MARTXOAREN 8an, EMAKUME PROLETARIOAREN EGUNEAN, KAPITALISMO, PATRIARKATU ETA FEMINISMO BURGESAREN AURKA, FEMINISMO PROLETARIOAREN ALDE!!

Comunicados

MARTXOAREN 8an, EMAKUME PROLETARIOAREN EGUNEAN, KAPITALISMO, PATRIARKATU ETA FEMINISMO BURGESAREN AURKA, FEMINISMO PROLETARIOAREN ALDE!!

“Mundu Zaharrak beldurrez begiratu behar dio emakume haiek nahiko jasan dutela erabakiko duten egunari. Emakume haiek ez dira makalduko. Indarrak haiengan du aterpe. Kontuz haiekin..Kontuz emakumeekin, inguruan dutenarekin nazkatu direnean eta mundu zaharraren kontra altxatuko direnean. Egun hura mundu berri baten hasiera izango da.”        

Louise Michel

Martxoaren 8 honetan Herritar Feministak omendu nahi ditu Patriarka  Kapitalista batzuek hil zituzten emakume haien borroka eta antolakuntza. Bai eta Martxoaren 8aren benetako izaera historikoa, iraultzailea, berreskuratu ere. Izan ere, egun hau emakume proletarioarentzat sortu zen. Erakunde sozialistetako militanteak izandako emakumeen belaunaldi batek horrela adostu zuenean, oroitzeko hamarkadetan iraun zuen hil ala biziko borroka hura. Kapitalismo, Patriarkatu eta Feminismo Burgesaren aurkakoa eta SOZIALISMOA lortzeko aldekoa.

Honengatik guztiagatik eta Martxoaren 8rako greba orokorrerako deialdiaren aurrean esan behar dugu ezin dugula partekatu greba honen eskabide-zerrenda. Zeren eta ez baitugu uste borroka iraultzailerako jardunaldi batera egokitzen direla. Izan ere, “esandakoaren” funtsagatik, “esan duen horren” nor den eta “zer egoeratik esaten denaren” ondorioz, mezua guztiz desitxuratuta geratzen da. Emakume burges unibertsitarioen eraginez, oso feministak diren horiek, ordaindu ahal dituzten genero-ikasketen tituluen jabe, emakumeen askapenerako mugimendua nahierara eramateko erabiltzen dituztenak. Honen ondorioz, erakunde feministak gero eta gehiago idei neoliberaletara biratzen ari dira, euren irizpideak gero eta indibidualistagoak direlarik.

Horrela mugimendua kapitalaren menpe jartzen dute. Gure zapalkuntzari esker bere irabaziak handitzen dituen kapital hori. Produkzio sozialean soldata-ezberdintasunari esker gainbalio gehiago lapurtzen diguna. Bai etxeko lanean ere, ordaintzen ez duelako. Eta, noski, gure gorputzak merkantzia bilakatzen: alokairuko sabelak, prostituzioa, sexu-industria.... Beti ere haren irabaziak handitzeari begira.

Babestuko dugu, jakina, emakumeen eskubideak eta askatasun-maila handitzen dituen edozein borroka. Hau ez da gure azken helburua baina. Gure helburu bakarrera heltzeko bitarteko bat baizik. Eta helburu hori da IRAULTZA SOZIALISTA, LANGILERIAREN EUSKAL ERREPUBLIKA SOZIALISTA, Kapitala, Patriarkatua eta Eliza suntsitzeko. Klaserik gabeko sozietate berria eraikitzeko, moral berri bat ahalbideratuko duena. Hauxe da bidea, benetako askapenerantz garamatza, emakume langilearena eta proletalgo osoarena ere bai.

Horiek hala, KENDU ZUEN ESKU BURGES ZIKINAK MARTXOAREN 8TIK eta emakume langileen eskabide guztietatik ere bai. Zeren eta erabiltzen baitituzue zuenak ez diren borrokez eta lorpenez jabetzeko. Gezurtiak, parasitoak zarete, historia zuen klase-posiziotik idazten duzue gure egunaren jatorri proletarioa ezkutatzeko, geure historia iraultzailearen ezaguera honela eragotziz, geure benetako egoeraz ez jabetzeko, gure klasearen oinaze eta esplotazioaren kontzientzia modu zitalean lapurtzeko.

