Orain dela 41 urte, Espainiako Estatuko mertzenarioek jarritako bonba batek suntsitu zuen Argalaren gorputza. Ez, ordea, haren pentsamendua. Hauxe da utzi zigun ondarea eta bizirik dagoena.
Argalaren pentsamenduak bizirik dirau!
Orain dela 41 urte, Espainiako Estatuko mertzenarioek jarritako bonba batek suntsitu zuen Argalaren gorputza. Ez, ordea, haren pentsamendua. Hauxe da utzi zigun ondarea eta bizirik dagoena.
Ondare hori (Etxebarrieta anaiek, V eta VI biltzarrek jorratutako ildoa jarraitzen duena) Independentzia eta Sozialismoa leloan labur daiteke, adierazteko iraultza sozialistak eta euskal estatu independente bat lortzeko borrokak Euskal Herrian prozesu historiko bakar bat osatu behar dutela.
Alde batetik, iraultzarik gabe, independentzia formal bat ere ez da posible. Katalunia, eta ipini ahal diren beste hamaika adibide, lekuko. Are gutxiago berreuskalduntzea eta estatu zapaltzaileek inposatutako estatu-aparailuak (polizia, armada, justizia-sistema, hezkuntza-sistema...) desegitea.
Orain, iraultza batek klase iraultzaile bat behar du. Hau da, prozesu iraultzailea gidatzeko gauza den klase bat. Inperialismoaren garaian, baina, bizi gaituen garaia dena, ez dago burgesia iraultzailerik. Aitzitik, burgesiaren zatiki guztiak erabat kontrairaultzaileak bilakatu zaizkigu. Horiek hala, klase iraultzaile bakarra, holakorik egotekotan, proletalgoa da. Ondorioz, iraultza independentistak iraultza proletarioa izan behar du edo, gauza bera dena, iraultza sozialista::
......el logro de la independencia exigía la derrota del Estado español por lo menos en Euskadi, es decir, una verdadera revolución política que sólo podía ser llevada a cabo por las capas populares bajo la dirección de la clase obrera, única capaz de asumir hoy en Euskadi con todas sus consecuencias, la dirección de un proceso de tal envergadura. Precisamente, este asumir la cuestión vasca por la clase obrera es lo que ha posibilitado el resurgimiento nacional de Euskadi.
(Argalaren autobiografia politikoa, 1977)
Bestalde, iraultza sozialistak zapalduen beraien, proletalgoak gidatuta, zapalkuntza ororen aurkako borroka izan behar du. Nazio zapaldu batean, beraz, iraultza sozialista nazio-zapalkuntzaren aurkako borroka era izango da edo ez da izango. Nazio-Askapena, baina, gauzatu ahal da estatu independente bat ala estatu multinazional bat sortzen, biak ala biak estatu zapaltzaile(ar)en hondarren gainean. Bi aukera hauen artean Argalaren hautua Euskal Herriarentzat argia da: independentzia.
Independentziaren aldeko hautu hau ez zen, jakina, justizia eternoan (herrien eskubideetan edo) oinarritutako burutazio metafisikoa. Euskal Herri langileak bizi dituen egoera konkretuari buruzko azterketa konkretuaren ondorioa baizik, hark jasaten zuen nazio zapalkuntzaren izaera konkretuari buruzkoa, batez ere. Zeren eta nazio-zapalkuntza luze batek ahuldu baititu euskal nazioaren ezaugarriak, hizkuntza batik bat, beraren biziraupena kolokan jartzeko punturaino. Nazio-Zapalkuntzari buelta emateko, beraz, neurri urgenteak behar dira eta nazio-arazoari behar duen lehentasuna ematea ere bai. Eta historian zehar ez da ikusi estatu mailako ustezko abangoardia proletarioak horretarako prest daudenik. Aitzitik:
El Pueblo Vasco ha tenido ocasión de comprobar a lo largo de la historia que una revolución socialista a nivel de estado no es la solución automática de su opresión nacional; que los partidos obreros españoles están demasiado impregnados del nacionalismo burgués español. (....)
(Idem) Eta areago:
Mis posteriores relaciones, como representante de E.T.A., con representantes de diversos partidos obreros revolucionarios españoles, no sirvieron sino para confirmar esta visión. Dichos partidos no entendían la cuestión vasca sino como un problema, un problema molesto que conviene hacer desaparecer. Siempre me pareció ver que la unidad de "España" era para ellos tan sagrada como para la burguesía española. Jamás llegaban a entender que el carácter nacional que adoptaba la lucha de clases en Euskadi fuese un factor revolucionario; por el contrario, no era para ellos sino una nota discordante en el proceso revolucionario español que aspiraban orquestar.
(Idem)
Argalak aipatutako alderdi horiek benetan langile-alderdi iraultzaileak zirenetz edo euskal nazio-arazoa ulertzeko gaitasun ezak izaera oportunista zabalagoaren sintoma ote zen, alde batera utzita, honi guztiari gehitu behar zaio gure nazioa bi estatu zapaltzaileen artean zatituta egoteak suposatzen duena:
.....el exilio me ofreció la ocasión de conocer directamente la problemática existente. Hasta entonces, mi opción frente a este tema obedecía más a razones históricas e ideológicas que a un conocimiento real de la Euskadi continental actual. No obstante, la experiencia no hizo sino confirmar mis hipótesis y dotarlas de una base más científica. Euskadi continental es una zona de casi nula industrialización; las bases de su economía lo constituyen las actividades del sector primario y las turísticas. Con una población que no sobrepasa el cuarto de millón de habitantes y marginada completamente de los centros económicos franceses, sufre una aguda emigración de mano de obra joven. Aunque el euskara es ampliamente conocido en las zonas rurales, e incluso algo en la costa, su participación junto a Francia en dos guerras de liberación nacional contra las potencias centrales y la inexistencia de clase social alguna capaz de marcar una dinámica nacional propia, ha tenido como consecuencia, que hasta hace aún pocos años la conciencia nacional fuese propiedad exclusiva de determinados sectores intelectuales. Pero la onda expansiva de la lucha de Euskadi peninsular, junto a la labor de dichos sectores intelectuales, ha producido una toma de conciencia cada vez mayor.
(Idem)
Eta, esan gabe doa, azken datu positibo honek, nazio-kontzientziaren handitzeak, hegoaldeko borrokaren eraginez, galduko lukeela haren indar guztia, hegoaldeko iraultzaileok estrategia estatalista bat onartuz gero.
Estrategia independentista eta sozialista honen arabera, beraz, iraultza sozialista, estatu burgesa suntsitzea langileen estatu bat sortzeko dena, da, aldi berean, euskal estatu independente, haren mugen barruan Euskal Herria osoa hartzen duena, sozialista eta euskalduna lortzeko borroka. Hots, Euskal Herrian klase- borrokak nazio-askapenaren aldeko borrokaren forma hartu behar du.
Jakina, bizirik dirauen Argalaren pentsamendu hura ez da dogma bat, borrokarako gida bat baizik. Ez gida bat aurreikusteko koiuntura posible guztiak eta hauen aurreko aukera taktiko posible guztiak ere bai. Hori ez da posible. Teoria Iraultzaileak “soilik” ematen dizkigu koiunturak aztertzeko eta azterketa horretatik erabaki taktiko egokiak ateratzeko behar diren irizpide sendoak. Eta hauxe da Argalaren ekarpena ematen diguna.