Blanca Antepara

Urbinan ( Araba) jaioa 1923an, Anteparak zazpi seme-alaba izan zituen. Amnistiaren aldeko mugimenduaren ikurra Poliziaren aurrean zuen ausardiagatik eta errepresaliatuekiko eta haien senideekiko zuen samurtasunagatik, bere semea Iñaki Ormaetxea Guardia Zibilak tiroz hil zuen 1991ko abuztuan, Morlans Donostiako auzoan.

Deskargatu

Blanca Antepara

          Urbinan ( Araba) jaioa 1923an, Anteparak zazpi seme-alaba izan zituen. Amnistiaren aldeko mugimenduaren ikurra Poliziaren aurrean zuen ausardiagatik eta errepresaliatuekiko eta haien senideekiko zuen samurtasunagatik, bere semea Iñaki Ormaetxea Guardia Zibilak tiroz hil zuen 1991ko abuztuan, Morlans Donostiako auzoan. Beste seme batek, Josuk, 20 urte eman zituen Espainiako kartzela desberdinetan.

          Blanca Euskal Herriko historiaren zati bat da eta Urbinako  da, Urrunaga eta Ulibarri-Ganboa urtegien arteko herri txikia.

          Neskatxa  bat zen 36ko gerra hasi zenean ...12 urterekin harrapatu zion ,1936ko uztailaren 18an soldadu asko agertu ziren Urbinan, Burgosetik eraman zituzten... Asteak igaro ondoren etxeak errekisatu  eta bertan lo egiten zuten, eskola ere itxi zuten nun  ospitalea eraikiz,  bertara  Bizkaiko fronteko zaurituak eramaten zituzten.  

          Urri partean, Albertia mendian borrokak hastear zeudenean, gorriak zeuden tokian, herri osoa herritik kanpo bidali zuten. Bizilagunek idi karroekin atera ziren trasto guztiak eramaten. Gasteizera joan ziren, haietako batzuk baserri bat zuten eta ganaduak, behiak, idiak, behorrak eta txerriak ere hartu ahal izan zituzten. 1937ko maiatzararte Gasteizko baserri baten bizi izan zen.

           Gatazkaren errealitate latzak han jarri zuen, bera bezalako etxekoandre batek pentsatuko ez zuena , iritsiko ez zenaren zain: “ ez nuen horren ideia handirik, ez nuen denborarik izan. Zazpi seme -alaba haztera dedikatu nintzen, osasun arazoak zituen senarrarekin, familiako taberna zuzentzen. Goizeko ordu bietan ohera joan eta goizeko 8etan jaiki egiten nintzen egunkaria irakurtzeko astirik ere ez nuen”.

           Guztia aldatu zen beraien bi seme- alabak lehen aldiz atxilotu zituzten egunean, 1984an.      

           1991ko abuztuaren 17a zen,egun hura Iñaki Ormaetxea Antepara, Patxi Itziar eta Jokin Leundaren bizitzan azkena izan zen. ETAko hiru militanteak Morlansen (Donostia) hil zituen Guardia Zibilak egindako tiroen ondorioz.  Auzitegiak ikertzen hasi ziren, baina azkar itxi zuten kasua. Hiruretan lehena, Ormaetxea, Arabako Urbina herriko bizilaguna zen. 24 urte besterik ez zituen. Blancaren semea, bizitza osoan bizi izan zen gabezi horrekin.

          Josuri, anaiaren hilketaren ondoren, urteetan isolatu egin zuten bere erresistentzia ahultzen saiatzeko eta Blancarena. Josuk, 20 urte eman ditu espainiako kartzela desberdinetan. Blancak tabernan lan egiten zuen bitartean, Espainia osoan zehar bidaiatzen zuen Josu semeari bisitan joateko.” Carabanchel, Alcalá, Herrera de la Mancha, Daroca, Cartagena, Jerez, Tenerife, Granada ...”

          2009ko abuztuan Norma Morroni ( montevideo- uruguay) ekintzailearekin elkartu zen Urbinan. Norma, 1994eko abuztuaren 24ean Fieltroko sarraskia deiturikoan Fernando Morroni semea galdu zuen. Orduz gero, nazioarte mailan lan egin du hilketa argitu dadin eta giza eskubideen aldeko ekintzaile modura. Euskal Herriarekin lotura handia izan du, eta presoen eskubideen aldeko ekimen ugaritan parte hartu du modu aktiboan.

Blanca eta Norma, Iñakiren argazkiaz.

          Harrezkero,  bere energia-jarioa  isuri zuen euskal preso politikoengan, eta haientzat Antepara ama, amona, zaintzailea, sukaldaria, laguna, konfidentea, defendatzailea, izan zen ...  Blanca edozein lekutan zegoen.  Europako Parlamenturako EHko hauteskunde hautagai,konferentzietan testigantza bizia bezala, mobilizazioen sustatzailea, Korrikaren lekukoaren eramailea, Iñakienean ostalari solidarioan ... Lelo batekin: «Beti begiratu behar dugu aurrera, beheratu gabe ikuspegia. Eta beti duintasuna mantendu, daukagun arma indartsuena delako”

          Errepresio gogorrenak Blanca akabatu ez bazuen ere, ,urteen joanak bere bizitzaren bukaerara eraman zuten 88 zituela, 2012ko urtarrilaren 11an, Iñakienean.

Agur eta ohore Blanca!

Lili Gorria

Deskargatu

MAS LEIDOS