Duintasunagatik, militantziagatik, etxean bizirik nahi zaituztegulako

Errepresioa

Garrantzitsua da gaur egun bizitzen dugun unea, hemen dauden espainiar eta frantses estatu konkistatzaileak eta okupatzaileak, inperialistak eta etnozidio askotako eragileak izateaz gain, Euskal Herri Langilearen (horixe dugu gure euskal nazio bakarra, eta berarengatik azkeneraino borrokatzeko prest gaude) klase-etsaiak dira, eta geroz eta izaera faxistagoa erakusten ari dira, gaixo edo bukaerako fasean dauen preso politikoak kartzeletan mantentzen baitituzte.

 Era berean, Ezker Abertzale Ofizialak Katalunian du pentsamendua. Euskal Herrian miretsi egiten dira Kataluniako burgesia txikiaren posizioa, batez ere, eta indar independentistak zein ezkerrekoak, eta hala jarraitzeko animoak ematen zaizkie. Aldi berean, ohiko tesiturari ekiteko aprobetxatzen da (eta jarraipena ematen zaio): euskal erresistentzia politiko-militarraren azken 60 urteek ezertarako balio izan ote duten ala ez. 

Ezker Abertzale Iraultzailea arreta handiz jarraitzen ari da Kataluniako emantzipazio nazionalaren aldeko borroka, indar independentisten artean adosturiko helburua den heinean. Alabaina, eta garrantzitsua da azpimarratzea, V. asanbladaren postulatuen ikuspegitik. Garrantzia du arrazoi argi bategatik: bere tesiak hasi berri den mende honetan garatu nahi dituelako, eta hori burutzeko praxi ondratu baten aldarrikapena egiten duelako. 

Hilzorian dauden kide-zerrendan hamarka preso politiko ditugu Euskal Herrian. Zaharrak berri, atzeraezineko gaixotasunen bat pairatzen ari dira. Hemen EAJ eskuindarra dugu, praktikan PPrekin aliaturik dagoena oraindik ere. Jarraipen gisa, politiko profesionalak daude, espainiar trantsizioaren babesleak, penintsulako herri langileei traizio egindakoak eta klase-maila nabaria dutenak. Bestalde, PSOE dago, euskal herri langilearen kontrako borrokan azken ukituak eman zituena (torturak, GAL, ZEN plana…), horrez gain, Espainiako eta nazio penintsularretako Klase Langilearen etsaia da aspaldidanik. Diktadurarekiko amnistia, industria-birmoldaketa basatia eta abar onartu eta gero, sozialdemokraziaren halabeharrezko erretzea gertatu zen, horrenbestez, nagusi den sistemak Podemos asmatu egin zuen. Jarraian, sindikatuetako burokraziak datoz, sistemaren barnean eroso daudenak eta egun batean gauza bat eta hurrengoan aurkakoa esaten dutenak, funtsezko gaiei  heldu gabe. Azken finean, kapitala eta haren produkzio-modua kuestionatu gabe uzten ditu.  

Txiste negargarri bat bezalako kontua dugu hau. Espainiar eta frantses estatuek errepresioaz gain, kartzelaratzeko promesa egiten dio HAIEN Legearen baliozkotasuna zalantzan jartzen duen orori. Bada, Sortu, Aralar, Alternatiba, EA eta gainerako alderdien egiturak ez daude prest estatu okupatzaileen errepresio-izpirik jasateko. Hemen, ia denok ondo dakigu aipatu egiturak, alderdiaren kontura edo ekonomikoki eroso bizi direnak, ez daudela prest, espainiar eta frantses estatuen jardunbide iraingarri eta hiltzailea dela kausa, ezta astebeteko gose-grebarik pasatzeko ere edo hiru eguneko greba orokorrik egiteko ere edo kartzelan aste pare bat emateko ere. Horren tristea eta latza da.

Gauzak horrela, ez dago ezta konfrontazio instituzionalik ere, ez herri mugimendu-mailan,  ez eta, langile mugimendu-mailan ere. Ez dago enfrentamendurako gogorik (nahiz eta borroka-irudia eman nahi, antzekoen arteko adarjotzea besterik ez baita), boterearen inguruan inolako zalantzarik ez dagoelako. 

