Maria Soledad Casilda Hernaez Vargas, 1914ko apirilaren 9an jaio zen, Zizurkilko Fraisoro etxean. Ezkongabeko amak eta umezurtzak jasotzen zituen Zizurkilko etxean. Bere amona ijito jatorria zuen eta bere osaba anarkistek, areagotu zuten bere bide libertarioa hartzen.
KASILDA BORROKALARIA
Maria Soledad Casilda Hernaez Vargas, 1914ko apirilaren 9an jaio zen, Zizurkilko Fraisoro etxean. Ezkongabeko amak eta umezurtzak jasotzen zituen Zizurkilko etxean. Bere amona ijito jatorria zuen eta bere osaba anarkistek, areagotu zuten bere bide libertarioa hartzen.
Kasildak sei edo zazpi urte zituela.
Haurtzaroa bertan igaro ondoren, Donostiako Egia auzoan eman zuen bere bizitza zati handi bat.
Donostiako eskolan ikasi zuen idazten eta irakurtzen.
Beste izen hauekin ere ezaguna Kasilda Mendéz Hernaez, Kasilda, Kaxilda, Kasi eta la miliciana ( milizianoa).
Gaztetatik parte hartu zuen mugimendu anarkistan. CNT sindikatUan militantzian aritzearekin batera, emakumeen eskubideen eta askatasunaren alde jardun zuen. Gogor borrokatu zuen emakumeen eta gizonaren arteko berdintasunagatik eta besteak beste, arreta piztu zuen Donostiako hondartzan biluzik bainatzeagatik.
1931an bigarren Errepublika etorri zenean, Kasildak 17 urte zituen eta anarkistek kontrolatuak ziren Ateneo Libertarioak, bere bigarren eskola bilakatu ziren.
Iraultzailea, 1934ko greban lehergailuak eta propaganda anarkista zeramanean harrapatu zuen poliziak. Ondorioz 29 urteko espetxe zigorra jaso zuen. Guadalupeko gotorlekuan preso egon zen, eta handik Alcala de Henaresera eraman zuten.
1936ko otsailean Frente Popularrak bultzatutako amnistiari esker, kaleratu zuten.
Eta ordutik aurrera Felik Likiniano (Liki) anarkista izan zuen bidelagun.
Espainiako gerra zibilaren hasieran Felix Likinianoren taldearekin batera, Aiako Harriaren eta San Martzial mendiaren defentsan hartu zuen parte.
Izan ere, Frankisten altxaldia gertatu zenean, anarkistak izan ziren antolatzen eta aurre egiten lehenatarikoak.
Behin Irun galduta, Lapurdira joan zen, eta handik Kataluniara. “Columna Hilatorio Zamora” brigada anarkistan sartu, eta hainbat borroketan parte hartu zuen, borrokalari sena barruan zeraman. Emakumeak fronteetatik erretiratzearen ondorioz,milizianoentzako arropak josten ziren lantegi bat sortu zuen. “Mujeres Libres” taldearen alde egon arren, ez zuen inoiz berton militatu.
1939ko urrian, Errepublika garaitua izan zen garaian, erbestera alde egin zuen beste hainbat antifaxista bezala. Frantzian internatua izan zen , bere bikotea zen Felix Likinianorekin batera, Gurseko (Biarno) kontzentrazio eremuan. Han egon ziren 1940 uda arte, non askatasuna lortu egin zuten eta Biarritzera joan ziren bizitzera.
Diotenez, bikotearen etxean nazien eta frankisten aurkako hainbat ekintza prestatu zituzten, izan ere, euren etxebizitzari deitu zitzaion “ Consulado Vasco” garai hartan.
Kasilda eta Likiniano burkide batzuekin, Biarritzen.
Kasilda
Euskadi Ta Askatasuna erakundea sortu zenean, Kasilda eta Felix buru belarri sartu ziren laguntzera. Eta handik aurrera euren konpromiso iraultzailea ENAMen barruan bideratu zen.
Hego Euskal Herrirako itzulera.
Kasilda, 1987 Punto y Hora aldizkariak egindako elkarrizketa.
kasilda
1992ko Irailaren 1an, Biarritzen zendu zen, kantzer bat jota.
Iraultzaile, borrokalari, .... berak gogoko zituen ezizenak, ekintzaile sindikalista, feminismo bultzatzaile sutsua eta inguruarekiko errespetuzko bizitzaren aldekoa.
Bere hilarrian zizelkatutako esaldiarekin izango dugu beti gogoan:
“ Andra! Zu zara bukatzen ez den sua”
Egilea: Lili Gorria