Elizabeth Gurley Flynn

1890ko abuztuaren 7an jaio zen New Hampshisen , Irlandar jatorrizko militante sozialisten alaba. Bere bizitzako lehen urteak pasa izan zituen New Hampshireko oihalgintzako une txiroenetan. 1900  urtean, hamar urte zituelarik, familia New Yorkera bizitzera joan zen.

Deskargatu

Elizabeth Gurley Flynn,

barazki fruta kutxen gainean igo behar izan zuen neska matxinoa.

          1890ko abuztuaren 7an jaio zen New Hampshisen , Irlandar jatorrizko militante sozialisten alaba. Bere bizitzako lehen urteak pasa izan zituen New Hampshireko oihalgintzako une txiroenetan. 1900  urtean, hamar urte zituelarik, familia New Yorkera bizitzera joan zen.

          Politikan oso gazte zela sartu egin zen, eta hainbat eztabaida politikoetan parte hartu zuen. Estatu Batuetako politika eta sindikalista izan zen. 15 urte zituela “Harlem Club sozialistan” diskurtso bat burutu izan zuen “zer egingo du sozialismoak emakumeen alde” izenburupean.

Elizabethen diskurtsoa

          1906 urtean kalean ematen ari zen diskurtso baten ondorioz, atxilotua izan zen eta urte berean bere ikasketak utzi egin zituen, politika eta sindikatuan buru belarri sartzeko.

          Hamabost urte baino ez zituen, epaiketa baten aurrean aritu behar izan zuenean, epaiketa bere kontra baitzen eta Atxilotua izan eta gero, epaileak galdetu zion “ espero duzu bilakatzea jendea sozialismorantz Broadwayen hitz egiten?”  New Yorkeko kaleetan, barazki fruten kutxen gainean igo behar zuen neskatxa bere ahotsa entzun zezan “ ba egia esanda, bai” erantzun zion epaileari. 

           Partidua eraldatu nahi zuen Gazte sozialista militantea izan zen, erraminta bat izanik langile klaseko borrokak potentziatzeko. “ Gu, belaunaldi gazteena, pazientzia gutxikoak ginen. Partidua zaharkituta zegoela sentitu genuen. Bere buruzagiek ziren irakasleak, abokatuak, medikuak, ministroak, guztiak adin ertainekoak eta zaharrak, eta zerbait militanteago nahi genuen, aurrerakoiagoak eta gazteagoak, beraz, erakunde berrira joan ginen, IWWa” IWWak lan mugimenduaren  sektorerik esplotatuenak antolatu nahi zituen.

            Industrial Workers of the Worl sindikatuaren hedapenean parte hartu zuen, Estatu Batuetako hainbat tokitako kanpainetan parte hartzen. Beraz 1908 eta 1910 bitartean ,herriaren mendebaldean bilkura eta adierazpen askatasuna lortzeko kanpainetan presente egon zen, atxilotua izanda Missoula eta Spokanen. Lawrence, Massachusetseko  (1912) ehungintza greban parte hartzen du,  Paterson (1913) eta Mesabi (Minnesota) mendilerroko meatzarien kasuan 1916an.

            Lehen Mundu Gerran esku hartzearen kontrako jarrera hartu zuen ,baina mobilizazio militarren aurka zeuden eta sindikatuaren aurkako auzipetuak ziren beste buruzagi sindikalak ez bezala, pertsona bakoitzaren erabaki pertsonalak errespetatzea erabaki zuen eta, beraz, espetxea saihestu zuen.

          1918 eta 1922 bitartean, Flynn Industrial Workers of the World eta Workers Liberty Defense Unionekim lotura izan zuen. Garai honetan talde anarkistekin harremanetan jarri zen, Workers Liberty Defense Unionek atxilotutako langileen defentsa juridikoaz aparte ,  herritartasuna kenduta eta kanporatzen saiatu ziren etorkin anarkisten arduraduna ere bazen. Jarduera horien barruan laguntza juridikoa eman zien Nicola Sacco eta Bartolomeo Vanzettiri, haien exekuzio arte 1927an.

Flynn langileei hitzaldi bat ematen

          Flynn ez zen Alderdi Komunistaren fundazioarekin batera sartu 1919 urtean.  Ezker erradikalaren militantzia luzearekin eta alderdiaren sortzaileekin izandako harreman onarekin, kontrastatzen zen erabaki hau mugimendu anarkistarekin zuen kidetasunagatik izan zitekeen .  1920an berriz,  American Civil Liberties Union, kide sortzailea izan zen, bera nazioarteko batzordeko kide izanez.

Alderdi komunistako kideekin

            1937an askenik Estatu Batuetako Alderdi komunistan atxikitzen da, nun propagandista handia izan zen. 1952an prozesatua izan zen   Smith legediaren aplikazioaz, hiru urteko espetxe zigorra jarri zioten, bete zituenak 1955ko urtarriletik, 1957ko maiatza arte, Alderson espetxean.

            1961an Partidu Komunistako presidente aukeratua izan zen eta borrokan jarraitu zuen Smith legedia eta Barne segurtasun legediaren kontra. Lege hauen baliogabetzea lortu ez bazuen ere, haien xedapen batzuk kentzea lortu zuen.  Hain zehazki ere, 1964ko ekainean Auzitegi Gorenean lortu zuen debekua amaitzea militante komunistek pasaportea izan zezaten eta herrialdetik kanpo bidaiatu ahal izateak. Eskubide hau erabiliz 1964ko irailaren 5an  , Moskura bidaiatu eta berton hil zen.

Langile – askapenaren aldeko emakume borrokalaria.

          Agertzen da ere bere goitizen bat “The rebel girl” , neska matxinoa. Honen jatorria da Joe Hill-en The rebel girl abestia, Gurley-Flynnek inspiratu omen zuena, askoren ustez.

Lili Gorria

Deskargatu

MAS LEIDOS