Gazte- eta ikasle-mugimenduaren zenbait militantek pairatutako jazarpen polizialaren aurrean

Comunicados

Gazte- eta ikasle-mugimenduaren zenbait militantek

pairatutako jazarpen polizialaren aurrean

 

Gazte- eta ikasle-mugimenduaren hiru kide, gutxienez, jazarpen polizial larriak sufritu dituzte: segimenduak, mehatxuak, telefono-dei anonimoak... Honen aurrean, Herritar Batasunak gazte hauei, lehenik eta behin, gure elkartasunik sakonena adierazi nahi die. Bai eta haien ausardia txalotzea ere. Eraso horien aurrean ez kikiltzeagatik eta beraiek jendaurrean salatzeagatik.

Jarduera kriminal eta koldar hauek ez dira berriak gurean. Estatu zapaltzaileek (espainolak zein frantsesak) Euskal Herri Langilearen sektore kontzienteenen aurka aspaldi erabilitako tresnak baizik. Eta, dirudienez, oso ondo errotuta daude indar politiko zipaioek eta legionarioek predikatzen diguten lurzoru etiko hartan.

Izan ere, militanteen aurkako jazarpen hauek eta jarduera errepresibo oro normalak dira kapitalismoa bezalako sistema sozial batean, esplotazioa eta zapalkuntza oinarri dituena. Are gehiago, nazio-zapaldu batean. Errepresioa normalitate burgesa eta inperialista parte izateak ez du esan nahi, baina, salatu behar ez dela, jakina. Salaketa da, alde batetik, autodefentsa-modu bat. Eta, bestetik, herri langilearen kontzientzia igotzeko modu bat ere bai.

Eta errepresioa ozen salatzea da prentsaurrekoan agertutako gazteak egin dutena. Biba zuek! Animo!

 

2019ko uztailaren 28a

Comments (0)

There are no comments posted here yet

Leave your comments

Posting comment as a guest. Sign up or login to your account.
0 Characters
Attachments (0 / 3)
Share Your Location