FAXISMO ETA ESPAINOLISMOAREN AURKA, IGANDEAN DENOK ALTSASURA!!!

FAXISMO ETA ESPAINOLISMOAREN AURKA,

IGANDEAN DENOK ALTSASURA!!!

 

HERRITAR BATASUNAk dei egiten dio Euskal Herri Langile osoari, nagusiki Euskal Langileriari, eta bereziki militante abertzale eta sozialista iraultzaile guztiei datorren igandean, azaroaren 4an, Altsasura joateko, faxismo espainolistaren aurka borrokatzera. Zehazkiago, bat egiten dugu Altsasu Faxismoren kontra Herri Plataformak egin duen deiarekin, goizeko hamarretan bertako hilerrira joateko, “Mila bira, mila kolore faxismoaren kontra” lelopean.

Ez dugu hemen errepikatuko Herri Plataforma honek esandakoa. Bat gatoz haiekin. Azken egunetan faxismoa eta espainolismoa ofentsiba betean ari dira Euskal Herrian: asteazkenean Javir Solana gerra kriminala, agente inperialista, OTAN-NATOko idazkari orokor ohi eta sozialfaxista genozida Iruñera joan zen. Gaur VOX alderdi frankistak ekitaldi bana egin ditu Bilbon eta Iruñean, eta igandean PP, Ciudadanos eta VOXeko faxista espainolistak Altsasun elkartuko dira, Nafarroa Osoak mendez mende jasaten duen konkista, okupazioa eta kolonizazioa gorestera, eta Euskal Herri Langilearen aurkako zapalkuntza terroristaren apologia egitera. Indar okupatzaileen babespean eta autonomista kolaborazionisten pasibitate eta ixilkeria konplizearekin. Ez dugu hori inolaz ere onartuko! Inoiz ez!

Bestalde, norbaitek gure gogoeta eta arrazoietan sakondu nahiko balu, hona hemen Herritar Batasunaren azken hilabeteotako agiriak faxismo, espainolismo eta inperialismoari buruz:

 

FAXISMOAREN AURKA, IRAULTZA!

http://herritarbatasuna.eus/eu/adierazpenak/adierazpenak-2/523-faxismoaren-aurka-iraultza

III MUNDU GERRAREN GEOPOLITIKA

http://herritarbatasuna.eus/eu/adierazpenak/adierazpenak-2/534-iii-mundu-gerraren-geopolitika

INPERIALISMO ETA FAXISMOAREN AURKA

http://herritarbatasuna.eus/eu/adierazpenak/adierazpenak-2/538-inperialismo-eta-faxismoaren-aurka

GUDARI EGUNA 2018

http://herritarbatasuna.eus/eu/adierazpenak/adierazpenak-2/544-gudari-eguna-2018

  1. mendean gertatu zen bezalaxe, kapitalismoaren krisi sakonak faxismoak eta mundu gerrak ekarriko dizkigu XXI. mendean ere. Historiatik ikasi behar dugu: faxismoa da krisi garaietan burgesiak bere klase diktadura mantentzeko erabiltzen duen tresna bat.

Ez dago erabateko haustura faxismo eta demokrazia burgesen artean, sistemaren ideologiak sinestarazi nahi digun bezalaxe. Biak Kapitalaren diktaduraren aldaerak dira, egoera politikoen beharren arabera txandakatzen direnak. Polizia ona eta polizia gaiztoa. Faxismoaren adarrak ezin dira moztu bere erro kapitalistak erauzi gabe.

Iraultza Sozialistak bakar-bakarrik geldiarazi ahal du mundu osoan zehar gainera heldu zaigun faxismo gero eta ageriagoa. Mundu osoko demokrazia burges guztiak forma eta jokaera gero eta autoritarioagoak hartzen ari dira, kapitalismoaren krisiaren ondorioz, eta faxismora hurbiltzen ari dira gero eta gehiago. Azken adibidea, Brasil.

Gaur berriz ere, HERRITAR BATASUNAk hauxe esan nahi du:

Langileok, eta bereziki gazteok! Euskal Herriaren askatasuna nahi duzuen herritar oro! Antola zaitezte, gogor borroka ezazue! Guk ez dizugu esango non eta nola, hori zuek ikusi behar duzue, bainan argi izan gainera datorkigun ekaitz inperialista ikaragarria dela, eta horri aurre egin behar diogula.

Faxismoa XX. mendean garaitu genuen bezala, inperialismoa ere suntsituko dugu XXI.ean, ez izan zalantzarik. Horretarako, formazioa, antolakuntza eta borroka dira bideak. Lana, ahalegina, izerdia eta nekea.

Fronte antinperialista, antifaxista, antikapitalista, internazionalista, independentista eta iraultzaile zabala eraiki behar dugu hurrengo urteotan, datozen erasoen aurka denok batera borrokatzeko, eta Euskal Iraultzaren aldeko herri eta langile mugimendu guztiak indartzeko. HERRITAR BATASUNA prest dago aliantza zabalak egiteko programa independentista eta iraultzaile argi baten inguruan, Euskal Errepublika Sozialistaren bidean.

Askatasuna ez dugu lortuko sistemaren instituzioetan integratuz.

Askatasuna ez dugu lortuko PNVko burgesia basko-espainol eta nazional-katolikoarekin Moncloako Estatutu baskongadoaren erreforma paktatuz eta horren aldeko giza kateak antolatuz. Askatasuna ez dugu lortuko PSOEri bozka emanez Espainiako parlamentuan.

Askatasuna ez dugu lortuko Donald Trump terrorista inperialista zorionduz, ezta guardia zibilei herriko jaietan zapi gorria ezarriz edota Oreretan polizia espainol bati omenaldiak eginez.

Askatasuna ez dugu lortuko Amnistia Osoa baztertuz eta bere ordez etsaien legalitatearen aplikazioa apalki erregutuz.

Askatasuna ez dugu lortuko politiko profesional batzuen lan parlamentarioaren bidez.

Askatasuna kalean, fabriketan eta fronte guztietan zorrotz antolatuz eta gogor borrokatuz lortuko dugu!!!

IGANDEAN, DENOK ALTSASURA!

FAXISMO ETA ESPAINOLISMOAREN AURKA,

GORA EUSKAL IRAULTZA!

INDEPENDENTZIA ETA SOZIALISMOA!!!