INPERIALISMO ETA FAXISMOAREN AURKA

Comunicados

HERRITAR BATASUNAk bere elkartasun internazionalista, antifaxista eta iraultzailerik beroena adierazi nahi dio Donbasseko Herri Langileari, eta aldi berean indar eta fermutasun osoz kondenatzen du atzo Aleksander Zakhartxenko Donetsko Herri Errepublikako presidenteak jasan zuen atentatu terrorista eta inperialista, zeinaren ondorioz hil baitzuten.

Pasa den abuztuan, Nicolas Maduro Venezuelako lehendakariaren aurkako atentatua kondenatzeko esan genuen bezala, (ikus agiri osoa: http://herritarbatasuna.eus/eu/adierazpenak/adierazpenak-2/534-iii-mundu-gerraren-geopolitika): “Nikaraguatik Yemenera, Siriatik Koreara, Palestinatik Kolonbiara, Ukrainatik Afrika osora (Somalia, Sudan, Kongo, Nigeria, Afrika Erdiko Errepublika, Mali...), Afganistandik Venezuelara, Inperialismoa ofentsiba global betean ari da munduko Herri Langile guztion aurka.”

Testuinguru honetan kokatzen dugu Donetsk hirian gertatu den magnizidioa, baita lehenago Nicolas Maduro Venezuelako Errepublika Bolivariarreko presidentearen aurka egindako saiakera ere. III. Mundu Gerraren geopolitikaren baitan ulertu behar baita gertatzen ari den guztia.

Era berean, atentatu honen errudunak argi eta garbi seinalatu nahi ditugu, Venezuelako kasuan eta duela urtebete Bartzelonako atentatuetan (ikus agiri osoa: http://herritarbatasuna.eus/eu/adierazpenak/adierazpenak-2/383-elkartasuna-catalunyako-herri-langilearekin) egin genuen bezala: Ukrainako gobernu txotxongilo nazi-faxista, Petró Poroshenko buru, eta bere atzean, NATO-OTAN erakunde terrorista, Europar Batasun Inperialista, Ameriketako Estatu Batuak eta Sionismoa. Hots, Inperialismoa bere gordintasun osoan, Libia, Yemen edota Sirian bezala.

Berriz ere diogu: itsu, mutu eta gor egon behar da ez ikusteko Inperialismo yanki eta sionista, eta beren morroi zein satelite guztiak ere, Europatik Saudi Arabiara, sistematikoki erasotzen ari direla mundu osoko gobernu eta mugimendu ezkertiar, progresista, iraultzaile, antifaxista edota antiinperialista guztiak. Gerran ari dira munduko Herri Langileon aurka.

Berriro ere ozenki aldarrikatu nahi dugu: Nikaraguatik Siriara, Yemendik Kolonbia eta  Venezuelara, Palestinatik Koreara, Irak eta Afganistandik Donbassera, HERRITAR BATASUNAk bat egiten du Inperialismo eta Faxismoaren aurka borrokatzen direnekin, direnak direla gure diferentzia eta ezberdintasun taktiko zein estrategikoak. Garbi dugu benetako etsai nagusia nor den, eta ez gara inoiz Inperialismoaren tranpetan eroriko.

Pasa den uztailaren 19an, “Faxismoaren aurka, Iraultza” izeneko agirian, 1936ko altxamendu antifaxista eta iraultzaile heroikoa gogoan, (ikus: http://herritarbatasuna.eus/eu/adierazpenak/adierazpenak-2/52faxismoaren-aurka-iraultza) hauxe genioen: “XX. mendean gertatu zen bezalaxe, kapitalismoaren krisi sakonak faxismoak eta mundu gerrak ekarriko dizkigu XXI. mendean ere.”

HERRITAR BATASUNAk argi eta garbi dio faxismoei eta gerra inperialistei aurre egiteko bide bakarra mundu osoan Iraultza Sozialista egitea dela, baita Euskal Herrian ere. Norbaitek uste badu Faxismoak eta Mundu Gerrak lau urtetan behin, papertxo batez bozkatuz geldituko dituela, oker dago. Borroka da bide bakarra, borroka iraultzailea. Ez dago beste biderik, eta ez da izanen.

