1936ko uztailaren 19an, militar espainolista nazi-faxisten eta nazional-katolikoen estatu kolpearen aurka, Herri Langileek intsurrekzio iraultzaile armatua egin zuten. Leku askotan hortzez eta haginez, malkoz eta odolez, irabazi egin zuten. Historiografia burgesaren “Espainiako Gerra Zibila” abiatu zen horrela. 1939ra arte.
FAXISMOAREN AURKA,
IRAULTZA PROLETARIOA!
1936ko uztailaren 19an, militar espainolista nazi-faxisten eta nazional-katolikoen estatu kolpearen aurka, Herri Langileek intsurrekzio iraultzaile armatua egin zuten. Leku askotan hortzez eta haginez, malkoz eta odolez, irabazi egin zuten. Historiografia burgesaren “Espainiako Gerra Zibila” abiatu zen horrela. 1939ra arte.
Bainan ez zen matxinada antifaxista hutsa izan, ezta II. Errepublika Burges Espainolaren aldeko mugimendua ere, Iraultza Proletarioa baizik. Nekazari eta langileek boterea eskuratzeko eta faxismoa behin betikotz suntsitzeko altxamendua izan zen. 1934ko urriko Iraultza Proletarioaren bigarren partea, hain zuzen ere. UHP!
Egun horretan, ehunka mila langilek eta nekazarik aurre egin zioten Franco jeneral genozidak gidatzen zuèn mugimendu faxistari, armak eskutan, eta militarren estatu kolpea geldiarazi zuten eskualde langileetan. Errepublika burgesaz haratago joan ziren, eta Iraultza Proletarioa abiatu zuten. Uníos Hermanos Proletarios!
Logikoki, Kapitalismo inperialistaren bi hegalak, Frantzia, Erresuma Batua eta Estatu Batuak bereziki, demokrazia burges liberalak, alegia, alde batetik, eta Alemania, Italia eta Portugaleko diktadura nazi-faxistak eta nazional-katolikoak beste aldetik, 1936ko uztailaren 19ko Iraultza Proletarioa suntsitzeko elkartu ziren. Batzuk, polizia onak, Londresko Non-Intervention Committee kriminalaren bidez, II. Errepublika Burges Espainolaren gobernua armarik eta baliabiderik gabe utziz. Besteak, polizia gaiztoak, eskuhartze militar masiboaren bidez, Gernika suntsitu zuèn Legion Condor barne, erresistentzia antifaxista eta iraultzailea exterminatuz. Itxurak itxura eta hipokrisiak hipokrisia, helburu berbera zuten estatu burgesek: Iraultza Proletarioa erabat suntsitzea eta Kapitalismoa, bere forma burges liberalean edota faxista diktatorialean mantzentzea Estatu Espainolean. Kosta ahala kosta.
Tamalez, Nazioarteko Mugimendu Komunistak, III. Internazionalaren VII. Kongresuan, Dimitroven tesi errebisionistak onartu zituen, eta Leninen pentsamendutik aldenduz, Fronte Popularren taktika burges txikia bultzatu zuen.
Uler genezake, 1935eko egoera larrian, Burgesia Inperialistaren Fronte Batua hausteko saiakera desesperatu hura. Internazional Komunistak oso argi zuen estatu inperialista guztiek, Alemania nazia buru eta aitzindari zutela, Sobiet Batasuna erasotzen bazuten, II. Errepublika Burges Espainola erasotzen ari ziren bezala, oso aukera gutxi zegoela Sozialismoa bizirik ateratzeko. Horregatik, lehentasun osoa zuen Burgesia Inperialistaren Fronte Batua puskatzeak, estatu nazi-faxistak eta demokrazia liberalak elkarren aurka jarriz, denbora irabaziz II. Mundu Gerra hobeki prestatzeko. Hori zen Dimitrov, Stalin, Molotov eta gainontzeko komunisten taktika.
Honek, zorigaitzez, 1936ko uztailaren 19ko Iraultza Proletarioaren garapena gelditzea eskatzen zuen, Frantzia, UK eta USAko burgesia inperialistak ez izutzeko, eta “batasun demokratiko antifaxista”ren Frontean parte hartzeko. Faktore honek esplikatzen du Espainiako Partidu Komunistak gerra iraultzaile antifaxistan jokatu zuèn papera, eta 1937ko maiatzean Bartzelonan izan zirèn enfrentamendu armatuak. Egoera nahasi eta kaotiko batean, bi taktika elkarren aurka aritu ziren: Iraultza Proletarioa aurrera eraman, Iraultza Sozialista bilakatuz eta Proletalgoaren Diktadura eraikiz, ala II. Errepublika Burges Espainola defendatu, Fronte Popularraren ezkerreko programa sozio-ekonomikoan geldituz. Ez zegoen erdibiderik, eta Proletalgo Iraultzaileak, gidaritza eta estrategia argirik gabe, gerra galdu zuen.
