1889ko Martxoaren 8an. SANTUTXUKO TABAKO FABRIKAKO MATXINADA EMAKUME PROLETARIOEN LEHEN GREBA

Egunero 13 orduko lanaldia. Igandeetan ere bai eta jaiegunik ez. Hauek ziren zigarreta-fabrikako beharginek jasan behar zituzten baldintzak. Areago, behartuta zeuden 34 milioi zigarreta hamabostero ekoiztera, horretarako material egokia ematen ez bazitzaien arren.

Deskargatu

SANTUTXUKO TABAKO FABRIKAKO MATXINADA

EMAKUME PROLETARIOEN LEHEN GREBA

1889ko Martxoaren 8an.

          Egunero 13 orduko lanaldia. Igandeetan ere bai eta jaiegunik ez. Hauek ziren zigarreta-fabrikako beharginek jasan behar zituzten baldintzak. Areago, behartuta zeuden 34 milioi zigarreta hamabostero ekoiztera, horretarako material egokia ematen ez bazitzaien arren.

          Lan-Baldintza ezin txarragoek eta fabrikako administratzaileak eragindako presioek, langileak matxinatzeko eta administratzailea atxikitzeko erabakia hartzera eraman zituen. Administratzaileak ihes egin zuen eta "ordenako" indarrei, guardia zibilari eta karabineroei, protesta erreprimitzeko abisua eman zien. Protesta horren aurrean, lantegiko zuzendaritzak (Madrilen zuen egoitza) lantegia ixteko erabakia hartu zuen.

          Bost egun igaro ondoren, eta gobernadore zibilaren esku-hartzearekin eta zigarretak ez hornitzeak ekarriko lukeen arriskuaz jabetuta, enpresak konpromisoa hartu zuen langileen lan-baldintzak hobetzeko, bai eta haiei lana egiteko material egokia emateko ere.

1889ko Martxoaren 8tik 2021ko Martxoaren 8ra

          Ezer aurreratu al dugu? Bidearen zein etapatan ahaztu egin ditugu fabriketako, meatzeetako, etxeko langileetako, landa-lanetako eta abarretako emakume proletario langileen sakrifizioa eta eredua? Emakume horiek, haien neurrian, gizarte bidezkoagoa lortzeko matxinatu eta sufritu zuten.

          Gizartea aldatuz doa, baina, aldi berean, Sistema Kapitalistak aurrera egiten jarraitzen du, eta indar handiagoz, zapalkuntza erabiliz. Oztoporik gabeko bide batetik aurrera eginez. Libre utzi diogun bidetik, Ongizate Gizartearen "amets gozoan" murgildurik geunden artean.

          Kapitalismoak aurrera egiten jarraitzen du, bere zapalkuntza erabiliz, klase proletarioa zapaltzen eta herriak menderatzen jarraitzeko teknika berriak erabiliz.

          Covid-19a aitzakia berria da eusteko emakume proletarioen diskriminazioari. Asko garen, gizartearen zati batek ikusezinentzat gauzkan arren, eta ezinbesteko lan soziala egiten dugun emakume horien diskriminazioa.

          Aitzakiak aitzakia, enpresa kapitalista handiek, aberastasuna pilatzen jarraitzen dute, klase behartsuenen kaltetan, bankak irabaziak izaten jarraitzen du, farmazia-enpresek, gobernuen laguntzarekin, nahi dutena egiten dute. Laburbilduz, ahulenak espoliatzen eta zapaltzen jarraitzen da. Sistemaren izaera genozida agerian utziz.

          Horregatik, inoiz baino beharrezkoagoa da emakume proletarioen elkartasuna, bai eta gure gizonezko-burkideena ere, guztion artean Sistema Kapitalista, Patriarkala, Inperialista eta Arrazista suntsitzeko .

           Emakumeen Berdintasuna Sistema Kapitalistaren uzkailtzea ekarriko duen Klase Iraultza baten bidez lor daiteke soilik.

Gora Emakume Langilariak !!!

 

Gora Emakume Iraultzaileak!!

Gaueko Sorgin Irautzaileak

Deskargatu

 

 

GEHIEN IRAKURRI