Gerra Inperialista krimena antolatua den aldetik Smedley D. Butler Jeneralaren testigantza 1935an

Deskargatu

Gerra Inperialista krimena antolatua den aldetik

Smedley D. Butler Jeneralaren testigantza 1935an

          Smedley D. Butler AEBtako Marineen jeneral bat izan zen. Berak kontatzen digunez, 33 urte baino gehiago eman zituen AEBtako indar armatuen adar horretan eta bertatik jeneral-gradu zuenean erretiratu zen, haren paparrean estatu inperialista horren kondekorazio altuenak eramanez.

          Butler jenerala ez zen antikapitalista bat. Ez zitekeen izan, beraz, antiinperialista guztiz kontsekuente bat. Demokrata burges txiki zintzo bat baino ez zen. Inperialismoa, orduan, ez zen kapitalismoaren gainbehera historikoaren ondorio beharrezko bat. Baizik eta zuzentzekoa zen sistemaren perbertsio bat. Honek, dena den, ez dio kentzen interesik gerra inperialistaren bere salaketari. Teoriari ez badigu ematen ere, aurkezten dizkigu egitateak. Munstroaren barrenetatik ezagututa, gainera. Eta Butlerek salatzen dituen egitate horiek, izen propio batzuk aldatuta, egun ere behatu ahal ditugunez, bere testigantzak indartzen du beraien egiturazko izaera deduzitzen duen teoria.

          Edozelan ere, Venezuela, Iran eta beste herri batzuk mafia inperialistaren capo di capi-aren jomugan daudenean. III Mundu-Gerra batera garamatzan deriba gero eta nabarmenagoa denean, ondo datorkigu gogoratzea AEBtako esku hartze inperialista asko barrutik ezagutu zituen gizon zintzo baten aitorpena ezagutzea.

 

 Smedley D. Butler Jeneralaren testigantza

          Krimen antolatuaren eskuliburuan ez dago militarren bandak ezagutzen ez duen trikimailurik. Baditu bere "informatzaileak" (etsaiak seinalatzeko), bere "gorilak" (etsaiak suntsitzeko), bere "burmuinak" (gerra-prestaketak planifikatzeko) eta "capo" bat, kapitalismo ultra-nazionalista.

          Harrigarria dirudi militar batek horrelako konparazioa egitea. Zintzotasunak horretara behartzen nau baina.

          Beti susmatu izan dut mafia baten kide bat besterik ez nintzela. Orain ziur nago. Lanbide militarreko kide guztiek bezala, ez nuen inoiz pentsatu nire kabuz, zerbitzu aktiboa utzi arte. Nire ahalmen mentalak etenda zeuden nire nagusien aginduak betetzen nituen bitartean.

          Militar profesionala izan nintzen 33 urte eta lau hilabetez, eta denbora horren parterik handiena enpresa handientzat, Wall Streetentzat eta bankarientzat eliteko "gorila" gisa eman nuen. Laburbilduz, mafioso bat nintzen, kapitalismoaren gangster bat. Mexiko eta, bereziki, Tampico 1914an AEBtako petrolio interesentzat seguruak izan zitezen lagundu nuen. Haiti eta Kuba National City Bankeko mutilek irabaziak izan zitzaten leku egokia egiten lagundu nuen. Erdialdeko Amerikako dozena erdi errepublika zapaltzen lagundu nuen Wall Streeten onerako. Nikaragua purifikatzen lagundu nuen 1902-1912an, Browndar Anaien International Banking House delakoaren alde. Dominikar Errepublikara zibilizazioa eraman nuen, AEBtako azukre-ekoizleei bidea libre uzteko 1916an. Honduras AEBtako frutagintza enpresentzako leku egokia izan zedin lagundu nuen 1903an. Txinan, 1927an, Standard Oilek bere negozioak trabarik gabe egin zitzan lagundu nuen.

          Nago Al Caponeri zerbait erakuts niezaiokeelakoan. Azken finean, berak zuzentzen zuen krimen antolatua hiri bakar bateko hiru barrutitan soilik. Marineak hiru kontinentetan aritu garen bitartean ...

           Amerikar indiarren, filipinarren, mexikarren eta Espainiaren aurkako gure balentriak parean daude Genghis Khanen kanpainekin, Manchuriako japoniarrekin eta Mussolinik Afrikan burututako eraso-gerrarekin. Inork ez digu gerra deklaratu guk horretara behartu baino lehen. Gure historia osoak erakusten du ez dugula inoiz defentsa-gerrarik egin.

 

Mendi

Deskargatu

 

MAS LEIDOS

ULTIMOS ARTICULOS. Iritziak