GUDARI EGUNA 2020 : GORA EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA!

Comunicados

Deskargatu

GUDARI EGUNA 2020 :

GORA EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA!

 

ETAren lehen ernamuinen

15 urteurrena

 betetzen den honetan,

EUSKAL IRAULTZA

 egiteko geure erabakimen tinkoa

 adierazten dugu.

Gure borroka geldituko da

KAPITALISMOA MUNDU MAILAN

SUNTSITZEN DUGUNEAN BAKARRIK,

zeinak esan nahi baitu Euskadi -Ipar eta Hego-

SOZIALISTA izango dela.

Txabi Etxebarrieta Ortiz.

1967ko Aberri Eguna.

 

        “Ez dugu geure helburua ahaztu behar:

EUSKAL ESTATU SOZIALISTAren sorrera.

Helburu horren alde erori dira

 eta bizia eman dute

 militante iraultzaile askok.”

Jon Paredes Manot, “Txiki

1975eko iraila.

 

“Gaur, mende honen lehen herenean

Euskal Herriari aurkezten zitzaion

soluzio bikoitzaren aurrean,

-burges txiki baskoa ala sozialista espainola-

LANGILE KLASEAren sektore batek

hirugarren bidea eskeini ahal du:

EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA.”

Joxe Manuel Beñaran Ordeñana, “Argala

1978ko abendua.

          Aurtengo Gudari Eguna, mundu osoan egungo egoera sozio-politikoa sakonki aldatzen ari denean datorkigu: Inperialismo yanki-sionistak eragin duen pandemia Kapitalismoaren krisia areagotzen ari da egunez egun, eta tentsio geopolitikoak larritzen ari dira planeta osoan. Gizarte patriarkalen sistemaren krisi global hau klase borrokaren erdian gertatzen ari da, eta beraz, klase sozial bakoitzak bere interes propioak ditu etengabeko gatazka honetan.

        Burgesiak krisi globala baliatu nahi du langileon aurkako esplotazioa, kontrola eta errepresioa areagotzeko, eta mundu osoan gerra inperialistak pizteko, honela bere klase diktadura  planetan indartu ahal izateko. Behin eta berriz esan izan dugun bezala, Mundu Ordena Berria ezarri nahi dute, eta horretarako abiatu zuten haiek beraiek, modu prebentiboan,  III. Mundu Gerra, 2001eko irailaren 11an, yankiek eta sionistek antolatu eta manipulatutako autoatentatu haien bidez.

        Langileok, aldiz, egoera hau aprobetxatu behar dugu, ez beldurtu, paralizatu eta kikiltzeko, baizik eta antolatu, formatu eta borrokatzeko, helburu argi batekin: MUNDU OSOAN KAPITALISMOA SUNTSITU ETA IRAULTZA SOZIALISTAK EGIN.

        Euskal langileok Iraultza Sozialista egin behar dugu Euskal Herrian, askapen nazionala eta soziala borroka berean bilduz eta uztartuz, beti ere Internazionalismo Proletarioaren alde jokatuz eta klase independentzia gordez. Langileriaren independentziak ekarriko baitu nazioarena.

        Euskal langileok EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA egin behar dugu. Horrela bakarrik eskuratuko dugu geure INDEPENDENTZIA NAZIONALA. Euskal Iraultzaren bidez bakarrik lortuko ditugu Sozialismoa, Independentzia, Birbatasuna eta Berreuskalduntzea. Hori izanen da gure ekarpenik handiena mundu mailako Iraultza Proletarioari: Euskal Iraultza Sozialistaren garaipena. Elkartasun internazionalistarik hoberena, nor bere herrialdean borrokatzea baita.

        2020ko Gudari Egunean, berriz ere azal dezagun denok betidanik defenditzen genuena, eta batzuk, lotsagarriro damutu eta errenditu ondoren, ahaztu dutena: munduko Herri Langile guztiok, geure burua askatzeko guduan, eskura ditugun borroka molde guzti-guztiak erabiltzeko eskubidea eta betebeharra dugu. Horren barnean daude, jakina, borroka armatua, matxinadak, gerrillak eta intsurrekzioak. Estatu burgesari biolentziaren monopolioa ukatzen diogu. Argi eta garbi.

        Hauxe da mendez mende klase sozial zapaldu, esplotatu eta desjabetuen Historiak irakatsi diguna: klase zapaltzaileek ez dute inoiz ere uzten beren boterea onez eta bakebidez, dohainik eta musutruk. IRAULTZA egin behar izan da beti esplotatzaileak garaitzeko. Orain eta hemen, XXI. mendean eta Euskal Herrian, honek izen bakarra du: EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA.

        Helburu honek esan nahi du Ezker Abertzale Iraultzailearen antolakunde guztiak indartu behar ditugula, eta urratsez urrats Euskal Nazio Askapen Mugimendu Sozialista Iraultzailea, ENAMSI eraiki behar dugula, bere borroka fronte guztietan. Euskal Iraultza Sozialistak bakarrik ekarriko du Independentzia, azken 60 urteko borrokak (1958-2018) argiro frogatu duen bezala.

        Burgesia txikiak Euskal Langileriaren borroka kontrolatu eta manipulatu ondoren, Euskal Nazio Askapen Mugimenduaren, ENAMen antolakunde eta borroka iraultzaile guztiak likidatu zituen, ez ETAren borroka armatua bakarrik. Hau da, euskal langileon nazio askapen borroka independentista eta sozialista iraultzailea kamusteko eta autonomismo vasco-espainol burgesera murrizteko, bere klase interesen araberako manipulazio politikoa burutu zuen. Eta neurri handi batean  Euskal Herri Langileak xalo-xalo eta xeru-xeru sinestea erdietsi du.