III. Internazionalaren taktika apustu arriskutsua zen. Klase borrokaren aregotze eta larritze ikaragarri baten erdian egin zutèn jokaldi zail, korapilatsu eta perilez betea izan zen. Zoritxarrez, 1938ko irailaren 30ean, praxiak erakutsi zuen apostua galdua zutela: Munichen, demokrazia burges liberalek, Frantziak eta Erresuma Batuak, Alemania eta Italia nazi-faxistekin paktatu zuten Txekoeslovakiaren suntsitzea. II. Mundu Gerra abiatua zen, Sobiet Batasunaren aurka. In extremis, Sobiet Batasuneko Partidu Komunista Boltxebikeak Burgesia Inperialistaren Fronte Batua haustea erdietsi zuen, inork espero ez zuèn tokitik: 1939ko abuztuaren 23an, Moskun, Paktu Germano Sobietikoa sinatu zuten Ribbentrop naziak eta Molotov boltxebikeak.
Sobiet Batasuna eta Sozialismoaren etorkizuna salbatu ziren horrela, prezio ikaragarrian. Praxi historikoak arrazoi eman zien Dimitrov, Stalin, Molotov eta gainontzeko komunistei, zeren eta Burgesia Inperialistaren Fronte Batua puskatzea lortu baitzuten bi fasetan, II. Mundu Gerra irabaziz. Kostoak, hala ere, izugarriak izan ziren, errebisionismo zentrista sakonki barneratu baitzen Internazional Komunistan, harik eta 1943ko maiatzaren 15ean disolbitu zen arte. Derrota estrategiko larria...
Urte luzez, denetariko eta askotariko sozialdemokraziek eta errebisionismoek, oportunismoek eta erreformismoek 1936ko uztailaren 19ko Iraultza Proletarioa ezkutatu dute. Oroimen historikoa klase borrokaren jokalekua da. Klase sozial bakoitzak, eta haien baitan joera politiko bakoitzak ere, bere interesen arabera idazten eta berridazten baitu Historia behin eta berriz. Guk ere, HERRITAR BATASUNAk, Nazioarteko Proletalgo Irautzailearen historia idatzi nahi dugu, geure ikuspegitik.
Gaur, 84 urte geroago, 2020ko uztailaren 20an, azpimarratu nahi duguna hauxe da: XX. mendean gertatu zen bezalaxe, Kapitalismoaren fase gorena den Inperialismoaren garai agonikoaren krisi sakonak faxismoa eta III. Mundu Gerra ekarriko digu XXI. mendean. Nazioarteko Proletalgo Iraultzaileak irabazi behar du!
Historiatik ikasi behar dugu: faxismoa da krisi garaietan burgesiak bere klase diktadura mantentzeko erabiltzen duen tresna bat. Ez dago erabateko haustura faxismo eta demokrazia burgesen artean, sistemaren ideologiak sinestarazi nahi digun bezalaxe. Biak Kapitalaren diktaduraren aldaerak dira, egoera politikoen beharren arabera txandakatzen direnak. Polizia ona eta polizia gaiztoa. Funtzio desberdinak...
Faxismoaren adarrak ezin dira moztu bere erro eta sustrai kapitalistak erauzi gabe. Horregatik, II. Mundu Gerran garaipena lortu ondoren, inperialismoak naziak eta faxistak babestu zituen masiboki, ihesbideak, aterpeak eta ezkutalekuak eskainiz, edota, Franco eta Salazar nazional-katolikoen kasuan, Gurutzada antikomunista berrian ohorezko lekua eginez. Oroitu 1953ko itunak Espainia frankista eta EEBB zein Vatikanoaren artean, edota 1959an Einsenhowerrek Francori Madrilen emandako besarkada. Faxismoak eta sistema liberal-parlamentarioak burgesiaren diktaduraren forma desberdinak dira, baina muina berbera da beti: kapitalismoaren tirania.
Esperientzia garratz hori egin dugu Euskal Herrian, non Frantziak eta Espainiak forma politiko desberdinak hartu izan baitituzte mendez mende, monarkia absolutuak, diktadura faxistak, errepublika burgesak, inperioak... Bainan Euskal Herri Langilearen aurkako zapalkuntza nazionala eta soziala mantenduz, beti ere.
2020ko uztailaren 20 honetan, HERRITAR BATASUNAk hauxe adierazi nahi dio Euskal Herri Langileari: Iraultza Sozialistak bakar-bakarrik geldiarazi ahal du mundu osoan zehar gainera heldu zaigun faxismo gero eta ageriagoa.
Europako demokrazia burges guztiak forma eta jokaera gero eta autoritarioagoak hartzen ari dira, Kapitalismoaren krisiaren ondorioz, eta faxismora hurbiltzen ari dira gero eta gehiago. Estatu Espainolaren kasuan, are nabariagoa da hori, ez baita sekula haustura demokratikorik izan frankismoarekin, baizik eta Monarkiaren Bigarren Berrezarkuntza, XIX. mendean I. Errepublika Espainola suntsitu ondoren egin zen bezala. VOX anekdota bat da. Erregimena bera da faxista.
