Emakume bat Angelun eraila.

Gaueko sorgin iraultzailea

Imprimatu

Emakume bat Angelun eraila.

          Bere senarra suizidatu da.

          Berriz ere, patriarkatuak hiltzen gaitu, emakumeak izateagatik.

          Herritar Batasunak, Euskal Herriko erakunde sozialista eta feminista, bultzatzen eta defendatzen du emakume langileen antolaketa, kapitalismo eta patriarkatuaren aurkako borroka helburu. Txanpon bereko aurpegi biak direnak.

          Salatu behar dugu sistema biek pertsonen eta produkzio-bitartekoen jabego pribatua dutela oinarri. Gure klaseko emakumeen aurako biolentzia bikoitza sortzen duena: esplotazioa eta zapalkuntza.

          Gobernuei exijitzen dizkiegu emakumeek esplotazio eta zapalkuntzarik gabe bizitzeko duten eskubidea lehenesten duten politika ekonomiko eta sozialak. Sektore publiko indartsu eta kudeaketa   ehuneko ehun publikoa duena ezean, hori ez da posible izango. Emakumeek bizitza duin bat izateko duten eskubidea oinarri duten aurrekontu publikoak eskatu egiten ditugu.

          Ez dugu suntsituko patriarkatua kapitalismoa suntsitu barik. Ez dugu suntsituko kapitalismoa patriarkatua suntsitu Gabe.

Gaueko Sorgin Irautzaileak

Imprimatu

Comments (0)

There are no comments posted here yet

Leave your comments

Posting comment as a guest. Sign up or login to your account.
0 Characters
Attachments (0 / 3)
Share Your Location