EUSKALERRIA MENDERATZEKO HELBURUZ, ESPAIÑIAREN EGUNGO ERASOALDIA

Iritziak

EUSKALERRIA MENDERATZEKO HELBURUZ, ESPAIÑIAREN EGUNGO ERASOALDIA

Israel Gonzalez

          Normaltasuna eta alkarbizitza aitzakitzat hartuta, gaur egun bizi dugun kontestu honetan, Espainiako Estatua erasoaldia abiatzen ari da, Hegoeuskalerritarrok espainiar identitatea erabat onar dezagun. 

Independentzia eta birbatasun nazionalaren alde  orain arteko borroka etengabea baztertu izanak, aipatu erasoaldiari ateak zabaldu dizkio. Estatuak oso argi ikusi du sortu zaion aukera: gauza testimonialetatik hasita, Espainiaren ikusmoldea gure nazioan erabateko naturaltasunaz indartzea.

          Espainia Hegoeuskalerrian "zabaltzeaz" ari gara, eta ez beste aldera. Gu erabat eta betiko asimilatzeko erasoaldia da, ez bait dugu iñolako beharrik ikusten, gure nazioa espainiar legalitatearenpean egon behar duenik.

          Estatutu berriren bat mahaigaineratzearen aukerarekin pentsatu beharrean, Borboiaren bisita Iruñean, espainiar militarren maniobrak gure edozein eskualdetan, edota gure edozein hiritan, espainiar selekzioa  askotariko kirol norgehiagokan "bertakoa" balitz bezala aritzea, gertakari erabat naturalak izateko ahalegina egiten ari dira. Itxurazko ekimenak diruditenak, izkutaezina den erasoaldiaren adibideak dira: gauza sinbolikoetatik hasita, Espainiaren presentzia normaltzat har dezagun lortzeko ahalegina da. Non eta  haren aurkako sentimendua oraindik ere indartsua den gure nazioan. Hori da, hain zuzen ere, arriskua, eta ez txikia, gainera.

          Sanferminak bete betean zirela, eta Munduko futbol final hura ikusi ahal izateko, Barcina andereak Iruñako bihotzean jarri zuen pantaila erraldoi huraizan zitekeen erasoaldi sozial eta ideologiko honen hasiera. "La Roja" izenekoaren irudiari lotuta, erasoaldia hau oso modu argian hasi zen, lehenik kirol eremuan (Espainiako itzulia gure naziotik pasatuz, "Navarra Arena" izenekoan, askotariko kirol norgehiagoketan Espainiako selekzioa "bertakotzat" aritu izana, eta hemendik gutxira, beste zenbaiten artean, 2020ko "Eurocopa" delakoa ospatzeko Espainiaren jokaleku izanen den Bilbaoko hiria), eta ondoren, oraindik handiagoak izanen diren beste ospakizunetan. Hortxe ditugu, esaterako, Sakanan espainiar armadaren manionrak, edota azkenak Zarautzen gartatutakoak, haienak ere Arantzazun izandako mezak eta prozesioak, gaur Iruñeko Baluarten Felipe VI.aren agertzea, edota antza denez, datorren udan, frankismoaren oinordekoa den pertsonai horixe bera Orreagara joatekoa dena. Hauek guztiak, asimilazio prozesu baten urratsak besterik ez dira. Esan nahi bait dugu, Estatuaren apostua gure herrialdearen oinharri eta sentimentu nazionalarekin bukatzea dela, argi eta garbi. Prozesu hau guztia, oso egoera zehatzean gertatzen ari da: atzo arte, gure nazioaren independentziaren alde ari zen ezker abertzalearen zatirik handienak, burruka kalean egiten jarraitzea baztertu, eta istituzioetako posibilismo merkearen alde jo du. Ondorioz, Gure herria umezurtz, eta gure kaleak aldarrikapen nazional argi eta indartsurik gabe utzi dituzte, Estatu okupatzailearen sinbologia eta ideologia, harro eta lotsagabe garatzen den bitartean.

          Irtenbidea argia da: burruka berreskuratu, kaleak berreskuratu. Erasoaldi honi aurre egiteko, herritarron mobilizazioa, eta nazio zein klase burruka berreskuratzea ezinbestekoak dira. Erasoaldia beraren larritasunaz jabetu, eta haren aurka aktibatu. Gaur bertatik hasita!

          Beraz, antola zaitezten, eta duintasunez eta tinkotasunez erqntzutera animatu nahi zaituztegu.

Espainiar erasoaldien aurka, zutik!

Ez zarete ongi etorriak, alde hemendik!

Independentzia eta Socialismo!

Comments (0)

There are no comments posted here yet

Leave your comments

Posting comment as a guest. Sign up or login to your account.
0 Characters
Attachments (0 / 3)
Share Your Location