EZ da emakume burgesaren  eguna, bere ahizpa sufragisten oinordekoa, soilik euren klaseko emakumeendako bozka-eskubidea eskatzen zuten horiek, Lehen Mundu-Gerra delako sarraskian parte hartzeko milioika langile errekrutatu zituzten horiek.

Feminismo Burgesaren xede bakarra da sistema kapitalistaren barruko erreformak, pribilegioak eta espazioak erdiestea. Gizonen aurkako borroka bat planteatuz, langileria zatitzeko. Emakumearen babesa estatu burgesaren aparailuen bidez bilatzen dute. Polizian, Armadan, Parlamentuan, Aginte-Postuetan emakumeak sartzea sustatzen dute, genero eta klase arteko aldeak zorrozten. Inperialismoaren aldekoak, gerra-emakumeak, modu anker eta basatian herrialde osoak inbaditzeko, beraien aberastasunak lapurtzeko;k emakume, ume, gizon eta agureak asasinatzen.

Emakume haien zeregin bakarra da ordena burges erreproduzitzea, ez dira askapenerako borrokako aliatuak. Horregatik feminismo proletarioa arriskutsua iruditzen zaie, ezabatu beharrekoa. “Berdintasuna” posible ikusten dute sistema batean non jende zapaldua dagoen, eskubiderik eta askatasunik gabe. Populazioaren erdiari ukatzen zaion berdintasuna. Ez ditugu nahi bidaide, gure etsaiak dira, guztiak ez baikara berdinak, ez gaudelako zapalduak neurri berean, hau ez baita soilik genero-auzi huts bat, emakumeen arazo hutsa, klase-gatazka bat baizik. Emakumeen unibertsaltasunari buruzko plantak egitea, beraz, klasearteko borroka ezkutatzea da. Emakume burgesen arteko berdintasuna eskatzea ideologia hutsa da, talde ahulena, oinarri materialik ez dutena, emakume eta gizonen arteko antagonismoa fartsa bat da.

Emakume proletarioaren askapena klasearteko borroka barruan dago. Klase bereko gizonezkoarekin batera, mota guztietako pribilegioak ezabatzeko. Herentzia eta aberastasuna sorburu dutenak bereziki. Produkzio-Bitartekoak langile-klasearen eskuetara pasa daitezen. Jende askea mundu aske batean izateko.

Auzoka, herrika antolatu behar dugu geure burua. Klase bat garen aldetik borrokan. Kapitalismoa eta Patriarkatua suntsitzea helburu. SOZIALISMO IRAULTZAILEAREN alde.

Emakumeak eta proletarioak garen aldetik geure burua askatzeko. Konponbidea ez dago hautetsontzietan ez eta parlamentu burgesetan ere. Esangura oro zaborra. formalista direlako. Badugu geure bizitzei buruz erabakitzeko gaitasuna eta ez dugu hau inoren eskuetan utzi nahi. Botere eta informazio oro langile-batzarretara, boterea proletalgoaren eskuetan izateko. Ikusten dugu aberastasun osoa gure klasearen izerdiz sortua izateagatik haren jabeak ere izan behar dugu. Zeren eta guztiok boterea partekatzen dugunean boterea bidezkoa da eta partekatzen ez denean, berriz, jendea bilakatzen da mizkina eta berekoia. Altza dezagun berriro ere emakume anarkista eta komunisten borroken eta garaipenen ondarea, oraina irabazi ahal izateko.

 

KLASE-FEMINISMO IRAULTZAILE ANTIFAXISTA, ANTIARRAZISTA, ANTIKAPITALISTA ETA ANTIPATRIARKAL BATEN ALDE

LANGILE-KLASEAREN EUSKAL ERREPUBLIKA SOZIALISTAREN ALDE

BORROKA DA BIDE BAKARRA!

SOZIALISMOA ALA BASAKERIA!

 

Comments (0)

There are no comments posted here yet

Leave your comments

Posting comment as a guest. Sign up or login to your account.
0 Characters
Attachments (0 / 3)
Share Your Location