Hego Euskal Herrian egoera politiko bereziagatik, Mugimendu feministak ez zuen antolakuntza garrantsitzurik hartu 75 urtera arte, baina oso gogor egin zuen. Talde ezberdinak eratu ziren herrialde desberdinetan, asanbladak sortuz.
Euskal Herriko Feminismoaren
historia laburra.
EMAKUME LANGILEEN FEMINISMO SOZIALISTA IRAULTZAILEAREN BIDEA
Hego Euskal Herrian egoera politiko bereziagatik, Mugimendu feministak ez zuen antolakuntza garrantsitzurik hartu 75 urtera arte, baina oso gogor egin zuen. Talde ezberdinak eratu ziren herrialde desberdinetan, asanbladak sortuz.
Asanbladaatako eztabaidaz landa, mugimenduak auzoetan antolakuntza militante eta kontzientziazio lana bete zuen: familia planifikazio zentruak sortzeko presionatu zuen, hauek feministen esku geratuz, kalean aborto askea aldarrikatzen zen. Basauriko 11 emakumek zeukaten abortoaren makro-epaiketaren aurkako borroka aintzidari izan zen, arlo juridikoan gehiagorik ez zen eman. Horretaz aparte emakumeek beren osasunean arriskurik gabe abortatu ahalko zuten etxeko ateak zeharkatuz eta harreman pribatuetara helduz. Emakumeen manifestazioek irakin politikoan zerbait desberdin jartzen dute. Izateko, gartzelara eraman zezakeela jakinda, ginekolologoez ( gizon eta emakumeak) osaturiko sare klandestinoa sortu zen. Frantzian bezala " neuk ere abortatu dut" manifestua sinatu zen. Etxeko lan banatuaren aldarrikapena bultzatu zen, eztabaida ugarirekin...
Ideia feministaren agerpena Ezker Abertzalean baitan Ipar Euskal Herian kokatzen da. Hango emazte batzuek hasi ziren Ezker Abertzalearen erakundeetan emakume bezala sentitzen zutena arrazionalizatzen eta elkarren artean jartzen. Aizan! erakundearen idazlan batean Emazteak Iraultzan izeneko taldearen existentzia jasotzen da: "talde honetako partaideak Baionan hasi ziren biltzen 1974an, ezinezkoa ikusi zutelako beren buruak emakume bezala adieraztea militantzia zuten erakunde politiko abertzaleetan". Teorizazio prozesuaren oinarria jarrita zegoen.
Ipar Euskal herriko Ezker Abertzaleko emakumeak, ekarpen teoriko nabarmenak egiten ari zèn Frantziako Mugimendu Feminista izan zuten erreferentzia puntua. Eragin horren ondorioz, Iparraldeko emakume hauek praktika feminista baino maila teorikoan aritu ziren. Beren ideia feministak praxi politiko abertzalearekin uztartzeko beharra hasi zirren mamurtzen. Maila teorikoan nahiko garatua zegoèn nazio eta klase askapenerako ereduaren barnean errotutako ikuspuntu feminista hasi ziren planteatzen,. Iparraldeko Ezker Abertzaleko emazteek maila teorikoan sakontzen zuten bitartean, Hegoaldean emakumeak maila praktikoan lortzen dute garaipen handiagoa.
Nahiz eta 74tik funtzionatu, Euskal Emazteak Beren Askatasunaen Aldeko taldeko partaideak 1976an hasi ziren siglak EEBAA erabiltzen. Beren helburua "nazio eta gizarte askapenerako borroka eduki ez patrialkalaz hornitzea" zen. Talde hau Ezker Abertzalearen barnean eratzen den lehengo talde burujabea da.
Hego Euskal Herriko feminista abertzaleekin elkartzen saiatu ziren baina praxi feminista era desberdinetan garatzen ari zen Hegoaldean eta Iparraldean eta asmoa bertan behera geratu zen. EEBAA izan zen Zapalkuntza Hirukoitzaren Teoria garatzen hasi zen lehenbiziko taldea. Hego Euskal Herrian, emakume batzuk hasi ziren Ezker Abertzalearen erakundeetan emakume bezala sentitzen zutena arrazionalizatzen eta elkarren artean jartzen.
1977ko "Euskadiko Emakumeen topaketak" egin zirenetik herrialdeetan erakunde asanbladak sortzeak, emakumearen zapalkuntza espezifikoaren aurka borroka kolektibo eta antolatu bidezko mugimendu feminista sendotzeko balioa izan zuen.
1978an, EEABB taldeko emakume batzuek, Koordinadora Abertzale Sozialistako emakumeak izeneko antolakundea garatzen dute (KAS emakumeak). Alternatiba honen helburuari, " Euskadi independentea, sozialista, batua eta euskalduna" helburu laukoitzari, haiek ez patriarkala helburua gehitzen zioten.
Emakumeak, langileak eta euskaldunak diren aldetik, jasaten duten zapalkuntza hirukoitza aurre egiteko, emakume sozialista eta independentistaz osatutako erakunde bezala definitzen ziren.
