LENINen GAURKOTASUNA

descargatu

LENINen GAURKOTASUNA

“Iraultzaren gaurkotasuna,
hona hemen
Leninen oinarrizko pentsamendua”.

György Lukács, 1924.

Vladimir Ilitx Ulianov, “Lenin”, duela 150 urte jaio zen, egunez egun, 1870ko apirilaren 22an, Errusiako Simbirsk hirian. Munduko iraultzaile ororendako data esanguratsu eta sinboliko hau aukera paregabea da militante komunista honen pentsamendua estudiatzeko.

          Bitxia eta kuriosoa da, bainan aldi berean guztiz koherentea bere clase interesekin: Mendebaldeko Burgesia handizki ospatzen ari da Beethovenen jaiotzaren 250 urteurrena, bainan ahanzturara kondenatu du urte berean sortu zèn Hegelena. Filosofo dialektikoaren ondare intelektuala beldurgarri zaio Kapitalismo agonikoaren garai kaotiko hauetan, eta are gehiago Leninen pentsamendua bere sortzearen 150. urtemuga, arrazoi ebidenteengatik. Klase borroka gerra bat da, arlo guztietan.

          Lenin praxi komunista iraultzailearen erraldoi bat da, eta bere obraren luzezabala hain handia, non aise galtzen ahal den bere pentsamendua sakonki ezagutu nahi duen militantea. Oihanean ez desorientatzeko, hobe da mapa ona eskuratzea...

          Horregatik, hurrengo hilabeteotan, Leninen pentsamenduaren azterketa orokor bat idatziko dut, hamabi ataletan, HERRITAR BATASUNAko militanteok eta gure inguruan ari diren kide, laguntzaile eta sinpatizanteek ere gida bat ukan dezagun.

          Baina, lehenik eta behin, XXI. mendeko hasiera honetan, zergatik eta zertarako estudiatu Lenin? Ez al da “gainditurik” gelditu den pentsalaria?

          Komunista iraultzaileondako, bista da, erantzuna ezetz borobila da, gaurkotasun osoa duen gidari eta gidari komunista bat da, teoriko paregabea, bereziki, Marxen parean kokatzen ahal duguna. Burgesiarentzat, eta bere orbitan ari diren satelite politiko erreformistendako, jakina, erantzuna baietz borobila da, guztiz gainditurik” dagoen tirano totalitarioa izan zela. Nork bere klase kokapenak ematen dion kontzientzia eta ondoriozko praxia izan ohi du. Nihil novum sub sole.

          Leninen pentsamendua sintetizatzeko giltza, György Lukács komunista iraultzaile hungariarrak eman zigun, 1924an, bere heriotzaren berri jakitean: IRAULTZAREN GAURKOTASUNA. Hortxe dago koxka eta gakoa!

          Koronabirusaren pandemiako egun ilun eta nahasi hauetan, zerbait garbi bada, horixe bera dugu: Iraultza Sozialistaren gaurkotasun erabatekoa. Horregatik estudiatu behar dugu Lenin, zorrozki eta sistematikoki. Berarekin haratago joateko!

          Leninen obra itsaso zabala denez, Iraultza Komunistaren marinelok iparorratza behar dugu, ozeanoan galduko ez bagara. Hona hemen gurea:

               Hamabi ataletan banatu dugu Leninen idazkiak eta egintza politiko iraultzaileak, eta zati bakoitzean gai zentral bat aukeratu eta horri dagozkion textuak. Horrela errazagoa izanen zaigu bere pentsamendua xeheki aztertzea.

          Behin eta berriz aipatzen ari gara Leninen pentsamendua, eta ez Leninismoa. Hautu intelektual honen zergati sakonak jakin nahi dituenak gure hamabi artikuluak irakurri beharko ditu, azkena bereziki, auzi horri buruz mintzatzen baita bertan. Erabaki honen gibelean gogoeta bat dago, eta hipotesi bat: Marxen pentsamendua eta Marxismoa bi kontu (maiz askotan) oso diferente izan direnez, gauza bera gertatu da Leninen pentsamendu eta Leninismoarekin. Hori frogatzen saiatuko gara.

