Condenamos la violencia

  HERRITAR BATASUNAk ozenki eta ahoan legarrik gabe salatu eta kondenatu nahi du atzo Iruñeko karriketan, ERREPRESIOARI AUTODEFENTSA, herri mugimenduen manifestazioaren aurka, Espainiako okupazio indar polizialek burutu zuten eraso bortitza. Tamalez, herri mugimenduek beraiek errandako hitzak bete egin dira, zuzen eta bide onean direlako seinale:

Estatuak eta sistemak berak badaki errepresioaren bitartez herri mugimenduko kideak beldurtzen eta xahutzen. Badaki non eta noiz jo behar dituen kolpeak eta zertarako. Badaki Iruñerriko herri mugimendua fase konfrontatibo dialektiko baten aurrean kokatzen dela eta horregatik saiatzen da, orain, aktibitate politiko iraultzailerako oztopoak jartzen. Haren interesak defendatuko ez dituen eta gainera zuzenean konfrontatuko dituen aktibitate politikoa ez da onargarria gaurko legalidadearen barruan eta beraz, orain Iruñerian gertatzen ari dena prebentzio formak besterik ez dira. Aktibitate politiko horren existentzia badago, baino garrantzitsuago oraindik, honen inkremento nabaria gauzatuko da datozen hilabetetan. Horregatik, errepresio bolada hau dator Iruñerrira asmo politikoez zikindua.

Hitz hauek bete egin dira, hori baita egiazko egoeraren analisi egokia. Zoriondu nahi ditugu herri mugimenduetako kide guztiak, horrelako azterketa politiko zorrotz eta zuzenak egiten dituztelakotz, eta, ondorioak ateraz, behar diren protesta eta mobilizazioak antolatzen dituzteklakotz. Bidea erakusten ari zarete lagunok, milesker eta jo aurrera!

Lehenago Espainolez erran duguna ez dugu hemen errepikatuko. Bakar -bakarrik adierazi nahi dugu sistemaren aldeko alderdi ustel eta zapaltzaileen aldetik erregimenaren in-komunikabideetan entzun eta irakurri ditugun kondena ziniko, hipokrita, gezurtero, toxikatzaile eta zitalek ez gaituztela harritu. Bainan azpimarratu nahi dugu EHBilduk errandakoa, biziki argigarria eta esanguratsua delakotz, eta analisi zein kritika zehatza merezi duelakotz.
Hona hemen Iruñeko EHBilduk bete twitter kontuan errandakoa :

Modu irmoan gaitzesten dugu gaur Iruñean gertaturikoa.

EH Bilduk modu irmoan gaitzesten du gaur arratsaldean Iruñeko kaleetan gertaturikoa. Halako gertaerek gizartearen gehingoak aukeratutako bidea oztopatzea dute helburu, alegia, bakea, elkarbizitza eta normalizazio politikoa.

EH Bilduk argi eta garbi berresten du bere konpromisoa bide demokratiko eta erabat baketsuekiko, herri subirano bat lortzeko bidean. Beraz, helburu politikoetarako indarkeriaren erabilpena guztiz gaitzesten dugu.

Ez dugu deus ere iruzkinduko adierazpen antologiko hauetaz. Hitzak eta eleak bere dira mintzo. Nork bere balorazioak eginen ditu. Baina lehen – lehenik, osorik irakurri behar dira, jatorrizko bertsioan. Horregatik ekarri ditugu orriotara.

Lehenago Espainolez erran dugun bezala, guk, konkistatzaileek, okupatzaileek, zapaltzaileek eta esplotatzaileek beren helburu eta interes politiko zein ekonomikoetarako egiten duten indarkeriaren erabilpen estruktural, etengabe, sistematiko eta terrorista guztiz gaitzesten dugu.
Eta defenditzen dugu, irmoki, zapalduok autodefentsarako dugun eskubidea.

Gaur, eguerdiko 12etan, denok Nabarreriara, Herri Batzarrean parte hartzera! Atxilotuak askatu!

 

ERREPRESIOARI

AUTODEFENTSA!

GEHIEN IRAKURRI

AZKEN BERRIAK