Ezker abertzale ofizialearen espektroko inork ez du nahi, ezta ametsetan ere, boterea hartu Euskal Herriaren edo Euskal Herri Langilearen izenean, eta poliziak halakorik entzun ez dezala. Alegia, desobedientzia eta intsumisioari ekitea, euskal herritarrok geure legea egitea, azken finean, geure etorkizuna eraikitzea, ezker abertzale ofizialaren proiektuarekin zerikusirik ez duena, postmodernista, amore emaile eta iraingarria baita. Behintzat, Sortu deituriko alderdi-mugimenduko zati batez ari gara, besteen izenean idatzi, agindu eta pentsatzen duten horietaz hain zuzen ere.

Lotsa gehiago eta zehaztasun handiagoa eskatzen dugu, bai eta, egiazko analisi egokia egitea ere. Bada,  espainiar estatuan, Euskal Herria eta penintsulako gainerako nazioetan Francok bizirik dirau, eta beldurra hezurretaraino sartuta dago, horretan datza borroka hauspotzeko herri okupatu eta erreprimituon ausardiarik eza. 

Jordien! sostenguarekin kolaboratzeko tema handia puri-purian dago egunotan (nori bururatu ote zaio “Jordien” gai hori? Ez litzateke zuzenago izango, hango gorabeherak ikusita, preso politiko katalanen KOLEKTIBO baten aurreikuspena egitea?

Edozein kasutan, ez al daramate urte mordo bat kartzelaturik bi katalan emakume preso politiko, euskal eta katalan kausaren aldeko militante izateagatik, eta katalan ezkertiarrak, internazionalistak eta lehenagoko erakunde politiko-militar bateko kide izateagatik? Bi preso ditugu Katalunian, bai. Baina, diogun bezala, baditugu ere bi euskal eta katalan emakume preso politiko. Horietako bat lehenago kartzelan izanda zegoen Katalunia libre eta sozialistaren alde borrokatzeagatik. Bien kartzelaldiak batuz gero, berrogei urte inguru daramatzate barruan egunez egun beteta. Zein dira gaiaren abiapuntuak halako terminoetan hitz egiten dugunean? 

Euskal Herrian biderkatzen ari dira atzeraezineko gaixotasunen bat pairatzen ari diren euskal preso politikoak, eta hori Euskal Herriaren alde dena emateko prest dauden gudariekin gertatzen da, kasualitatea izango ote da? Estatuek indartzen dituzte euren lerroak. Kartzelari batzuk jubilatzen direnean, gaztetan entrenamendu-guneetan eta gimnasioetan trebatu diren ordezkoak agertzen dira gure gudarien espetxeetan, eta Amerika, Filipinak, Ginea, Kuba… inbaditu zituen Espainia defendatzeko prest daude. Gutarrak, ordea, ziegetan giltzapeturik, deportaturik edo erbesteraturik eta orain dela 10, 15, 20, 30 urte kartzelan erori ziren berberak dira, beti Euskal Herria Sozialistaren ametsa gogoan dutelarik. 

Ilusioa da figura hori, gure herriaren aldeko borrokari eustera eta gurea dena aldarrikatzera… eraman gaituena, eta inork ez du hori aldatuko. Ez dugu inolako aldaketarik onartuko, milaka euskal herritarrok halaxe nahi dugulako. Milaka gara borrokarako prest gaudenok, eta ez hain zuzen espainiarrek eta eusko burgesiaren bizizaleek nahi izango luketen bezala.

Bizi-zikloak eta ziklo errepresiboak bere horretan jarraitzen dute, alabaina, askoz ere okerrago dauden bizpahiru gudari ditugu, eta badirudi hemen ez dela ia ezer gertatzen. Sumindu egiten gaitu pentsatzea Euskal gizartea ohituta dagoela Espainiak eta Frantziak egiten diguten zapalketarekin. Ohitu al gara gure gudariak txakurrak bezala hiltzen ikustera espainiar eta frantses zuloetan? Ibon, Oier, Aitzol (eta beste batzuk) pentsatu dezakegun egoera fisikorik okerrenean daude. 

Argi hitz egin dezagun, hilotz bat jarri digute mahai gainean; Kepa del Hoyo. Bake soilaren aldeko diskurtso faltsuetatik baino haratago, mahai gainean jartzen digute arrazoi batengatik, bada, borrokaren bideari ekiten badiogu, zer gertatuko den jakin dezagun. Dena den, badaude baten batzuek musuak oparitzeaz gain, hemen okupaziorik eta preso politikorik ez dagoela esaten dutenak demokrazian bizi garelako… “Azken finean, denok pixka bat pasatu garelako…” Baina, ez. Hemen gerran izango gara harik eta Euskal Herriaren eskubide nazionalak eta sozialak eta beraren identitatea berreskuratu arte.