          Idazki honen helburua sarrera orokorra egitea da. Hona hemen hamabi atalen izenburuak, gaiak eta aztertuko diren obra nagusiak.

                   1.- Lenin eta Ekonomia Politikoaren Kritika. 1893-1899.

               2.- Lenin eta Alderdiaren eraikuntza. 1900-1905.

               3.- Lenin eta Estrategia politiko-militarra. 1906-1907.

               4.- Lenin eta Filosofia. 1908-1913.

               5.- Lenin eta Nazioen autodeterminazioa. 1914-1915.

               6.- Lenin eta Inperialismoa. 1916.

               7.- Lenin, Iraultza eta Estatua. 1917.

               8.- Lenin eta Errebisionismoa. 1918.

               9.- Lenin eta Internazionala. 1919.

               10.- Lenin eta “Ezkerkeria”. 1920.

               11.- Lenin eta Sozialismoaren eraikuntza. 1921.

               12.- Lenin eta Leninismoak. 1922-1924.

          1.- Lenin eta Ekonomia Politikoaren Kritika. 1893-1899.

               Leninen ibilbide militantea 1893an hasi zen, idazki xume batekin: “Aldaketa ekonomiko berriak nekazari bizitzan”. Bere gaitasun teoriko eta praktiko exzepzionalaren oinarria urte hauetan kokatzen da: Leninek Marxen obra sakonki eta zorrozki estudiatu eta aztertu zuen, bereziki DAS KAPITAL. Zorigaitzez, militante iraultzaile izan nahi duten gehienek ez dute horren beharra ikusten, eta ondorioak denon begibistan daude. Formazio teoriko eta intelektuaka funtsezkoa da.

               Urte horietan, 1886-1892, anaia tsarismoaren aurkako borroka armatuan galdu ondoren, Lenin Marxen Ekonomia Politikoaren Kritikan murgildu zen, eta behin haren metodoa barneraturik, modu sortzailean aplikatu zion Inperio Errusiarraren formazio ekonomiko sozialari. Horregatik, Lenin seriotan estudiatu nahi duen komunista iraultzaile orok hemendik hasi behar du, eta sei obra hauek irakurri:

                    • Merkatuen auzia deitu ohi denaz. 1893.

                    • Nor dira “Herriaren lagunak” eta nola borrokatzen diren sozialdemokraten aurka.1894

                    • Populismoaren eduki ekonomikoa. 1894.

                    • Erromantizismo ekonomikoaren ezaugarritzeko ekarpena. 1897.

                    • Zein ondareri egiten diogu uko? 1897.

                    • Kapitalismoaren garapena Errusian. 1899.

               Lenin 1895eko abenduaren 20an atxilotu zuten, eta urtebete espetxean eman zuen. Ondoren, hiru urtez deserrian bizi izan zen, Siberian. 1900an amaitu zen bere kondena, eta Mendebaldeko Europara jo zuen, handik Alderdia antolatzeko.

          2.- Lenin eta Alderdiaren eraikuntza. 1900-1905.

               Leninek bizitza osoa eman zuen Alderdi Iraultzailea eraikitzen eta organizatzen, bainan atal honetan zentralizatuko ditugu gai honi buruzko bere idazkiak. Iskra aldizkaria 1900. urtean fundatu zuen, eta hortik aurrera Errusiako Partidu Langile Sozialdemokrata (EPLSD) antolatzen ibiliko zen buru belarri. Garai hauetako lana nagusia Zer egin? (1902) bada ere, komeni da idazlan hauek guztiak arretaz irakurtzea:

                    • Nondik hasi? 1901.

                    • Zer egin? 1902.

