ERRESISTENTZIA ARMATUA

Imprimatu

ERRESISTENTZIA ARMATUA

HERRIAREN BORROKA DA

 

 

2018ko maiatzaren 3an ETA disolbitu zen.

Bi urte geroago, gaur, 2020ko maiatzaren 5ean, liburu eder bat eskuratu dut musutruk, “GUERRA POPULAR DE RESISTENCIA”. La Haine web orrian duzue zeuen eskura. Merezi du, merezi duenez!

 

Kapitalismoaren agonia inperialistak bere aurpegi genozida erakusten duen honetan, non oligarkia yanki-sionistak gerra biologikoa abiatua duen Humanitate osoaren aurka, inoiz baino biziagoa da borroka armatu iraultzailearen aldeko hautua mundu osoan, Siriatik Filipinetara, Kolonbiatik Indiara, Venezuelatik Palestinara, Donbassetik Kurdistanera. Herrien erresistentzia armatua bizi-bizirik dago. Autodefentsaren eskubide sakratua. Herri Langile guztiek dutena.

 

Bistan da, Mendebaldeko Europan borroka armatu iraultzailea itzali da. Itzali egin dute, Inperialismoaren plangintza globala ederki aplikatu baitute politikillo profesional guztiek, Irlandan eta Euskal Herrian bereziki.

 

Egungo egoeran, argiago ikusten da zergatik eta zertarako usteldu eta errenditu ziren likidazionista horiek guztiak, Inperialismoaren laguntzaz eta finantzazioaz. EHBildu PSOEko Gobernuaren aldeko bozka emateko adibidez, euskal gudariak preso mantentzen dituzten bitartean. Espainiako Parlamentuan ari dira abertzale eta independentista omen diren diputatu horiek, eta bitartean, Hego Esukal Herriak zituen bi autonomiatxoak indargabetuta daude, 155. atomiko baten bidez.

 

Baina, zertarako segitu? Hildakoek ehortz ditzatela beren hildakoak, beren milaka botuak gora behera, benetako zonbi politikoak baitira, hemen eta Irlandan, Herriaren erresistentzia armatua traizionatu zutenak.

 

Liburu eder honen aurkibidea kopiatuko dizuet. Espainolez dago, eta ez dut Euskarara itzuliko. Zertarako? Euskaldunek, euskal herritarrek, masiboki, bertze bide bat hautatu dute. Bejondeiela! Kapitalismo inperialista agonikoa zer den larrutik ikasiko dute hurrengo urteotan, COVID19aren krisia larritzen eta areagotzen den heinean. Orduan ez hasi negarrez, euskal erresistentzia armatuaren likazioa onartu zenutenak, ez kexatu Espainiako Erresumak eta Fratziako Errepublikak Euskal Herria areago oraindik zapaltzen badu. Inperialismoaren morroiak izan zarete hasiera-hasieratik, eta gogoan dugu zeuen diputatu espainolek, oso euskaldunak izanik ere, nola zoriondu zuen batak Donald Trump USAko hauteskundeak irabazteagatik, edo nola iradoki zuen bertzeak CHE Guevara bortxatzaile bat zela. Madarikatuak!

Hemen duzue liburuaren gaitegia. Irakurri eta zabaldu!

 

PARTE I

BASES HISTORICAS, POLÍTICAS Y FILOSÓFICAS

 

CAPÍTULO I

LA HISTORIA DE LA RESISTENCIA

 

CAPÍTULO II

LA RESISTENCIA EN VENEZUELA

 

CAPÍTULO III

LA GUERRA IMPERIAL ESTADOUNIDENSE

 

CAPÍTULO IV

LA AMENAZA IMPERIAL

 

CAPÍTULO V

LA IDEA DE LA RESISTENCIA: LA FILOSOFIA DEL PUEBLO EN ARMAS

 

CAPÍTULO VI

LOS PROBLEMAS FUNDAMENTALES DE LA GUERRA POPULAR DE RESISTENCIA EN VENEZUELA

 

PARTE II

 

CAPÍTULO VII

UNA DOCTRINA DE DEFENSA INTEGRAL BASADA EN LA GUERRA POPULAR DE RESISTENCIA

 

CAPÍTULO VIII

PRINCIPIOS DE LA GUERRA POPULAR DE RESISTENCIA

 

CAPÍTULO IX

FUNDAMENTOS DE LAS OPERACIONES TÁCTICAS

 

CAPÍTULO X

LA EDUCACIÓN, EL ADIESTRAMIENTO Y EL EQUIPAMIENTO DE LAS FUERZAS EN LA GUERRA POPULAR DE RESISTENCIA

 

Konfinamendu egun hauetan irakurriko dut. Euskaldunok zerbait ikasiko dugu, noizbait? Agian bai...

 

MIKEL ERRO

 

Imprimatu

GEHIEN IRAKURRI

AZKEN BERRIAK