1981 Aizan, sortu zuten. KAS emakumeekin batera, txosten bat egin zuten eta 1984an, Euskadiko Emakumeen Bigarren Topaketak antolatzen ziren.
AIZAN!!
Hegoaldeko feminista abertzaleak auzoetako emakumeen taldeetan, Emakumeen Asanbladetan eta Ezker Abertzaleko erakunde desberdinetan aritzen ziren lanean.
Erakunde burujabearen ideia eta borroken arteko erlazioaren beharraren inguruan, KAS Emakumeak erakundearen militante ohi batzuk eta esperientzia hori bizi izan ez zuten anitz emakume batu ziren eta 1981en Aizan! sortu zuten. "gainontzeko feminista abertzaleei egindako deia" zen aukeratu zuten izenaren esangura. Nahiz eta KAS barruan ez egon, borroka feminista gainontzeko borrokekin erlazionatzeko asmoa zuten.
Zapalkuntza hirukoitzaren inguruko teorikoetatik abiatuz, aldarrikapen feministei eman nahi zieten eduki politikoan sakondu zuten. Euskal Herriko emakumeen egoera azaltzeko Marxismoaren tresna teorikok erabili zituzten. Euskal emakume langileak jasaten duten zapalkuntza, maila ekonomikoan, juridiko politikoan eta ideologikoan aztertu zuten. Emakumearen askapenerako alternatiba taktiko eta estrategikoaran KAS Emakumeen helburuak islatzen dira:
- Berdinatasunezko partehartzea soldatapeko lanean eta etxeko lanaren sozializazioa.
2.Berdintasunezko partehartzea gizartearen kudeaketa ekonomikoa, politiko eta kulturalean.
- Afektu eta sexu-harremanaren garapen librea eta nork ber gozputza kontrolatzea.
KAS Emakumeen planteamendu teoriko eta Aizanek egindako txosten teoriko arteko koherentzia nabaria da.
Bere praktika feminista bi eremuen artean da eta horrek nolabaiteko arazoak sortu zitzaizkion. Alde batetik kontzientzia feminista urria zuen Ezker Abertzalearen mesfidantza jasotzen zuen eta zenbait militante feministen jarrera kritiko gogorrak. Aizanen izera feminista zalantzan jartzen zuten Ezker Abertzalearekin zituen erlaziok zirela eta. Ez zuten erakunde berriaren planteamendu feminista beste joera teoriko maila berean onartzen ezta Asanbladen kontrolpetik kanpo egotea. Bere praktika feminista garatzen zihoan heinean Ezker Abertzalearen onarpena lortu zuen eta 1984ko Euskadiko Emakumeen Bigarren Topaketak Asanbladakin batera antolatu zituen.
Topaketa hoietan Aizanek aurkeztutako txostenaren arabera, Euskal Herriko mugimendu feministak emakumaren zapalkuntza aztertzeko eta horri aurre egiteko, sexu-zaplkuntzaz gain, beste bi aldagaiak- klase nazio- kontuan hartu behar zituen. Emakumeen eskubideen aldeko borroka nazio-eta klase borrokekin batera lotzeko beharra azpimarratzen zuten. Horrekin batera, Emakumearen askapena ez zela atzeratu behar nazio eta klase eskubideak lortu arte baina horiek ezinbestekoak ziren euskal emakume langilearen askapena gauzatzeko.
Euskal Herriko mugimendu feminista antolatzeko ekintza zehatzen inguruko koordinazioa planteatzen zuten, ezinezkoa ikusten baitzuten helburu oso desberdinak zituzten joera feministak erakunde bakar batean antolatzea.
Bestaldetik, hasiera batean, Ezker Abertzaleko zenbait emakumek, hasieran ez zuten kontzientzia feminista garatzen zuten heinean Aizanek oinarri sozial nabarmena lortu zuen. Une horretan beharrezko baldintzak zeuden borroka feminista eta gainontzeko borroken arteko erlazioa bideratuko lukeen erakunde berria sortzeko. Aizanek burututako azken asanbladan erakundeari amaiera emateko erabakia hartu zuten. KASeko erakunde feminista sortzeko prosezua martxan jarri zen.
Egizan
Aizanek metatutako kapital politikoa eta lortutako oinarri sozial nabarmena kontuan hartuz, ezker abertzaleak Egizan erakunde feminista autonomoa KASen barruan sortzeko erabakia hartu zuten 1987an.
Erakunde berria sortzeko prozesua abian jartzeko bermea zen Aizan: alde batetik, bere planteamendu ideologikoak eta praktika feministak Ezker Abertzaleko emakume militante askoren kontzientzia feminista piztea eta garatzea lortu zuten, eta, bestetik, Euskal Herriko mugimendu feministaren baitan joera feminista gisa onartua izatea lortu zuen. Aizanen prespektiba feministaren sendotasuna emakume asko erakunde berrira erakartzeko bermea zen.
