GARAI GOGORRAGOAK DATOZ, ANTOLATU ETA BORROKATU!

Sistema kapitalista krisi larrian dago, eta langileon egoera gero eta okerragoa da. Hori egunero ikusten dugu lantegietan, auzoetan eta herrietan. Edonon. Gainera, Inperialimo yanki-sionistak sortutako plandemiak arazoak gogortu eta larriagotu ditu.

Imprimir

GARAI GOGORRAGOAK DATOZ,

ANTOLATU ETA BORROKATU!        

             Sistema kapitalista krisi larrian dago, eta langileon egoera gero eta okerragoa da. Hori egunero ikusten dugu lantegietan, auzoetan eta herrietan. Edonon. Gainera, Inperialimo yanki-sionistak sortutako plandemiak arazoak gogortu eta larriagotu ditu. Urtebete daramagu honela, itolarrian. Baina problemak lehendik zetozen. Hori bai, nagusiek, burgesek, aukera baliatu dute esplotazioa eta miseria areago estutzeko.

        Zer gertatzen ari da? Denok dakigu zertarako sortzen diren enpresak, fabrikak eta gainontzeko negozio guztiak. Dirua irabazteko, etekinak lortzeko. Aberatsek inbertsioak egiten dituzte aberatsagoak izateko, ez guri mesede bat egiteko. Langile guztiok ikasi dugu hori txikitandik. Burgesek ez digute inoiz ezertxo ere oparitzen. Ez digute guri lana ematen, alderantziz baizik. Gure lana xurgatu egiten dute, gero eta irabazi eta etekin handiagoak lortzeko, gero eta dirudunagoak izateko.

       Orduan, nondik dator krisia? Zein da irtenbidea? Konponbiderik ba al dago inon?

        Irabaziak murrizten ari dira aspaldidanik. Gero eta inbertsio handiagoak egin behar dira etekinak lortzeko. Hori da Kapitalismoaren joera azken hamarkadetan. Joera estrukturala da, ez da egun batetik bestera desagertuko diren disfuntzioa. Duela 150 urte Karl Marxek maisuki eta zientifikoki aztertu zuen hori. Ondorioz, irabazi gosez bizi diren kapitalistek denetariko espekulazioetara bideratzen dituzte beren kapitalak, diru errazaren bila. Honela egin zuen eztandak 2009ko krisiak. Eta horretan bizi gara geroztik. Zulotik ezin atera. Gero eta okerrago...

        Nagusiek, aberatsek, irtenbide bakarra dute irabaziak handitzeko: langileoi kateak areago estutu, gehiago zukutu, murrizketak handiagotu, soldatak txikiagotu, prekaritatea ugaritu, esplotazioa indartu eta zorroztu bizitzaren arlo guztietan. Odola ausarki xurgatzen digu egunero Kapitalismoaren Banpiro Handiak. Hiru txandatan.

        Norbaitek pentsatzen baldin badu modu indibidualean aurrera aterako dela, oso oker dago. Kapitalismoa agonian, hilzorian den basapiztia errabiatua da, eta behar den guztia egingo du bizirik segitzeko. Etxegabetzeak ugaritu, osasun sistema eta hezkuntza pribatizatu, soldatak murriztu, lan baldintzak okerragotu, industria deslokalizatu, gero eta polizia gehiago kontratatu, jendea atxilotu, jipoitu, espetxeratu, isunak jarri, kontrol soziala zorroztu, langabezia handitu, errepresioa larritu... Zerrenda amaigabea da eta egunero pairatzen dugu.

        Langileok irtenbide bakarra dugu: klase kontzientzia berreskuratu eta elkartasun sareak berriz eraikitzen hasi. Lantegi eta fabriketan, auzo eta herrietan, leku guztietan. Batzarretan elkartu eta elkarri lagundu eguneroko arazoetan. Solidaritatea praktikan jarri, gauza txikienetik hasita. Bakarka miseriara kondenatuta gaude denok. Elkarrekin aurre egin ahal diogu esplotazioari.

        Politiko profesionalak, partiduak, sindikatuak, parlamentuak, hauteskundeak, instituzioak, alderdiak, (in)komunikikabideak, badakigu noren alde ari diren. Denak. Norbaitek uste badu bere arazoak konponduko direla lau urtetan behin papertxo ziztrin bat hautestontzi batean sartuz, bada garaia konturatzeko horrek ez duela ezertarako ere balio. Sistema ustelduta dago goitik behera. Iraultza behar dugu!

        Guk ez dizugu promesa faltsurik egingo. Langileok geure indarretan sinetsi behar dugu. Batzarrretan antolatu behar gara. Asanblada burujabeak, autonomoak, non gauza guztiak elkarrekin egiten diren, nagusirik gabe, liberaturik gabe, politikillorik gabe. Pribilegio barik. Denok berdin.

       Garai gogorragoak datoz. Langileok irtenbide bakarra dugu: antolatu eta borrokatu. Inork ez dizkigu arazoak konponduko. Langileon problemak soluzionatu ahal dituzten bakarrak langileok gara, gu geu. Geure arazoak eta geure seme-alabenak ere bai, zeren etorkizun gero eta beltzagoa baitute aurrean. Gauzak ez dira hobetuko borrokatzen ez bagara, zerbait egiten ez badugu.

         Horregatik eskatzen dizugu Euskal Herriko hainbat eskualdetan Kontseilu Sozialistek antolatu dituzten manifestazioetara joateko.

        Gainera, gu langile euskaldunak gara. Proletariok ez gara liburu teorikoetan agertzen diren paperezko abstrakzio batzuk. Odol, hezur eta haragizkoak gara. Badugu sorterria, familia, erroak, geure hizkuntza eta kultura, gure nazioa. Gure kasuan, euskaldunak izaki, gure nazioa, Euskal Herria edota, nahiago baduzu, Nafarroa,  konkistatuta, kolonizatuta, militarki okupatua, zatituta eta zapalduta dago. Gure hizkuntza, Euskara, hilzorian, Parisen eta Madrilen planifikatutako etnozidio sistematiko baten bidez, Ipar Euskal Herrian, bereziki.

        Honen ondorioz, langile euskaldunoi ez digu balio Marxen dialektika materialista zehatz eta konkretua oraindik ulertu ez duten teoriko ustez sakonek asmatu duten kosmopolitismo anazional horrek. Euskal Herriaren, Nafarroaren Independentzia eta Berreraikuntza Nazionala argi eta garbi eskatzen ez duten teorizazio abstraktu horiek.

        Guk nahi dugun Iraultza Sozialista biziki konkretua da, lurralde, nazio eta Langile Klase zehatz batean errotua eta kokatua. Gurea Euskal Iraultza Sozialista da. Independentista eta internazionalista aldi berean. Zeren bi kontzepti horiek ez baitira kontraesankorrrak, elkarren osagarriak baizik. Etorkizuneko Nafarroako Euskal Errepublika Sozialista gogo onez eta borondate handiz integratuko da mundu mailan, edota Europa mailan bederen, sortuko dugun Errepublika Sozialisten Batasunean, libre eta burujabe, elkartasunez jokatzeko munduko neba-arreba proletario guztiekin. 

        Guk ez dizugu esango non antolatu behar zaren eta nola borrokatu behar duzun. Hori zure aukera da, Zuk zeuk ikus ezazu. Gurekin ados bazaude, zatoz!

HERRITAR BATASUNA

Imprimir