Egin dezagun zerbait. Dagoeneko zenbait lagunek gauzak egiten dabiltza. Norberak ahal duena egiten du. Besteak beste, deialdi masiboa egiten dugu Bilbon datorren azaroaren 18an egingo den manifestazio nazionalean parte hartzeko, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak deitua honako goiburu honekin: ANTOLAKUNTZAZ ETA BORROKAZ: AMNISTIA. Manifestazioa Bilboko Jesusen Bihotza plazatik abiatuko da arratsaldeko 18:00etan,eta Kale Nagusia zeharkatu ostean, Arriaga antzokiaren aurrean izango du amaiera-ekitaldia. Aldez aurretik, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak autobusez egingo den martxa bat iragarria du, martxa azaroaren 11n abiatuko da Alcala-Meco espetxera, bertan kartzelaturik dauden Ibon Iparragirre eta Manu Azkarateren egoera salatze aldera (gaixotasun larriak pairatzen ari direnak, enegarren aldiz esaten badugu ere). 

Deialdi xume bat egiten dugu 1936-39ko gerran Euskal Herriaren defentsan eta faxismoaren kontra, bizia arriskuan jarrita, borrokatu zuten gudarien aitortza egin dadin, geroago, gerrillan ibilitakoak penintsulako eta bestelako nazionalitatea zuten hainbat eta hainbat borrokalarirekin batera. Azken 60 urteotan lehen lerroan izan dira dena ematen bihozgabeko errepresioari aurre eginez. 

Gure errespetua jende guztiari, bai. Baina badiogu ere euskal preso politikoak, deportatuak eta iheslariak Euskal Herriko seme-alabak direla, bai eta, gudariak ere, eta gure bizitza baino maiteago ditugula. Borrokan elkarrekin ibili garenok bagenekien haren zergatia: Euskal Herria independente eta sozialistaren alde egiten genuen.

Era berean, bestelako protesta-dinamikak ere jarri dira abian. Batzuek, Ibon, Oier, Aitzol eta gainerakoen egoera larria salatu eta haien berri ematen dute burura etortzen zaizkien modu guztietan. Baina hori dena ez da nahikoa izango. Beharrezko da behar besteko presio-baldintzak sortzea espainiar eta frantses estatuek atzera egin dezaten. Guk borrokatzen ez badugu, inork gehiagok hartuko du parte borrokan.

Larriki gaixo dauden preso politikoak berehala askatzea exijitzen dugu. Gure esku dago behar besteko presioa sortzea. Espainia eta Frantzia ez dabiltza mendeku bila (aldizka eta jakinaren gainean hori adierazten duenari esaten diogu), beldurra erraietaraino sartu nahi digute, eta horixe da mahaigaineratzen diguten etsenplua Euskal Herria Sozialistaren aldeko borrokari eutsi nahi badiogu. Abertzale eta ezkertiarra izango zara bai, baina larrutik ordainduko duzu. Kartzelarekin ordainduko duzu gutxienez”. Euskal herritarrok eta mundu osoko iraultzaile asko horren jakitun gara.

Horregatik iritsi gara honaino. Horregatik okupatu gaituzte, baina ez gaituzte garaitu, eta inoiz errenditu ez izateaz harro gaude. Okupatuak bai, baina ez, inola ez garaituak!

Berriro esango dugu, badaezpada entzun ez bazaigu. Inoiz errendituko ez garelako. Sufrimendurik egongo da eta kontrakoa esaten duena gezurretan ari da. Guk zera diogu: prest dagoenak borrokatu dezala. Baina hori bai, beti eutsiko diogu euskal preso politikoen defentsari eta beti borrokatuko dugu Euskal Herria independente, sozialista, euskaldun eta antipatriarkalaren alde. 

Borroka da bide bakarra. Gora Euskal Herria Independiente eta Sozialista!

(*) Iritzi artikulo hau, urriaren amaieran idatzita dago

Jose Antonio Hurtado, Kristina Goirizelaia, Joel Sistyague, Agurtzane Ezkerra, Jon Iurrebaso.

(euskal iheslari eta preso politiko ohiak)

Comments (0)

There are no comments posted here yet

Leave your comments

Posting comment as a guest. Sign up or login to your account.
0 Characters
Attachments (0 / 3)
Share Your Location