PRAXIAK ERABAKITZEN DU NOR DEN NOR : URRIAren 31an, DENOK BILBORA, INDEPENDENTZIA ETA SOZIALISMOAREN ALDE!

Comunicados

imprimir

PRAXIAK ERABAKITZEN DU

NOR DEN NOR :

URRIAren 31an, DENOK BILBORA,

INDEPENDENTZIA ETA SOZIALISMOAREN ALDE!

          Agiri honen bidez, HERRITAR BATASUNAk dei egiten dio euskal iraultzaile orori datorren den larunbatean, urriaren 31an, arratsaldeko 6,30etan Bilbon eginen den manifestazio nazionalera joateko.

          Egun horretan, Iñaki Bilbao, TXIKITOk bere 52. eguna beteko du gose eta komunikazio greban. Gudari iraultzaile eredugarri eta miresgarri honek ez dio ekin borroka molde gogor eta ikaragarri honi erreibindikazio partzial, mugatu edota pertsonal baten alde. Ezta Amnistiaren beraren alde ere.

          Horiek guztiak inportanteak eta beharrezkoak izanik ere, TXIKITOk bere gose grabaren bidez argi eta garbi kokatu du euskal iraultzaile guztionborrokaren helburu eta ardatza: INDEPENDENTZIA etaSOZIALISMOA. Eta horrekin batera, BIRBATASUN NAZIONALAeta BERREUSKALDUNTZEA.

          EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTAren lau helburu historikoak.

          Borroka iraultzailean, praxiak erabakitzen du nor den nor. Nor den zinezko iraultzailea, eta nor den oportunista. Nor ari den benetan, eta nor, itxurak egiten.

          Gure ustez, urriaren 31ko manifestazio nazionalak eztabaida hau argituko du. Orduan ikusiko da Euskal Herrian nor den benetako iraultzailea eta nor den oportunista kalakaria. Nor den nor. Praxiaz, hitzez eta ekintzez, ez itxurakeriaz.

          Gauza asko esan ahal dira, oso ederrak eta oso politak, bainan hemenetaorain, TXIKITOren borrokaren aurrean, iraultzaileontzat aukera bakarra dago: berarekin batera borrokatzea, ahal dugun neurrian, hortzez eta haginez, INDEPENDENTZIAeta SOZIALISMOAren alde. Eta urriaren 31an, larunbatean, Bilbon egon behar dugu denok. Baldin eta zainetan odola badugu.

INDEPENDENTZIA ETA SOZIALISMOA!

TXIKITO, HIRE BORROKA, GURE EREDU!

Herritar Batasuna

Imprimir