Hain zuzen ere, horixe bera erakutsi digute Donbasseko Herri Errepublikako borrokalari antifaxista eta iraultzaileek. Armetan matxinatu ziren 2014an, Kieven nagusitu zen kolpe kontrairaultzaile eta proinperialistaren aurka, Euromaidan deitua. NATO-OTANek beste hainbat tokitan telegidatutako mugimendu “espontaneo” guztietan bezala, Sirian, adibidez, jendearen haserrea erabili egin zuten inperialistek agenda ezkutu bat aurrera eramateko, eskuin muturreko mertzenarioen bidez. Euromaidan horretan nabarmendu ziren mugimendu faxistak, Pravy Sektor eta Svoboda adibidez. Mobilizazio horietan eta geroago ere, modu agerian eta indartsu, II. Mundu Gerrako nazi-faxista ukrainarrak goraipatzen dira, zeinak III. Reicharen genozidioaren alde aritu baitziren. Lvov-eko progomean bakarrik, 4.000 ukrainar judu hil zituzten. gerra amaitu zenerako, 1.500.000 judu ukrainar hilak zituzten. Gauza bera egiten zuten errusiar eta poloniarrekin. Stepán Bandera da haien erreferente historiko nagusia. 2010eko urtarrilaren 22an, Ukrainako orduko presidenteak, Víktor Yushxenkok, Ukrainako heroi izendatu zuen. Baita Europako Batasun Inperialistaren parlamentuak berak kondenatu behar izan zuen horrelako apologia nazia. Hori da inkomunikabide burgesek aurkezten diguten Ukraina “demokratiko” eta idiliko horren benetako aurpegia, non amatasun subrogatua, hau da, emakume langile txiroen haurdunaldien erabateko merkantilizazioa eta esplotazioa jarduera guztiz legala den. Eta hori adibide xume besterik ez da... Ukraina NATOren menpe dago erabat. Basakeria hauen aurka matxinatu ziren Donbasseko militante antifaxistak, eta oso garesti ordaindu dute beren ausardia. Gerra antifaxista hasi zenetik, 100.000 pertsona inguru hil dira gatazkan, Petró Poroshenkoren gobernuaren erruz.

Gure ustez, garbi dago Aleksander Zakhartxenko Donetsko Herri Errepublikako presidentearen asasinatzea NATO-OTANen ekintza kriminal bat izan dela. Eta ezin dugu ahantzi Euskal Herria erakunde terrorista horren baitan dagoela, Iparraldea 1949tik, eta Hegoaldea 1986tik. NATO-OTANen baitako Estatu inperialista eta terrorista horien artean kokatzen baitira Frantzia eta Espainia, Euskal Herriaren konkistatzaileak, okupatzaileak eta kolonizatzaileak, Euskal Herri Langilearen etsaiak.

Lotura argia dago, beraz, Donbasseko Herri Errepublika eta Euskal Herri Langilearen artean: askapen nazional eta sozialaren aldeko borroka, Independentzia eta Sozialismoaren aldekoa.

Fronte antiinperialista, antifaxista, antikapitalista, eta aldi berean, independentista, internazionalista eta iraultzailea eraiki behar dugu hurrengo urteotan, datozen erasoen aurka denok batera borrokatzeko, eta Euskal Iraultzaren aldeko herri eta langile mugimendu guztiak indartzeko. HERRITAR BATASUNA prest dago aliantza zabalak egiteko programa independentista eta iraultzaile argi baten inguruan, Euskal Errepublika Sozialistaren bidean. Gure besarkadarik beroena Donbasseko Herri Langile heroikoari! Aurrera lagunok! Herriak ez du barkatuko!

Jo ta ke irabazi arte! No pasarán!

GORA DONBASSEKO HERRI ERREPUBLIKAK!

GORA HERRI LANGILEON BORROKA ANTIINPERIALISTAK!

GORA NAFARROAKO EUSKAL LANGILE ERREPUBLIKA SOZIALISTA!

Comments (0)

There are no comments posted here yet

Leave your comments

Posting comment as a guest. Sign up or login to your account.
0 Characters
Attachments (0 / 3)
Share Your Location