1978ko Konstituzioa neofrankista da osoki, eta horren baitan zapalkuntza nazionala eta soziala gero eta gogorragoa da Euskal Herri Langilearen aurka eta Espainaren Erresumako gainontzeko Herri Langileen kontra ere, egunez egun.
Gauza bera gertatzen da Frantziako V. Errepublika gaullistarekin. Burgesiaren boterea forma eta itxura errepublikarra du, baina muina berbera da: Kapitalaren diktadura, oligarkiaren tirania. Inperialismo frantximanta potentzia nuklearra da.
Berriki hauteskunde autonomiko espainolak izan dira Nafarroaren mendebaldeko hiru herrialdeetan: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Espainolistek izendatu duten “Euskal Erkidego Autonomo” delako horretan. Frankismoak “Provincias Vascongadas” esaten zuèn Nafarroako eskualde horretan. Langile klasearen abstentzioa nabarmen igo da, nahiz eta oraindik oso urrun garen abstentzio kontziente, aktibo eta iraultzaile masibotik zein Herri eta Langile Kontraboterea eraikitzetik. Bainan urratsez urrats hurbilduko gara instituzio burges espainolista autonomiko horiek errotik suntsitzera eta Nafarroako Euskal Errepublika Sozialista eraikitzera. Formazioa, antolakuntza eta borroka dira bide bakarrak! Aurrera!
Autonomismo basko-espainolak bi hegal ditu. Bata, eskuina, PNVko liberal eta kristau-demokratak dira. Bestea, ezkerra, EHBilduko sozialiberal eta sozialdemokratak. Espainolismoak ere bi adar baditu. Bata, eskuina, PPko kristau- demokrata neofrankistak eta Ciudadanosko liberal neofaxistak. Eta bestea, ezkerra, PSOE-PSE-EEko sozialiberalak eta Elkarrekin Podemosko sozialdemokratak.
Frankismoak diseinaturiko II. Berrezarkuntza Monarkikoaren alderdi hauek guztiek, gure Nazioa beste berrogei urteetan bi entitate autonomiko espainoletan zatitzea, OTANen barnean segitzea eta Kapitalismoaren zapalkuntza jasatea babesten dute. 1979ko Moncloako Estatutu baskongadoa eta 1982ko Desmejoramendu forala.
HERRITAR BATASUNAk argi eta garbi esan nahi du Euskal Iraultza Sozialista dela irtenbide bakarra, Independentzia eta Sozialismoa lortzeko, Berreuskalduntzea eta Birbatasuna erdiesteko. Euskal Herri Langilea libre izateko!
Helburua, Nafarroako Euskal Errepublika Sozialista da, eta horretarako antolatu eta borrokatu behar dugu, nor bere tokian, Ezker Abertzale Iraultzailean, pausuz pausu Euskal Nazio Askapen Mugimendu Irautzailea eraikitzeko, ENAMSI. Hori da Euskal Iraultza Sozialistaren fase honetan zinezko lehentasuna.
Ilusio erreformistek ez dute luze iraunen, udazken honetan bertan agertuko da Inperialismo yanki-sionistak planifikaturiko pandemia genozida honek eragin duen krisi ekonomiko ikaragarriaren tamaina. Europatik datozen purruxkak eta ogi-papurrak agortzen direnean, zer gertatuko da? Miseria eta pobrezia masiboaren aurka Euskal Herri Langilea matxinatzen hasiko da? Hala espero dugu eta horren alde lan eta borroka eginen dugu. Ez dago beste irtenbiderik. Haiek ala gu. Irabazi ala hil!
Uztailaren 19a data gogoangarria izan behar da berriz Espainiako Monarkiaren zapalkuntzaren azpian bizi garen Herri Langile guztiontzat. Egun horretan faxismoari aurre egin zioten gure arbasoek, eta Iraultza Proletarioa abiatu. Datozen urteotan gogor egin beharko dugu lan eta borroka, Euskal Iraultza Sozialistaren alde, Frantzia eta Espainiaren aurka, gainontzeko Herri Langile guztiekin batera. Gerrarako prest.
Berriz ere diogu, eta ez gara esateaz aspertuko, ezta nekatuko ere: formazioa, antolakuntza eta borroka, Euskal Errepublika Sozialistaren alde, Euskal Herri independente, birbatu eta euskaldunaren alde. Klaserik, estaturik eta patriakaturik gabeko Euskal Herri burujabearen bidean! Formatu, antolatu eta borrokatu gurekin batera! Jotake, irabazi arte! Batasuna borrokan, bai, baina borroka iraultzailean!
Faxismoaren aurka, Iraultza Proletarioa!
Gerra inperialistak,
Iraultza Sozialista bilakatu!
Gora Euskal Herria, birbatua, askatuta, independentea, sozialista eta euskalduna!
Presoak kalera, amnistia osoa!
Gora Nafarroako Euskal Errepublika Sozialista!