NATOren goi-bilkuraren aurkako manifestu internazionalista

Deskargatu

NATOren goi-bilkuraren aurkako

manifestu internazionalista

https://noalacumbredelaotan.blogspot.com/2022/06/euskera.html

        Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea (NATO) dugu inperialismoaren aginduak jarraitzeari uko egiten dioten nazio soberanoak erasotzeko AEBk darabilen tresna. Beraz, eliteen mesederako erakunde terrorista dugu, Jugoslavian, Afganistanen, Iraken, Libian, Sirian eta abarreko herrialdeetan populazio zibilaren aurkako bonbaketek frogatzen duten moduan. NATO Washingtonen bere “aliatuak” menperatzeko eta azpiratzeko darabilen egitura bat ere badugu, azken urteetan ABEK egindako guda inperialista guztietan europar Estatuen inplikazioak frogatzen duen moduan.

         Hitz gutxitan, NATO, herrien subiranotasunaren kontrako inperialismoaren beso armatua da, hori dela eta jaso du Espainiar Estatuko langileriaren eta indar progresisten arbuioa. Hala ere, erresistentzia jarri arren, indar hauen porrotaren adierazgarri ditugu Espainiar Estatuan erakunde kriminal honek dituen base eta hornitze- zein logistika-puntu ezberdinak.

         Egungo Ukrainako gudaren jatorria AEBk 2014an finantzatutako Estatu-kolpean datza, kolpe horrek ukrainar gizarteko sektorerik atzerakoienak eta nazionalistenak boterera eraman baitzituen. Garbi esanda, AEBk eta NATOk Estatu-kolpe faxista bat aurrera eraman zuten ukrainar populazioaren gehiengoa NATOren aurka zegoenean.

         Estatu kolpe honen ondorioz Ukrainan guda zibila piztu zen, herrialdearen parte bat kolpe faxista honen ondorioz boterean jarritako behin-behineko Gobernuaren aurka matxinatu baiten. Nahiz eta hasiera batean eskualde asko matxinatu, ukrainar armadak protestak zanpatzea lortu zuen, Donetskeko eta Luganskeko meatze-eskualdeetan zian ezik. Ordutik hona, ukrainar Armadak etengabe bonbatu ditu bi eskualde hauek, hildakoen kopurua 14.000ra iritsi delarik eta lurraldea gutiz suntsituta geratu delarik.

 

        Guzti hau, NATO Errusiaren mugaraino hedatuz herrialde hau inguratzeko AEBren estrategiarekin teilakatzen da. NATOren “Ate Irekien” politika zuri eta zinikoa beste herrialdeentzako arrisku bat da, arma-lasterketari bidea zabaltzen diolako, harik eta gehiago NATO beraz Estatu-kolpeak babesten dituenean herrialde horiek “ate” horiek igaro ditzaten.

         Soilik defentsiboa da, esaten duten moduan, “ate irekien politika” hori, edo politika erasokorra al da? Aegis misil-hesiak, Obamaren agintaldian ezarri zenak, Polonian eta Errumanian misilak ezartzean datzanak, ez dirudi oso defentsiboa denik. Budapesten 2008an eginiko adierazpenak, Ukraina NATOren etorkizuneko kide bezala tratatzen zuenak (orduan indarrean zen ukrainar Konstituzioa urratuz) “ate ireki” baten antza baino dena irensten duen zulo beltz baten antza handiagoa zuen. Europar Batasunak sinatutako Lisboako Itunak, EBn sartzeko hautagaiei NATOren defentsa-politikarekin bat egitea eskatzen dienak, “ate ireki” bat baino xantaia ematen du. AEBtako Senatuaren 2014eko 227 legeak, herrialde horri Ukrainar esku-hartzeko eta Errusia ondo herrialdeetan misilak jartzeko baimena ematen dionak ondo erakusten du nork “irekitzen duen atea”. NATOk 2021eko abenduko 17ko eskaerei, iristera erdi-mailakozko misilak mehatxu izan zitezkeen puntuetatik erretiratzea eta bestelako herrialdeak erasorako plataforma bezala erabiltzeari uko egitea eskatzen zutenei uko egin izanak, politika erasokor baten aurrean gaudela argi uzten dute.

         Modu horretan, 2021ko bukaeran, Ukrainako txotxongilo-Gobernuak Ukraina NATOn sartzeko eta arma nuklearrak hartzeko aukerari bidea egin zion. Horren aurrean, NATOk, 2022ko urtarrilean, ukrainar dotrina militar berriari, Krimea indarrez berreskuratzea zioenari babes osoa eman zion, Minskeko Itunak suntsituz. Bere segurtasunerako mehatxu horren aurrean, otsailean Errusiak operazio militarra hasi zuen, ukrainar gaitasun militarra suntsitzeko eta hau neultraltasun statusera itzularazteko helburuarekin.

         Honegatik guztiagatik, inperialismoaren basakeriari EZEZKOAN dauden pertsona guztien konpromezua berrestea ezinbestekotzat dugu. Eliteen oldarraldi atzerakoiaren aurrean elkartasun internazionalista eta antiinperialistarako aliantza ahalik eta zabalenak egitea beharrezko ikusten dugu. Ekainaren 29 eta 30ean Madrilen egingo den NATOren goi-bilkurak inperialismoaren guda-estrategia zehaztuko du, honek bai Espainiar Estatuko zein Europa osoko klase herrikoien libertate politikoen eta subiranotasunaren aurkako eraso bat da, horregatik gure arbuiorik irmoena erakutsi behar dugu.

 

NATOri ez! AEBren inperialismo kriminalari ez!

 

2022ko ekainaren 6ª

P.D.: Hemen sinatu eta atxikitzeko: https://noalacumbredelaotan.blogspot.com/2022/06/euskera.html

Deskargatu

 

GEHIEN IRAKURRI

AZKEN BERRIAK