                    • Urrats bat aurrera, bi pauso atzera. 1904.

                    • Sozialdemokraziaren bi taktika Iraultza Demokratikoan.1904.

                    • Alderdiaren berrantlatzeari buruz,1905.

               Bainan, erran bezala, Leninek bizitza osoa eman zuen Iraultzaren Abangoardia formatzen eta antolatzen. Hona hemen emaitza:

                    • Alderdi Boltxebikearen VII Kongresua. 1918.

                    • Alderdi Boltxebikearen VIII Kongresua. 1919.

                    • Alderdi Boltxebikearen IX Kongresua. 1920.

                    • Alderdi Boltxebikearen X Kongresua. 1921.

                    • Alderdi Boltxebikearen XI Kongresua. 1922.

          3.- Lenin eta Estrategia politiko-militarra. 1906-1907.

               Erreformista, likidazionista, errebisionista eta oportunista guztiak espantuka hasiko dira izenburu hau irakurtzean. Lenin eta borroka armatua? Leninek estrategia politiko-militarraz idatzi zuen? Bai. Hona hemen gai honi buruz bere idazki nagusien zerrenda, 1905 eta 1917ko Iraultzen praxian oinarrituak:

                    • Kale borrokari buruz. 1905.

                    • Armada Iraultzailea eta Gobernu Iraultzailea. 1905

                    • Gerrila gerra.1906.

                    • Moskuko intsurrekzioaren ikasgaiak. 1906.

                    • Sozialismoa eta guerra. 1915.

                    • Iraultza Proletarioaren programa militarra. 1916.

                    • Marxismoa eta intsurrekzioa. 1917.

            4.- Lenin eta Filosofia. 1908-1913.

               Alor honetan, hiru obra nagusi aipatu behar dira. Eta batez ere behin eta berriz azpimarratu berak errandakoa: Hegel sakonki estudiatu gabe, ezin da Marx ulertu, eta are gutxiago DAS KAPITAL.

                    • Materialismoa eta enpiriokritizismoa. 1908.

                    • Kaiera filosofikoak. 1914-1916.

                    • Materialismo militantearen esanahiari buruz, 1922.

            5.- Lenin eta Nazioen autodeterminazioa. 1914-1915.

               Bere bizitzan zehar ehunka artikulu idatzi zituen gai honi buruz, baina bi garrantzitsuenak bakarrik aipatuko ditugu, lan hau sobera astun ez izateko:

                    • Nazioen eskubidea autodeterminazioarako. 1914.

                    • Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren sorrerari buruz. 1922.

             6.- Lenin eta Inperialismoa. 1916.

                    • Inperialismoa, Kapitalismoaren fase gorena. 1916.

          7.- Lenin, Iraultza eta Estatua. 1917.

                    • Gutunak urrundik. 1917.

                    • Apirileko tesiak. Proletalgoaren eginkizunak oraingo Iraultzan. 1917.

                    • Estatua eta Iraulta. 1917.

          8.- Lenin eta Errebisionismoa. 1918.

               Urte honetan idatzi zuen Leninek Karl Kautski traidore erreformistaren aurkako obra, baina oportunismoaren kontrako borroka gupidagabea izan zen bere bizitzaren ardatza, hasiera hasieratik, Siberian deportatura bizi zèn garaietatik.

                    • Errusiako sozialdemokraten protesta.1899.

                    • Marxismoa eta errebisionismoa. 1908.

                    • Erreformismoaren gaixotasuna. 1912.

                    • Marxismoa eta errefromismoa. 1913.

                    • Oportunismoa eta II. Internazionalaren porrota, 1915.

                    • Iraultza Proletarioa eta Kautski damutua. 1918.

          9.- Lenin eta Internazionala. 1919.

                    • III Internazionalaren eginkizunak. 1919.

                    • Internazional Komunistaren I Kongresua. 1919.

                    • Internazional Komunistaren II Kongresua. 1920.

