GORA ANDALUZIA ASKE ETA SOZIALISTA

Estatu espainoleko polizia mertzenarioek M. A. Garcia Caparros hil zutenetik 40 urte egin dituen honetan, Nafarroa-Euskal Herria osotik gure elkartasuna helarazi nahi diegu burkide independentista iraultzaile andaluziarrei abenduaren 4ko oroitzapen ekitaldietan.

Borrokak bakarrik askatuko gaitu estatuen eta haien babesean ezkutatzen diren botere ekonomiko, politiko eta ideologikoen ukaziotik. Herri zapaldu eta okupatu desberdinek nahitaez batera garatu behar dugun borroka internazionalista, gure kasuan su eta gar sortu zen eta konkista jarraituaren bidez gaur egun ere zanpatzen gaituen estatuaren aurka egin beharreko borroka, gure bi herriei, Andaluziari eta Nafarroari, erabat arrotz zaien izaera nazional, politiko eta kulturala ezartzen baitigu konkista horrek.

Historiaren garai desberdinetan Mariana Pineda garrotez hil zuen, Casasviejasko kaleak doluz bete zituen, Blas Infante eta Federico Garcia Lorca balaz josi zituen eta 1977an Garcia Caparros gaztea hil zituen botere genozida hori bera da Euskal Herria eta nazio gabeko beste herri batzuek bihozgabe zapaltzen dituena. Eta ez gara Espainiako Erresumaz bakarrik ari, irmotasun berberaz salatu behar baititugu bere konplizitatez hari herriak suntsitu eta haien askatasun-gosea itotzeko legitimitatea aitortzen dioten beste estatu eta estatuz gaindiko erakunde batzuk, hala nola bere buruari “Europar Batasun” deritzon hori, Nazio Batuen Erakundea edo Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea.

Beraz, Andaluziako langileekin bat egiten dugu ANDALUZIA ASKE ETA SOZIALISTAren aldeko aldarrian.

GORA HERRIEN BORROKA!

INDEPENDENTZIA ETA SOZIALISMOA

GEHIEN IRAKURRI