziora, zeina Hego Uribeko Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak konbokatu duen.

Deskargatu

ARGALA GOGOAN

DENOK ARRIGORRIAGARA!

        HERRITAR BATASUNAk bat egiten du bihar, abenduaren 21ean, arratsaldeko zazpi t'erdietan Arrigorriagan, Urgoiti pasealekuan eginen den kontzentraziora, zeina Hego Uribeko Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak konbokatu duen.

        Joxe Migel Beñaran Ordeñana militante abertzale eta sozialista iraultzailea izan zen. ETAren V. eta VI. Biltzarreetan zehaztutako helburu eta estrategiarekin bat zetorren osoki. Hau da, Independentzia eta Sozialismoa, Berreuskalduntzea eta Birbatasun Nazionala. Helburu hauek erdiesteko, Euskal Iraultza Sozialistaren garaipena lortu behar dugu, Euskal Estatu Sozialista eraikitzeko. Eta prozesu iraultzaile honen gidaritza Langile Klaseak eraman behar du, Euskal Proletalgoak. Areago, azken helburua Komunismoa da, ETAren VI. Biltzarra aldarrikatu zuen bezala. Agiri horren idazketan Argalak berak parte hartu zuen, pertsonalki, 1973ko udan, Hazparnen, eta bertan klaserik gabeko euskal sozietate batez hitz egiten zen, “Euskadi zinez komunista”, hitzez hitz. ENAMen historia manipulatzen dutenei hau gogoraraztea komeni da... 

        Argalak, gaur egun, EHBildu/SORTUren sozialdemokrazia autonomistaren traizioa, oportunismoa, kolaborazionismoa, elektoralismoa eta erreformismoa salatuko zituen gogor eta gogoz. Ez litzateke PNVrekin Estatu berri baten negoziazioetan ibiliko, PSOEren aurrekontu espainolak, navarroak eta baskoak onartzen, edota Aieten eta nonahi barkamena eskatzen belauniko, “ez zen gertatu behar” miserableki erranez gure nazio eta klase etsaiei.

        Argala, gaur egun, Ezker Abertzale Iraultzailea berreraikitzen arituko litzateke, Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua birpentsatzen perspektiba komunista batetik. Argala Euskal Proletalgoak askapen nazional eta sozialaren borroka integralaren gidaritza burgesia txikiari kentzeko eta euskal langileok hartzeko egin beharrekoa proposatzen arituko litzateke, Amnistiaren aldeko borrokan murgilduta, edota euskal gazte iraultzaileei ahalik eta gehien laguntzen. Argalak ez luke inolaz ere onartuko iruzur autonomista eta erreformista berria. Horretaz ziur gaude.

 

Omenaldirik onena, garaipena! Antokakuntza, formakuntza eta borroka!

GORA EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA!

ARGALA, HIRE BORROKA BURURAINO ERAMANEN DIAGU!

Herritar Batasuna

Deskargatu