EH Bildu: Estatu Burges Espainolaren aparatu bat

Deskargatu

EH Bildu: Estatu Burges Espainolaren aparatu bat

        Sortu alderdia eta haren akolitoak tabernako txuloena egiten Mugimendu Sozialistaren delakoarekin ikusteak  auzo lotsa sortzen du, ezinbestez. Mugimendu horrekiko adostasun edota hurbiltasun mailaz gorabehera.

         Ikuskizun lotsagarri honen azken emanaldia Pozueta andrearen eskutik etorri zaigu. Izan ere, diputatu espainol honek, GKSrekiko bere desadostasunak argitu nahian edo,  zera dio:

Con respecto al comunismo y todo como lo plantean. Al final casi están contra todos. Todos somos parte de este Estado burgués y de esa alianza burguesa. Yo eso no lo comparto para nada. (2022-07-31an Noticias de Navarra egunkarian egindako elakrrizketan)

         Pozueta andereak eskubide osoa du, noski, GKS eta beste edozein erakunderekin ados ez egoteko. Gainontzekook dugun berarekin, EH Bildurekin eta Sorturekin ados ez egoteko berdina. Ez gehiago, ez eta gutxiago ere. Horiek hala, Pozueta anderearen hitzetatik beraietatik:

Estoy expectante, pienso que ahora está en un momento como de mucha inflamación y que el tiempo pondrá a cada uno en su lugar.(…)

(….)

Entiendo que la juventud esté muy alejada de la política habitual, la que hacemos en las instituciones, por ejemplo. También que estamos en momentos muy convulsos en los que la juventud no recibe la respuesta que le gustaría, además, (...).

(Iturri berekoak)

         Atera ahal da haren ideologia, EH Bildukoaren berdina dena, burgesa dela, goitik behera. Izan ere, alde batetik, kezka du gazteria erakunde burgesetatik urrunduta sentitzea, poztu beharrean, eta, bestetik,  ipintzen du haren itxaropen osoa, kapitalismoarekin apurtu barik, etorriko omen diren denbora lasaiago batzuetan.

Ezen komuniston[1] ustez, ikusmolde hau, bizitzen ari garen kapitalismoaren krisi orokorraren garai honetan, Inperialismoaren garai honetan, ideologia burgesa baita. Gure garaiaren benetako izaera hau zapaldu eta esplotatuei ezkutatzen dielako, euren klase-kontzientzia iraultzailea hartzea eragozten dielako eta, honela, burgesiari haren botereari eusten diolako.

         Jakina, komuniston ikuspuntu hau zuzena ala ez ote den, eztabaidatuko beharko genuke. Hots, errealitatearen datuetan sostengua ote duen. Arazoa zera da, EH Bildu/Sortu/Ernai/Bilgune Feminista bloke horrek sistematikoki eztabaida horri ihes egiten dio. Errealitateak berak gero eta modu ozenagoan planteatzen badu ere. Areago, ekarri genitzake hona ere maitatutako lider gorenaren honako hitz hauek[2]:

Krisi honek badu aurrekoen aldean berezitasun bat: kapitalismoaren agortzea ere iragartzen du, izan hainbat lehengairen agortzearen hasieragatik, izan klima aldaketagatik edo balizko konfrontazio nuklear batengatik. Beraz, jada, giza espeziaren beraren iraupena dago arriskuan. Ez dut apokaliptikoa izan nahi, baina munduan gertatzen ari diren hainbat gatazka —Ukrainarena, adibidez ([3])— edota Japoniaren berrarmatzearen aldeko erabakiak ez dute etorkizun lasairik iragartzen.

(Otegiri Berria-n egindako elkarrizketa, 2014an)

         Kritika komunistak eta haren ondorioa den ideologia burgesa ezaugarritzeko irizpideak, beraz, baditu oinarri sendoak.  EH Bildu/Sortu/Ernai/Bilgune Feminista bloke erreformistak hari erantzuteko argudioak balitu, pozik entzungo genituzke.

         Bitartean, arestian esandako kontuan hartuta, Inarritu jaunaren inperialismo eta sionismoaren aldeko deklarazioak entzuten ditugun bitartean, EH Bilduk erakunde espainoletan parte hartze guztiz normaldua aurrera eroaten duen artean, zer pentsatu behar ote dugu?

         Badago esaera zahar bat honakoa dioena: paita baten legez ibiltzen da, paita batek bezala igeri eta hegan egiten du, zer da orduan? Paita bat, noski!

         Era berean, galde genezake ea zer den Sortu alderdi legala eta ea zer den EH Bildu hauteskunde-koalizioa. Estatu Burges Espainolaren aparatu politiko batzuk, noski!

 

Mendi

Deskargatu

[1] Argi dezadan izen/adjektibo honen bidez ez ditudala berarekin era subjektiboan identifikatzen diren guztiak izendatzen, Espainiako egungo gobernu "aurrerakoiko" ministro pare bat barne, baizik eta indarrean dagoen sistema sozialarekin, kapitalismoarekin, gaur egun haustura erradikal eta iraultzaileari ekiteko beharra planteatzen dutenak bakarrik.

[2] Zeinetan komunista iraultzaileon diagnostikoaren bat datorren. Beti ere, jakina, diagnostiko horretatik beharrezkoak diren ondorioak atera barik.

[3] Nota bene! Ukrainaren aipamen hau 2014-koa da, Maidan estatu-kolpea gertatu berri zenean. Otegiri bere analisi politikorako dohainak ez daude eztabaidatzerik. Haren zintzotasun humano eta politikoa beste kontu batzuk dira.

MAS LEIDOS

ULTIMOS ARTICULOS. Iritziak