Baina, Egizan eratzeko prozedurak agerian utzi zituen Ezker Abertzalearen barneko kontraesanak feminismoarekiko. Bere osotasunean hartuta, Ezker Abertzaleak ez zuen kontzientzia feministarik. Europako ezkerreko mugimendu iraultzaileetan feminismoarekiko eratutako topiko berberak errotuta zeuden bere baitan. Militante batzuen ustez, Feminismoa mugimendu burguesa zen, XVIII. mendeko emakume burguesen aldarrikapenetan jatorria zuen mugimendua, alegia. Gainera, beren ustetan, Feminismoak sexu-kontraesana besterik ez zuen kontuan hartzen emakumearen zapalkuntzaren zergatia edo oinarria azaltzeko. Arrazoi sozialak eta nazionalak kontuan hartzen ez zituenez, ezin iraultzailerik izan. Militantziaren beste sektore batek, nahiz eta borroka feministaren beharra onartu, ez zuen erakunde espezifiko bat sortzeko beharrik ikusten, borroka feminista sektoriala zelan planteatzen zuten, hau da, beste erakundeetatik bidera zitekeen borroka.
Hala ere, erakunde feminista sortzeko erabakia ez zen kolokan jarri. Egizan eratuz, emakumeen askapenerako borroka borroka-eremu espezifikoa zela aitortu zuen Ezker Abertzaleak. Aizanen egondako emakumeen lan egiteko era eta Ezker Abertzaleko emakumeen antolatzeko esperientzia bildu ziren erakunde berrian. Bai feminismoaren arloan, bai Ezker Abertzaleko beste erakundeetan esperientzia zuten emakumeek oinarri militante zabala eman zioten Egizani.
1988ko maitzaren 8an "Emakumeak organizatzen, Euskadiren askatasuna gauzatzen" lemapean, hirurehun emakume inguru bildu ziren Egizanen Asanblada Eratzailean bere Oinarri Ideologikoak, KAS Bloke Gidaria Txostena eta behin-behineko egitura onartzeko. Emakumeen zapalkuntzaren jatorria zein zapalkuntza ezabatzeko markoa zehaztu zituzten oinarri ideologikoetan. Egizanen helburuak KAS blokearen berberak ziren, hots " Taktikoki KAS Alternatiba lortzea eta estrategikoki Euskadi Independiente, batu, sozialista eta euskalduna eraikitzea".Asanblada Eratzailetik aurrera, "euskal emakume langileen zapalkuntzaz kontzientziatzeko eta ENAM antolatzeko zeregina"hartu zuten, "emakumeen arazo espezifikoei alternatibak emanez" eta "emakumeak nazio askapenerako prozesuaren partehartzaile bihurtuz". 1989ko otsailean burutatuko Kongresu Eratzailean, euskal emakumee langileen egoera ekonomikoa, juridiko, politiko eta ideologikoaren azterketati abiatuz, Ildo Politikoa eta Estatuak onartu zituzten Egizaneko militanteek.
Egizanen eginkizuna, beraz, bikoitza zen: alde batetik KASek planteatutako helburu eta borroketatik abiatuz emakume eta mugimendu feministarengan eragitea, emakumeen kontzientzia eta auto-antolakuntza bultzatzea, eta bestetik, Ezker Abertzaleko kontzientzia eta implikazio feminista maila areagotzea.
Egizanek garatutako dinamikan borroka feminista eta herri mugimenduen borrokaren arteko harremanak ezartzeko ahalegina islatzen da. Egizanen mezua Euskal Herri ez patriarkala lortzeko beharraren inguruan artikulatzen da.
90.hamarkadan mugimendu feministaren krisia sortu zen.....
1994an burutu ziren Euskadiko Emakumearen Hirugarren Topaketak, eta bertan Feminismoaren egoera azterketa bat egin zen, gaurkotzeko beharraz. 2000. urtean Emakumeen Mundu Martxa antolatu zen. Irun eta Hondarribiko Alardeetan emakumeen partehartzearen aldeko aldarrikapenak ere egin ziren. 1999an Euskal Herriko mugimendu feministak lehengo plataforma nazionala eratu zuen.
Nahiz eta Mundu martxa antolatu eta gero plataforma nazionala bertan behera geratu zen, 2001ko martxoaren 8an sektore sozial desberdinetako berrehun emakume abertzale inguruk "Desberdintasunean oinarritutako Euskal Herria sortzera goaz" izenburua zuen Adierazpena sinatu zuten.
Agirian, "eraiki nahi dugun Euskal Herrian emakume zein gizonen arteko botere erlazioak gainditzen ez badira Herri askea izatea ezinezkoa izango dela" baieztatzen da eta emakumeen zapalkuntza iraunarazten duten sektore estrategikoen garrantzia azpimarratzen da. 2002ko apirilean aurkezten da jendaurrean Euskal Herriko Bilgune Feminista. Horrela definitzen dute bere burua "Euskal Herriko Bilgune Feminista gure Herrian egon den eta gaur egun dagoen tradizio feministaren ondorioa da. Hirurogeita hamarreko hamarkadatik egun arte, esparru desberdinetan eta ahalegin handiz, Praktika eta Teoria feminista bultzatu dituzten emakume eta talde feministen ondorioa gara".
Lili Gorria