                    • Internazional Komunistaren III Kongresua. 1921.

                    • Internazional Komunistaren IV Kongresua. 1922.

          10.- Lenin eta Ezkerkeria. 1920.

               Ene ustez, hauxe da Leninen alderdirik polemikoena eta korapilatsuena komunista iraultzaieondako, erreformistek, oportunistek eta elektoralistek bere idazkiez egin duten erabilera maltzurrarengatik. Sakonki ikertu beharrekoa:

                    • Ezkerkeriazko haurkeriaz eta izpiritu burges txikiaz.1918.

                    • Ezkerkeria”ren haur gaixotasuna Komunismoan. 1920.

                    • Sindikatuei buruzko polemika, 1921.

          11.- Lenin eta Sozialismoaren eraikuntza. 1921.

               Hemen aipatu behar dira Errusiako Iraultzaren ezaugarritzea, langile eta nekazarien aliantza, NEP delakoarri buruzko eztabaida. Alor ikaragarri zabala, non obra batzuk bakarrik aipatuko dugun, sobera ez luzatzeko:

                    • Alderdi Langilearen nekazaritza programaren errebisioa. 1906.

                    • Sozialdemokraziaren nekazaritza programa Lehen Errusiar Iraultzan. 1908.

                    • I Congreso de diputados campesinos de Toda Rusia. 1917.

                    • I eta II. Langile eta Soldaduen Diputatuen Sobieten Kongresua. 1917.

                    • Obrero eta nekazari langile zapalduen arteko aliantza. 1917.

                    • Gaue egungo eginkizun nagusiak. 1918,

                    • Espezieko zergari buruz. 1921.

                    • Sindikatuen lan eta eginkizunak NEPen garaian. 1922.

          12.- Lenin eta Leninismoak. 1922-1924.

               Leninen bizitzaren azken urteak eritasun larriak markatu zituen. Bainan egoerarik gogorrenetan ere, sekulan ez zion pentsatzeari utzi. Bere azken idazkiak dira, hain zuzen ere, bere obraren gailurra, eta horietan nabari da bide berriak bilatzen ari zela, eta biziki kontziente zela Iraultza Sobietikoak aurren zituen peril eta arriskuez. Maleruski, 1924ko urtarrilaren 21ean hil zen, 53 urte zituela, oraindik bere onenak eman gabe.

               Hona hemen, ene ustez, bere azken idazkietatik ezinbertzekoak direnak:

                    • Alderdi Boltxebikearen XIII.Kongresuari gutuna. 1922.

                    • Nazioen arazoari ekarpena.1922

                    • Kooperatibei buruz.1923

                    • Gure Iraultza.1923.

                    • Nola berrantolatu behar dugu Langile eta Nekazarien Inspekzioa. 1923.

                    • Hobe da gutxi eta ona.1923.

                    • Azken gutunak:

                         1.- Azken gutunak Stalini. 1922ko uztailetik 1923ko martxoaren 5era.

                         2.- Azken gutunak Trotskiri. 1922ko azaroaren 25etik 1923ko martxoaren 5era arte.

                         3.- Leninen azken gutuna Georgiako boltxebikeei.

               Hurrengo hilabetean argitaratuko dugu lehen atala: Lenin eta Ekonomia Politikoaren Kritika. 1893-1899. Bitartean, baliatu konfinamenduko egun hauek Lenin irakurtzen hasteko, edota sakontzeko!

Animo, formatu, antolatu eta borrokatzera!

GORA EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA!

KLASE INDEPENDENTZIAZ,

NAZIO INDEPENDENTIA:

LANGILEON EUSKAL HERRIA!

LANGILEON ASKATASUNA:

KAPITALISMOA SUNTSITU,

SOZIALISMOA ERAIKI!

GORA MAIATZAREN LEHENA!

JOTAKE, IRABAZI ARTE!

deskargatu

GEHIEN IRAKURRI

AZKEN BERRIAK