HERRITAR BATASUNAk bere indar guztiez kondenatzen ditu Espainiako Erresuma izeneko estatu inperialista, torturatzaile, etnozida eta terroristak atzo Catalunyan egin zituen atxiloketak.
HERRITAR BATASUNAk
HERRI LANGILE KATALANARI:
EUSKAL HERRIAN ETA CATALUNYAn,
IRAULTZA DA BIDE BAKARRA!
HERRITAR BATASUNAk bere indar guztiez kondenatzen ditu Espainiako Erresuma izeneko estatu inperialista, torturatzaile, etnozida eta terroristak atzo Catalunyan egin zituen atxiloketak.
Berdin digu CDRko militante horiek zer egin duten, zer egiteko asmoa zuten eta zer eginen duten, Herri Langile Katalanak bere askapen nazionala eta soziala eskuratzeko, Independentzia eta Sozialismoa lortzeko, Errepublika Sozialista Katalana erdiesteko, borroka molde guztiak erabiltzeko eskubidea eta betebeharra du.
Gure elkartasunik sutsu eta indartsuena helarazi nahi diegu CDRko militante independentista eta iraultzaile guzti-guztiei, eta bereziki Espainiako Erresumaren errepresio terrorista jasan dutenei. Ez zaudete bakarrik, ez zarete inoiz bakarrik izanen. Zuekin gara, Herri Langile Katalanarekin, garaipena lortu arte!
Azken bi urte hauek argiro frogatu dute burgesia autonomista katalanak ez duela Independentzia lortzeko inolako asmorik, horretarako borroka egin behar baita fronte guztietan, eta horrek klase gatazka areagotzen baitu. Bere klase interesen aurka doa Catalunyako prozesu independentista benetan aurrera joatea, zeren 2017ko irailean eta urrian ikusi zen bezalaxe, horrek baitakar Herri Langile Katalanaren Boterea jaiotzea, kaleetan, lantegietan, ikastetxeetan, Catalunya osoan, eta ondorioz, Independentzia Nazionalaren aldeko borroka Askapen Sozialarekin uztartzea, Iraultza Sozialista Katalanaren bidean.
Burgesia katalanaren eskutik Catalunyak ez du Independentzia berreskuratuko. Ezinezkoa da. Herri Langile Katalanak bakarrik lortuko du hori, Langile Klasearen gidaritzapean, Proletalgo Iraultzaile Katalanaren hegemoniaz. Hori izan da gure esperientzia Euskal Herrian, eta Internazionalismo Proletarioaren izenean hori partekatu nahi dugu zuekin. Ez da bat ere txixripa bi sozialdemokrazia autonomistak, ERC eta EHBildu, elkarrekin joatea.
Aurrera, lagunok! Formakuntza, antolakuntza eta borroka iraultzailea!
VISCA LA REPUBLICA SOCIALISTA CATALANA!