Elkartasun adierazpena Patxi Ruizekin

Comunicados

Imprimatu

PATXI RUIZ GOSE ETA EGARRI GREBAN

DENOK KALERA!!!

          HERRITAR BATASUNAk dei egiten dio Euskal Herri Langileari kalera jotzeko, Patxi Ruiz euskal gudari presoaren defentsan borrokatzera, eta bereziki, gaur, maiatzaren 14an, arratsaldeko 8:15etan Iruñeko Txantrean dagoen Ezkaba plazan eginen den kontzentraziora joateko. Den-denok kalera, presoen alde!

 

         Hauxe da sozialdemokrazia autonomistak ekarri digun bake ustela: Billy El Niño bezalako torturatzaile terroristak ohean hiltzen dira ohore guztiekin, eta Euskal Herria askatzeko dena eman eta ematen duten gudariak giltzapean ditugu, eta hori, Herri Langilearenak ziren armak gure nazio eta klase etsaiei oparitu ondoren, barkamena eskatu eta gero, erakunde armatua desegin ondoan. Zer umiliazioa!

 

         Zer gehiago gertatu behar da garai batean Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduan aritu zirenak esnatzeko? Beren lozorro erreformistan betikotz geldituko ote dira? Segituko dute PSOEren gobernuak babesten Madrilen eta Iruñean, faxismoari aurre egiteko aitzakiarekin? Noraino iritsiko dira beren traizioan?

 

         “Zutik Euskal Herria” esaten ziguten, gu hobeki engainatzeko. Ez al da garaia behingoz zutitu eta borrokatzeko benetan, gure betiko helburuen alde? AMNISTIA OSOA, INDEPENDENTZIA, SOZIALISMOA, BERREUSKALDUNTZEA, BIRBATASUN NAZIONALA. Euskal Herria askatu arte ez dugu amore emanen!

 

         Denok kalera, bai, hamaika arrazoi baititugu borrokatzeko. Ez dugu ahazten Zaldibarko zabortegian agerian gelditu zen PNV, Partido Nacionalcatólico Vascoespañolaren ustelkeria mugagabea. Ustezko Gobernu espainol “progresistak” , pandemiaren aitzakiaz, sozietatea erabat militarizatua du, ia milioi bat isun ezarriz, errepresio etengabean. Milaka eta milaka kaleratze onartu eta legeztatu dira, ERTEak amaitzen direnean, eta hori, sindikatu horien onespenarekin. Gaztetxeak eta gainontzeko gune autogestionatuak erasotzen dituzte Burgesiaren txakurrek, Getxon, Gasteizen eta nonahi. Eta bakoitzak beste mila kontu gehiago erants lezake zerrenda honetara, COVID 19ak aurretik zegoen krisi ekonomiko larria areagotu besterik ez baitu egin. Burgesiaren ofentsiba orokorra da, eta arlo guztiak kolpatzen ditu. Erne!

 

         Formakuntza, antolakuntza eta borroka, Euskal Iraultza Sozialistaren bidean. Hori da HERRITAR BATASUNAk egiten duen proposamen bakarra. Bihar, denok Txantreara! Egunero, denok kalera, borrokatzera! Aurrera, elkarrekin irabaziko dugu!

 

PRESOAK KALERA, AMNISTIA OSOA!

JOTAKE, IRABAZI ARTE!


Imprimatu

Comments (0)

There are no comments posted here yet

Leave your comments

Posting comment as a guest. Sign up or login to your account.
0 Characters
Attachments (0 / 3)
Share Your Location