        Honek esplikatzen du PNV, Partido Nacional-católico Vasco-españolak duen hegemonia kultural, ideologiko, politiko eta elektorala Nafarroaren mendebaldeko hiru herrialdeetan. Honek esplikatzen du EHBildu eta SORTUren sozialdemokrazia autonomista baskoak Espainiako Gobernuari Madrilgo Parlamentuan etengabe ematen dion babes eta laguntza parlamentarioa dohainik eta musutruk. Eta honek esplikatzen du Euskal Herri Langilearen sektore askoren pasibitatea, noraeza, desorientazioa eta kolaborazionismoa, gure aurkako zapalkuntza inoiz baino gogorragoa delarik, euskal preso politikoen egoera sekulan baino lazgarriagoa denean.

        1958-2018 : nazio askapen borrokaren derrota historikoaren ikasgaia barneratu behar dugu. KLASE INDEPENDENTZIAK ekarriko du NAZIO INDEPENDENTZIA. Euskal Langileriak bere klase antolakunde independenteak sortu behar ditu, bere interesen defentsan arituko direnak, eta inolaz ere hauek subordinatu burgesia txikiaren helburuetara, balizko “nazio batasun” ustel eta interklasista baten izenean. Larrutik eta garesti ordaindu dugu langileok horrelako planteamenduak onartu izana. Euskal Langile Klasearen independentzia politikoa bermatuko duten antolakundeak eraiki eta indartu gabe, burgesia txikiak beti eskuratuko du nazio askapen mugimenduaren gidaritza.

        Euskal burgesia txikiak eta bere satelitea den langile aristokraziak Euskal Herriaren Independentzia, Birbatasuna eta Berreuskalduntzea benetan nahi badute, bere klase interesak subordinatu behar dituzte EUSKAL PROLETALGO IRAULTZAILEAren helburu taktikoetara.

        Hau da, EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA, EUSKAL ESTATU SOZIALISTA, NAFARROAKO EUSKAL ERREPUBLIKA SOZIALISTA. Horiek dira gure helburu taktikoak.

        Horrela, helburu hauen alde zintzoki borrokatuz, frogatuko dute euskal burges txikiek, ez hitzez, bainan ekintzez, beren abertzaletasuna zinezkoa dela. Beren klase interesak subordinatuz eta sakrifikatuz Euskal Nazioaren Independentzia ekarri ahal duen Iraultza Sozialistaren alde. Eginen dute? Historiak irakatsi digu ezetz, burgesia txikiak nazio askapenaren leloak beti erabili izan dituela euskal langileon borroka kontrolatu eta desbideratzeko. Hori lortzen ez dutelarik, berehala abandonatzen dute Independentziaren aldeko borroka, eta autonomismo vasco-espainolaren posizioetarat lerratzen eta lerrotzen dira, oportunismo, erreformismo eta elektoralismorat.

        Agiri honen hasieran, hiru gudari iraultzaileren testigantzak ekarri ondoren, zer gehiago esan ahal dugu guk? Hauxe:

        Txabi, Txiki, Argala eta borrokan hil zareten gainontzeko euskal gudari eta militante independentista eta sozialista iraultzaile guztiok, zeuen borroka bururaino eramanen dugu!

        Ez dugu amore emanen harik eta Euskal Herria independentea, sozialista, birbatua eta berriz ere euskalduna izan arte! Ez gara errendituko, ez gara damutuko eta ez dugu barkamenik eskatuko!

        Euskal Iraultza Sozialista eginen dugu, eta behin Euskal Estatu Sozialista, hau da, Nafarroako Euskal Errepublika Sozialista eraiki ondoren, haratago joanen gara, harik eta klaserik, estaturik eta patriarkaturik gabeko Euskal Herria lortu arte! Askatasun Osoa erdietsi artio!

        Txabik 1968an, hil baino hilabete pare bat lehenago, hain ongi esan zuen bezala, ez diogu borrokatzeari utzi harik eta Kapitalismoa planeta osoan erabat eta behin betikotz suntsitu arte!

        Horregatik aukeratu dugu aurtengo leloa. Gudarien helburua, hiru aipamen historiko horietan argi eta garbi agertzen den bezala, EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA zen, eta horren barnean ulertzen zuten INDEPENDENTZIA NAZIONALA.    

        Bukatu aurretik, gogorarazi nahi dugu 36 urtez preso izan den Txikito, Iñaki Bilbao Lezamakoa, gose greba egiten ari dela INDEPENDENTZIA eta SOZIALISMOAren alde. Argi utzi du, beste behin ere, zein den bide bakarra: borroka, borroka etengabea, irabazi arte. Ez dago beste biderik. Antolatu, formatu eta borrokatu Ezker Abertzale Iraultzailearen antolakundeetan!     

        HERRITAR BATASUNAk dei egiten dio Euskal Herri Langileari Ezker Abertzale Iraultzailearen erakundeek antolatzen dituzten Gudari Eguneko ekitaldi guztietan parte hartzeko, eta bereziki gure mugimenduak, irailaren 27an, igandean, eguerdiko 12etan Tolosako Benta Haundin eginen duen elkarretaratzera joateko. Gora euskal gudari iraultzaileak! Gora Euskal Herria askatuta!

 

GORA EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA!

 

PRESOAK KALERA, AMNISTIA OSOA!

 

Herritar Batasuna

 

Deskargatu

=================================================================================================================================

Argazkiak / Fotos

Bideoak 1 / Bideoak 2 /Bideoak 3