HERRITAR BATASUNAk bere elkartasun internazionalistarik beroena adierazi nahi dio Venezuelako Herri Langileari, eta aldi berean fermuki kondenatzen du berriki Nicolas Maduro presidenteak jasan duen atentatu terrorista eta inperialista. Iraultzaileon arteko kritika eta autokritika zorrotz eta zintzoak une larri honetan momentuz alde batera utzita, geure laguntza eta babesa ematen diogu, gogoz eta gogor, Venezuelako Bolivariar Iraultzari eta bere aldeko talde, alderdi, erakunde eta antolakunde guztiei, bereziki Maduro presidenteari. Aurrera, lagun eta burkideok! Gogor jo dezagun denok Inperialismoaren aurka eta Iraultza Sozialistaren alde!
Comunicados
VIVA A REPÚBLICA SOCIALISTA GALEGA!
HERRITAR BATASUNAko ordezkaritza bat izan zen Galizan, uztailaren 25ean, Dia da Pátria Galega, AGORA GALIZA nazio askapenerako antolakunde sozialista eta feministaren ekitaldian.
FAXISMOAREN AURKA, IRAULTZA!
Oroimen historikoa klase borrokaren jokalekua da, zeren eta klase sozial bakoitzak, eta haien baitan joera politiko bakoitzak ere, bere interesen arabera idazten eta berridazten baitu Historia behin eta berriz.
JUSTIZIA KOLONIALA, JUSTIZIA PATRIARKALA, JUSTIZIA KRIMINALA!
Libre utziko dituzte 2016ko Iruñeko Sanferminetan talde bortxaketaren egileak, “La Manada” izeneko antolakunde terrorista eta kriminalaren bost gaizkile matxistak. Horietako bat, militarra, eta bertzea, guardia zibila. Nafarroa Garaiko Auzitegiak onartu egin du defentsaren eskaria: behin betiko epaia iritsi arte baldintzapean aske geratuko dira.
AURRERA EUSKAL IRAULTZA!!
50 urte geroago...
AURRERA EUSKAL IRAULTZA!
Izan direlako gara, garelako izanen dira. Hori da HERRITAR BATASUNAk aukeratu duen leloa, Txabi Etxebarrietaren aldeko ekitaldia antolatzeko. Omenaldi hau ekainaren 7an eginen diogu, arratsaldeko 7etan, Tolosa ondoko Benta Haundin, Frankismoaren diktadura faxistaren indar armatu terroristek hil zuten toki berean. Guk ez dugu ahazten!
LANGILEON BATZARRAK, LANGILEON BOTEREA!
Joan zen martxoaren 8an, mugimendu feminista burgesak antolaturiko Greba Orokorrari ez genion gure atxikimendurik eman, ez dugulako sinisten klase zapaltzaile horrek , hura egitan aurrera ateratzeko gauza denik. Besteak bes te, erabiltzen duten propaganda "askatzailea"ren bitartez, sistema kapitalistari kateatu, eta langile klaseko gizakiok, genero eta arrazaren arabera baztertzen gaituztelako. Klase alienazioa ere, feminsmoaren barnean gertatzen da.
LANGILEON BATZARRAK, LANGILEON BOTEREA!
Begiratu ingurura. Ikusten duzun guztia, langileok egin dugu. Ikusten dugun aberastasun guztia gizon eta emakumeon lanaz egin da. Den-dena. Orduan, zergatik gara langileok gero eta pobreagoak, eta aldiz, burgesak gero eta aberatsagoak? Gure lan baldintzak, gure soldatak, gure pentsioak, gure irakaskuntza, gure osasun zerbitzuak, dena okerragora doa. Bankariak, politikoak, enpresarioak, eta oro har sistema honen alde aritzen diren guztiak gero eta hobeki bizi dira.
GALTZEN DEN BORROKA BAKARRA: GALDUTZAT JOTZEN DENA
Berriki, gaur egun ETAren izenean mintzatzen diren militante erreformistek bi adierazpen kaleratu dituzte. HERRITAR BATASUNAk bi agiri horien balorazio politikoa egin nahi du.
EUSKAL HERRI LANGILEA, GURE ABERRI BAKARRA!
Aberri Eguna 2018
Aurtengo Aberri Egunean, kontu bat azpimarratu nahi du HERRITAR BATASUNAk: Catalunyan egun hauetan gertatzen ari denak argiro frogatzen duela, beste behin ere, klase borroka nazio askapenaren bihotzean kokatzen dela. Klase borroka dela, hain zuzen ere, nazio askapenaren motorra. Betidanik esan izan dugun bezala, independentzia eta sozialismoa guztiz lotuta daudela.
IRAULTZA DA BIDE BAKARRA
Hona hemen Herritar Batasunaren antolakuntzarako printzipioak:
Hona hemen Herritar Batasunaren antolakuntzarako printzipioak:
ESTATU TERRORISTA BATEN AZKEN HILKETA
HERRITAR BATASUNAk fermu, gogor eta erabat gaitzesten du oligarkia neofrankistaren terrorismoaren tresna armatua den Monarkia Espainolistaren estatuak egindako azken krimena: Xabier Rey Urmeneta euskal gudariaren asasinatzea, Puerto III exterminio espetxean burutua. Euskal Herri Langileak ez du barkatuko!
BENETAKO MARTXOAren 8aren ALDE!
EMAKUME LANGILEAREN EGUNA:
IRAULTZAILEA, BORROKALARIA,
LANGILE KLASEKOA!
Nafarroako independentzia eta sozialismoaren alde, euskal langileria altxa!!
HERRITAR BATASUNA, alderdi, talde eta antolakunde sozio politiko, herri mugimendu zein militante independente eta burujabeen konbergentzia eta elkargunea gara. Batzuk, euskal estatu independentea izan zen Nafarroako konkista progresibo eta iraunkorraren aurka jarduten duen nafar patriotismo iraultzailearen ildokoak; beste batzuk, 1930 inguruan sortutako ezkerreko abertzaletasun ekintzalekoak, edo garai berean III.
AMNISTIAREN ALDE!
AMNISTIAREN ALDE! URTARRILAREN 13an, DENOK BILBOKO ETXEBARRIETA ANAIEN PLAZARA!
DAS KAPITAL KARL MARXen OBRA EZTABAIDATU ETA ESTUDIATZEKO MINTEGIA
- Urtarrilaren 15ean IRUÑEAN,
- Urtarrilaren 20an, BILBON,
Elkartuko gara teoria iraultzaileaz mintzatu eta eztabaidatzeko, musutruk!
Gu ez gara Bilbora joanen
Aski da. Nahikoa da beti epelkerietan sigi-saga ibiltzea, eufemismoak erabiliz etengabe, PNV, Partido Nacional-católico Vasco-español kolaborazionista, Felipe VI Borboikoaren, PPren eta PSOEren morroia den alderdiaren aurpegia garbitzen beti, bere zain, bere esperoan, bere mende.
AZAROAren 18an, DENOK BILBORA!
HERRITAR BATASUNAk bat egiten du arazoaren 18an, Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimenduak Bilbon deitu duen manifestazio nazionalarekin..
GUDARI EGUNA 2017. ATZO, GAUR ETA BIHAR, BORROKA DA BIDE BAKARRA!
HERRITAR BATASUNAko Batzar Nazionalak erabaki du aurten Gudari Eguna oroitzeko mobilizaziorik ez egitea. Batzutan isiltasunak ozenkiago adierazten du esan beharrekoa, hamaika burrunba zein zalaparta politikero eta erreformista baino. Hau da esan behar duguna: