Marx Parisko Komunari buruz

Dekargatu

Marx Parisko Komunari buruz

           Paris, Gobernu-botere zaharraren erdigunea eta egoitza eta, aldi berean, Frantziako langile-klasearen gotorleku soziala, armatan matxinatu zen eragozteko Inperioak ondare gisa Thiers-eri eta lur-jabeei emandako botere zahar hura,, berrezartzea eta betikotzea. Eta Parisek eutsi ahal izan zion bakarrik, setioaren ondorioz, armadarik gabe geratu zelako, Guardia Nazional batez ordeztuz, zeina nagusiki langilez osaturik baitzegoen. Orain gertakari hori erakunde iraunkor bihurtzea zen kontua. Horregatik, Komunaren lehen dekretua armada iraunkorra ezabatzea eta haren ordez herri armatua ezartzea izan zen.

         Komuna sufragio unibertsalez hautaturiko udal-kontseilariz eraturik zegoen hiriko barruti bakoitzean. Erantzukizuna zuten eta edozein unetan kargugabe zitezkeen. Haietako kide gehienak, jakina, langileak edo langile-klasearen ordezkari berrezagutuak ziren. Komunak ez zuen izan behar organismo parlamentario bat, baizik lan-korporazio bat, betearazlea eta legegilea aldi berean. Gobernu zentralaren tresna bat izaten jarraitu ordez, polizia berehalaxe gabetu zuten atributu politikoez eta Komunaren instrumentu bihurtu zuten, erantzukizuna zuen haren aurrean eta edozein unetan kargugabe zitekeena. Gauza bera egin zen administrazioko abarretako funtzionarioekin ere. Komunako kideetatik beherantz, zerbitzari publiko guztiek langile-soldatak jaso behar zituzten. Estatuko dignatario handien interes sortuak eta ordezkaritza-gastuak desagertu egin ziren goi-dignatarioekin berekin. Kargu publikoek utzi egin zioten gobernu zentralaren izen-mailegatzaileen jabetza pribatu izateari. Komunaren eskuetan ez ziren jarri soilik udal-administrazioa, baizik ordu arte estatuak egikaritutako ekimen guztia.

         Armada iraunkorra eta polizia, antzinako Gobernuaren indar fisikoaren elementu zirenak ezeztaturik, Komunak neurriak hartu zituen berehala errepresioaren indar espirituala, hau da, apaizen boterea hausteko, Eliza eta Estatuaren bereizketa dekretatuz eta eliza guztien desjabetze korporazio jabedun gisa. Apaizak bizitza pribatuko erretirora itzuliak izan ziren, eliztarren limosnatik bizitzera, haien aurrekoak, apostoluak, bezala. Irakaskuntzako instituzio guztiak doan zabaldu zitzaizkion herriari, eta aldi berean Eliza eta Estatuaren tartekatze guztitik emantzipatuak izan ziren. Horrela, irakaskuntza guztien helmenean jarri ez ezik, zientzia bera erredimitu egiten zen klase-aurreiritziek eta Gobernuaren botereak menderaturik zeukaten eragozpenetatik.

        Funtzionario judizialek galdu egin behar zuten itxurazko independentzia hura, zeinak soilik balio izan baitzuen elkarren ondoren etorri ziren gobernuekiko beren mendekotasun arbuiagarria mozorrotzeko, zeinen aurrean eginez eta bortxatuz baitzihoazen fideltasunezko zin-hitza. Gainerako funtzionario publikoek bezala, magistratu eta epaileek hautatuak, erantzuleak eta ezeztagarriak izan behar zuten.

        Ulertzekoa denez, Parisko Komunak eredu izan behar zuen Frantziako zentro industrial guztientzat. Parisen eta zentro sekundariotan finkatu ondoren, antzinako Gobernu zentralizatuak paso eman beharko zien probintzietan ere produktoreen autokudeaketari. Komunak garatzeko denborarik izan ez zuen antolakuntza nazionaleko zirrimarra laburrean, argi eta garbi esaten da Komunak forma politiko izan behar zuela herrialdeko herrixkarik txikieneraino eta landa-barrutietan herri-miliziak ordeztu behar zuela armada iraunkorra, zerbitzu-aldi guztiz labur batekin. barruti bakoitzeko landa-komunek beren arazo kolektiboak ordezkari-batzar baten bidez administratuko zituzten zegokien barruti-hiriburuan, eta batzar horiek, bestalde, ordezkariak bidaliko zituzten Parisko Ordezkarien batzar Nazionalera, ulertuz ordezkari guztiak edozein unetan kargugabe zitezkeela eta hautesleen mandat impératifak direlakokoek beharturik aurkituko zirela. Gobernu zentral batentzat oraindik geratuko ziren funtzio urri baina garrantzitsuak, ez ziren ezabatuko, esan den bezala, egia nahita faltsutuz, baizik agente komunalen, hau da, erantzukizun handikoen eskutan ezarriak izango ziren. Nazioaren batasuna ez zen hautsi behar, baizik alderantziz konstituzio komunalaren bidez antolatuko zen; errealitate bihurtu behar zuen estatu-botere hura ezereztuz, zeinak batasun haren gorpuztea nahi baitzuen, independentea eta nazioaren beraren gainetik ezarria, zeinaren bizkarroi-eskrezentzia  besterik ez baitzen. Botere zaharraren organo errepresibo hutsek inausiak izan behar zutelarik, haren funtzio legitimoak erauzi egingo zitzaizkion gizartearen beraren gainean posizio nagusi bat usurpatzen zuen autoritateari, gizarte horren zerbitzari arduratsuei berritzultzeko. Hiru edo sei urtez behin erabaki beharrean klase menderatzaileko zein kidek «ordezkatu» behar zuten herria parlamentuan, sufragio unibertsalak zerbitzatu behar zion komunatan antolaturiko herriari, sufragio banakoak beren negozioetarako langileak eta administratzaileak bilatzen dituzten ugazabei zerbitzatzen dien bezala. Eta ongi jakina da nola konpainiek hala partikularrek negozio-kontuetan badakitela eskuarki gizon egokia dagokion lekuan ezartzen eta, noizbait huts egiten badute, laster konpontzen dutela hutsegitea. Bestalde, ezer ezin zitekeen arrotzago izan Komunaren espirituarekiko sufragio unibertsala inbestidura hierarkikoz ordeztea baino.

 

Herritar Batasuna

Formakuntza / Formación

Deskargatu

GEHIEN IRAKURRI

AZKEN BERRIAK