Sestao Palestinarekin
Pasa den asteartean Rafah-n gertaturiko sarraskia, Nakban 1948an hasitako eta gaur egun arte jarraitzen duen beste pasarte bat da. Ikusi dugu giza Historian izandako krimen krudeletariko bat, zeinean ejerzito sionistak Gazan
Genozidio sionistaren zifrak Gazan igotzen doaz. Gutxienez 37.000 palestinar eraila izan dira, horietatik 15.000 ume eta 9.000 emakume baino gehiago; ahaztu gabe 71.220 zaurituak eta 13.000 desagertuak.Frankotiradoreek jarraitzen dute populazio zibila tirokatzen, bereizi gabe. UNICEF-ek iragarri du Gazan 17.000 haur palestinarrek bere gurasoak galdu dituzten eta pobrezia larrian bizirauten saiatzen diren. Gainera, ikusi dugu nola soldadu sionistek leku desberdinetako palestinarren gorpuak kamioietan sartzen dituzten eta, orain egun batzuk, adibidez, 100 gorpuzki Al-Shifa ospitaletik atera zituzten.
Gure partetik, jarraitzen dugu mantentzen entitate sionista errudun dela eta ONUko erresoluzioak genozidioa gelditzeko mesprezatzen dituela, bere konplizeak Estatu Batuak, NATO eta Europako Elkartea izanda.Honek erakusten du ONUko erresoluzioek ez dutela ezertarako balio eta Mendebaldeko gobernuak Estatu Batuetako inperialismoaren morroi gisa aritzen direla.
Jarraitu behar dugu Israel-en isolatze politiko, ekonomiko eta kulturala bultzatzen; horregatik seinalatu behar dugu nortzuk diren haien laguntzaile, bai enpresa, gobernu edo instituzio direla. Arrazoi guzti hauengatik, jarraitu behar dugu mobilizatzen OTAN eta Europar Elkartearen aurka, zeinek Palestinako herriaren genozidioa babesten duten.
Aldarrikatzen dugu Palestinako Erresistentziaren legitimitatea, eraso honi aurre egiteko egoki balorazten dituzten medio guztiekin.Ez gara inor esateko nola defendatu behar diren munduko ejerzito poteretsuenetariko baten kontra.Eta inoiz ez gara geldituko neutraltasun hipokrita batean, non ez den desberdintzen erasotzaileraen eta erasotuaren edo kolonizatzailearen eta kolonizatuaren artean. Horregatik, jarraituko dugu Palestinaren alde lan egiten, irtenbide justu eta iraunkorra lortu arte; zeina, gure ustetan, Israel-eko entitate sionistaren desagerpena derrigorrezkoa izango den.
Ibaitik itsasora, sionismorik, arrazismorik eta inperialismorik gabeko Palestina libre baten alde!
GORA PALESTINAR ERRESISTENTZIA!
Sestao Palestinarekin