Espainiako errege emeritoa den Juan Carlos Borboikoaren ezkutuko ihes egite kriminalaren aurrean, HERRITAR BATASUNAk honako hau esan nahi dio Euskal Herri Langileari:
ROBESPIERRE, GOGOAN ZAITUGU!
GORA NAFARROAKO EUSKAL ERREPUBLIKA SOZIALISTA!
Espainiako errege emeritoa den Juan Carlos Borboikoaren ezkutuko ihes egite kriminalaren aurrean, HERRITAR BATASUNAk honako hau esan nahi dio Euskal Herri Langileari:
1.- Espainiak Euskal Herria mendez mende su eta gar konkistatu, zatitu, kolonizatu, erdaldundu, esplotatu eta zapaldu izan du. Hasieran, Leoiko erresumak eta Gaztelako konderriak abiatu zuten eraso inperialista kriminal hau, 1054ko irailaren 1ean, Atapuerkako batailan. Laster etengabeko gerra ikaragarri honek mila urte beteko ditu, beraz. HERRITAR BATASUNAko independentista eta sozialista iraultzaileok ez dugu inoiz ahazten egitate historiko determinante hau. Euskal Herria Nazio okupatua da, militarki konkistatua eta Frantzia zein Espainiaren artean zatitua. Biolentziaz. Armen bidez. Euskal Herriak ez zuen independentzia galdu 1512an, non Nafarroaren konkistaren amaiera hasi baitzen, baizik eta ia 500 urte lehenago abiatu zen prozesua. Ez ahantzi!
2.- Espainia ez da nazio bat, porrot egindako Inperio bat baizik. Europa, Afrika, Asia, Ozeania eta Ameriketako gainontzeko nazio zapalduak ahaztu gabe, Iberiar Penintsulako Herri Langile guztien espetxea izan zen, harik eta Portugalek 1640ko abenduaren 1ean Independentzia berreskuratu zuen arte. Espainia oligarkia inperialista baten estatua da, Euskal Herri Langilearen etsaia. Berdin dio Estatu Espainolaren forma politikoa zein den: Inperioa, Monarkia absolutua, Faxismoa, Errepublika burgesa, Diktadura militarra, Monarkia konstituzionala, Herri Errepublika...
3.- Hau esanda, azpimarratu behar dugu 1700az geroztik Espania gobernatzen duen dinastia borboitarraren izaera ustel, kriminal, mafioso eta endakatua. 1589an iritsi ziren borboitarrak Frantziako tronura. 1793ko urtarrilaren 21ean Luis XVI Frantziako errege borboitarra exekutatu zuen Frantses Iraultzak, gillotina erabiliz. Horregatik aldarrikatzen dugu, “Robespierre, gogoan zaitugu!”, iraultzaile frantsesaren omenez. Hori bai, inolaz ere ahantzi eta barkatu gabe Frantses Iraultza xobinista etra inperialistak Euskal Heri Langilearen aurka egindako krimen guztiak. Frantzia ere gure etsaia da, Espainia den bezalaxe. 1848ko Iraultzaren ondorioz abdikatu eta ihes egin zuen Frantziatik azken borboiak. Ironikoki, Nafarroako erregea izan zen lehena, Henrike III. Sozialista proletario iraultzaileok garen heinean, ez dugu erregerik nahi, ez Nafarroan, ez inon. Euskal Herri Langilea da gure aberri eta amerri bakarra. Nafarroako Euskal Errepublika Sozialista, gure helburu taktikoa. Hori lortu arte, borroka etengabea!
4.- Juan Carlos Borboikoa kriminala dela gauza jakina da Euskal Herrian. Betidanik. Francisco Franco diktadore nazional katoliko faxista eta genozidaren oinordekoa. Hamaika mila froga daude, hasi Chavez komandante iraultzaileari esandako “¿Por qué no te callas?” harroputz eta inperialista horretatik, segi Euskal Herria eta gainontzeko Herri Langileen aurka egindako krimen guztiekin, eta bukatu Saudi Arabiarekin duen lotura mafioso eta genozidan, Yemenen egunero ikusten duguna. Baina ez gaitezen oligarkia espainolistaren tranpan eror, bere semea Felipe Borboikoa bere aita bezain kriminala da. Euskal Herriaren etsaiak dira biak, hiltzaileak, okupatzaileak eta torturatzaileak. Euskal Herri Langileak jasaten duen zapalkuntzaren arduradun gorenak dira, Frantziako V. Errepublikaren presidente Emmanuel Macronekin batera. Espainiako Borboi familia osoa espetxeratu eta epaitu behar da, bere krimenengatik. Eta guk Robespierreren soluzioa babesten dugu. Justizia iraultzailea. Argi eta garbi. Noiz lortuko dugu hori? Estatu Espainoleko Herri Langileok matxinatzen garenean. Beraz, irtenbide bakarra, Euskal Iraultza Sozialista egitea da. Gainontzeko guztia, garrantzitsua izanik ere, bigarren mailako kontuak dira.
5.- Fartsa esperpentiko honek argi uzten du, beste behin ere, PSOE-GAL Berrezarkuntza Monarkiko Neofrankistaren zutabe nagusia dela. Eskuin mutur frankista eta faxistak ez dira hain zentralak oligarkiaren sisteman: PP, Ciudadanos, VOX... Sozialdemokrazia espainolista da Neofrankismoaren bihotza. Eta honek agerian uzten du “Gobernu Progresista” babestu zuten indar politiko autonomista sozialdemokrata guztien saldukeria: EHBildu, ERC, BNG... Burgesia basko espainolaren alderdia den PNVren ustelkeria aipatu gabe. Denak pikutara bidali behar ditugu!
Bide bakarra dugu sistema kriminal hau behingoz suntsitzeko, Independentzia, Sozialismoa, Amnistia Osoa, Berreuskalduntzea eta Birbatasun Nazionala eskuratzeko: formazioa, antolakuntza eta borroka, Euskal Iraultza Sozialistaren alde. Klaserik, estaturik eta patriakaturik gabeko Euskal Herri libre eta burujabe helburu. Animo, antolatu eta borrokatu gurekin batera! Aurrera beti!
JOTAKE,
EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTAK
IRABAZI ARTE!
Herritar Batasuna