DANIEL PASTOR, EUSKAL PRESO POLITIKO KOMUNISTAREKIN, ELKARTASUNA!!!

Herenegun jakin genuen Daniel Pastor Alonso, euskal preso politiko komunista gose greban hasia zela eta atzo, aldiz, utzia zuela, Zuerako espetxearekin nolabaiteko hitzarmena lortu ondoren.

Deskargatu

DANIEL PASTOR,

EUSKAL PRESO POLITIKO KOMUNISTAREKIN,

ELKARTASUNA!!!

        Herenegun jakin genuen Daniel Pastor Alonso, euskal preso politiko komunista gose greban hasia zela eta atzo, aldiz, utzia zuela, Zuerako espetxearekin nolabaiteko hitzarmena lortu ondoren.

        Danirekin ditugun diferentzia politiko taktiko eta estrategiko guztien gainetik, HERRITAR BATASUNAk bere elkartasuna helarazi nahi dio euskal preso politiko komunista honi, Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua likidatzen saiatu zen kamarilla oportunista eta erreformistari  aurre egiten diolako, eta Sortu/EHBilduren deriba autonomista eta sozialdemokrata argi eta garbi salatzen duelako. Euskal Herri Langilearen nazio eta klase etsaien aurrean Danik erakutsitako jarrera borrokalaria biziki estimatu eta txalotzen dugu. Gainontzekoa, trintxera berean borrokan aritzen garen iraultzaileon arteko eztabaida politikoak eta teorikoak dira. Etsai berberak ditugu!

           HERRITAR BATASUNAk Amnistiaren inguruan duen jarrera adierazi nahi du berriz ere:

        1.- Amnistia militante iraultzaileen askapenaren helburu gisa ulertzen dugu, zeina iritsiko baita garaipenarekin, eta lau helburu taktikoen lortzearekin batera:

 INDEPENDENTZIA-SOZIALISMOA-BIRBATASUNA- BERREUSKALDUNTZEA.

        2.- Helburu hauen alde koherenteki borrokatzeagatik gatibu duten edozein militante edo pertsona EUSKAL PRESO POLITIKO IRAULTZAILETZAT joko dugu.

      3.- Politikoki eta ekintzez defendituko dugu bere izaera politiko iraultzaileari uko egiten ez dion edozein militante.Solidarioak izango gara  arrazoi politiko antikapitalistak preso dituzten pertsona guztiekin.

        4.- Nazioartean, Amnistiaren aldeko ekintza batasuna defenditzen dugu. Nor bere bidean ibili eta batera jo.

        5.- Amnistiaren aldeko borroka bada euskal gudari iraultzaileen aldeko memoriaren defentsa ere.

        6.- Azpimarratu nahi dugu Amnistia Iraultza Sozialistaren botere hartzearen ondorioa dela, eta Nafarroako Euskal Errepublika Sozialistaren aldarrikapenarena.

 

        Honengatik guztiarengatik, bat egiten dugu BIHAR, abenduaren 4an, eguerdiko 12:30etan Bilboko Errekalde plazan eginen den elkarretaratzearekin.

 

PRESOAK KALERA, AMNISTIA OSOA!!!

GORA EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA!!!

Herritar Batasuna

Deskargatu