Urkullu jauna ergela al da? Erotuta dago? Adarra jotzen digu? Catalunyaz paso egiten du?

BERRIA egunkariak: 2017-09-15 / Gotzon Hermosilla  Kataluniako erreferenduma

Galdeketak "legezko berme guztiak" dituela esan dute 130 legelarik

Euskal Herriko abokatu eta legelari talde batek agiri bat izenpetu du Kataluniako erreferendumari babesa emateko; bat egin dute GEDen manifestazioarekin.

 

Agiria sinatzen duten 130 legelariek pentsatzen dute Kataluniako Parlamentuak erreferendumaren nondik norakoak arautzeko onarturiko legeek "erabateko kokapen eta babes konstituzionala" dutela, Espainiako Estatuak onetsi eta berretsitako nazioarteko hitzarmenetan oinarritzen direlako.

Legeak indarrean sartu eta berehala Espainiak hartutako ""ezohiko neurriak" gaitzetsi dituzte euskal abokatuek, eta "kezka" agertu dute "gertatzen ari den eskubide murrizketagatik". Zenbait hedabideren egoitzetan egindako miaketak, galdeketa bermatu nahi duten udal ordezkarien kontrako jazarpena eta antzeko neurriak "oinarrizko eskubide eta askatasun publikoen aurkakoak" dira. agiriaren sinatzaileen aburuz.

Kataluniako herriari "babes osoa" eskaintzeaz fain, bi eskaera zehatz egin dute legelariek: Espainiako Estatuari "botere publikoen laguntza" eskatu diote "erreferenduma berme demokratiko guztiekin egingo dela ziurtatzeko", eta euskal herritarrei "inplikazio soziala" eskatu diete. Agiria Kataluniako Generalitateari, Kataluniako Parlamentuari eta Espainiako Gobernuari igorriko diete.

BERRIA egunkariak: 2017-09-14 / Gorka Berasategi Otamendi

Urkullu: "Kataluniako erreferendumak ez ditu biltzen beharrezko bermeak"

Kataluniako Parlamentuak erreferenduma egin ahal izateko hartu dituen erabakien prozeduraren kontra agertu da Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Kataluniako Estatutua "indargabetu" egin duelako.

 

Onda Vasca irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak ez deritzo urriaren 1ean Katalunian erreferendum bat egingo denik. "Zintzoak" izanez gero, "urriaren 1ean gertatzen dena gertatzen dela ere, ez dira beharrezko bermeak betetzen, erreferendum bat egiteko nahiari dagokionez".

Urkulluk nabarmendu du Kataluniako ordezkari politikoetako batzuk erreferenduma egiteko hauteslekuak irekitzearen kontra agertu direla. "Horrek adierazten du urriaren 1eko emaitzak izan dezakeen balioa. Beste kontu bat da urriaren 1arekiko sentimendua, herri kataluniarraren gehiengoaren aldarrikapena; eta hori da kontuan hartu beharrekoa".

Bestalde, Urkulluk ez du ontzat eman Kataluniako Parlamentuak Erreferendumaren Legea eta Trantsiziorako Legea onartzeko erabili duen prozedura. "Kezkatuta" agertu da, "estatut-a indargabetu" delako eta "orain arte eraiki den esparru politiko, juridiko eta instituzionala baliorik gabe utzi" delako.

Lehendakariaren arabera, Kataluniako Gobernuak badu borondatea urriaren 1aren ondoren "hitz egin eta irtenbide bat bilatzeko". Ildo horretan, gaineratu du garaiz dela oraindik "arazo politiko baten aurrean gaudela onartzeko". Urriaren 1aren aurretik eta ondoren ere, egoerari "ikuspegi osoz eta borondate politikoarekin" heldu beharko zaiola ohartarazi du, "elkarrizketa oinarri hartuta".

 

EZ, LAGUNOK,

URKULLU EZ DA BAT ERE ERGELA, BAIZIK ETA BURGES VASCO-ESPAÑOL BAT

BERE LAN ZIKINA EGITEN…

1714-2014…

VISCA LA “NACIÓN FORAL”!

Mikel Erro, HERRITAR BATASUNAko militantea

GEHIEN IRAKURRI